Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 26 de Febrero de 2024.
Neguko argazki onenen egileek sariak jaso dituzte
OARSO BIDASOKO HITZAren Neguko I. Argazki Lehiaketaren sari emate ekitaldia ostiralean izan zen, Arkaitza tabernan. Parte hartzaileen irudiekin erakusketa zabalik da.
Jon Unzueta Buenok irabazi du epaimahairen sari nagusia. Haren ordez, Lide Lasarte Unzueta ilobak jaso zuen saria.
Ostiral arratsaldean eman zituen HITZAk Neguko I. Argazki Lehiaketaren sariak. Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernak jaso zuen ekitaldi xume eta goxoa. Bertan izan ziren sariak bere egin zituztenak, edo haien ordezkariak. Horrekin batera, HITZAk lehiaketarako jasotako argazkiekin ondutako erakusketa zabaldu zen; datozen egunetan horiek ikusteko aukera izango da Arkaitza taberna irekita dagoen ordutegietan.
Rude Kankak girotu zuen sari emate ekitaldia.
Rude Kankaren ska eta reggae doinupean egin zen ekitaldia. Hartara, hiru irabazleek banan-banan jaso zituzten egokitutako sariak, eta egindako irudien gaineko azalpenak eman zituzten. Behin banaketa bera bukatuta, mokadutxoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Lau sari eman zituen HITZAk. Epaimahaiaren saria Jon Unzueta Buenok egin jaso zuen Belokira igoera lehenengo elurra gozatzen argazkiarekin: Errenteria-Oreretako Valentin Fotodendan baliatzeko 100 euroko erosketa bonua irabazi du. Irakurleek ere, bozketa bidez, erabaki dute haien ustez onena zena: sari hori Daniel Novas Saezek irabazi du, eta hari Lezaun upategira bisita eta bazkaria egokitu zaizkio, Aiako Harria argazkiagatik. Epaimahaiaren sari berezia, berriz, Liher Saiz Zaraterentzat izan da, Atsedena hartzen lainopean irudiagatik; hark Valentin Fotodendan baliatzeko 30 euroko bonua jaso zuen. Horiez gain, herri bozketan parte hartu zutenen artean Errigoraren saski bat zozkatu zen: Feli Urroz Arrastioren etxera joan zen saski hori.
HITZAk esker bereziak eman nahi dizkie Valentin Fotodendari, Errigora egitasmoari, Arkaitza tabernari eta parte hartzaile den-denei, haiek gabe ez litzatekeelako posible izango lehenengoz egin den argazki lehiaketa hau egitea.
Liher Saiz Zaratek jaso zuen epaimahaiaren aipamen bereziaren saria.
Daniel Novas Saezek jaso zuen irakurleen boto bidezko saria.
Emakume Arkeologoei buruz gehiago jakiteko, bisita gidatuak
Gipuzkoako Emakume Arkeologoen erakusketa zabalik da Oiasso museoan iazko urritik, eta orain, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea kari, bisita gidatuak egingo dituzte martxoko larunbat guztietan. Erakusketa bertan izanen da martxoaren 31ra arte.
Gazte nahiz helduentzako bisita gidatuak izango dira, eta asmoa, museoaren baliabideen balioa nabarmentzea izango da, ikusarazteko eta herritarrei eta turistei hurbiltzeko. Jarduera horien baitan kokatzen da Gipuzkoako Emakume Arkeologoen erakusketa.
Bisita gidatuetan Gipuzkoako arkeologiak XX. mendean izan duen bilakaera azalduko dute, eta emakumeek diziplina horren funtsezko zenbait alderditan egin dituzten ekarpenak azpimarratuko dituzte.
Izen-emateak
Bisita gidatuetan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar dute aldez aurretik, 943 63 93 53 zenbakira deituta. Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen jarduerei buruzko informazio guztia Euskal Kostaldeko Museoen webgunearen bidez kontsultatu ahal izango da.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 26 de Febrero de 2024.
Harro auzoen hurrengoa, Santiago
Asteburua Korrika Kulturaleko ekintzez lepo dator: Santiagoko Korrika Eguna, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa eta Erromeria ibiltaria. Horrez gainera, Korrika batzordea asteazken honetan egingo da.
Harro auzoak. Hala izaten ari dira 23. Korrika kulturaleko Irungo Korrika Egunak. Dagoeneko Kateakoa eta Larreaundikoa egin dituzte eta larunbat honetan (martxoak 2) Santiagokoa egingo da Santiagoko pilotalekuan, hirugarrena izango dena. Egunaren nondik norakoak zehazteko agerraldia egin dute gaur Santiagoko auzo elkartean Maddi Sanz Korrikaren koordinatzaileak eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziak.
Oraingoan ere egun osoko egitaraua ondu dute, eta nola ez, herritarren parte hartzearekin. Bai Alzagak eta bai Sanzek nabarmendu egin dute korrika kulturala egiten ari bada, herritarrekin eta herritarren erantzunari esker gauzatzen ari dela. Oraingoan, antolatzaileen artean, auzo elkartea bera, Atxiki pilota eskola, Nayade Abesbatza, Bakarne Atxukarro, Izarkom, Lumak Haize eta Auntxa eta Udal Musika Eskolako ikasleak egon dira. [Egitaraua, azpian].
Etxeko eragileekin aritu dira lanean eta bertakoak izango dira beste behin protagonistak. Baina, aipatu beharra dago, Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoak antolatu duen bingoan Euskal Herri osoko euskotrabestiak bertaratuko direla. Denetariko showak ikusteko parada izango dela aitortu du Gorka Iparragirre kolektiboko kideak. Honako hauek izango dira euskotrabestiak: L’ass D. Vill, Freydis Sky Love, Bacco, Garazi La Fantasy, Arkana, Deliria, Lady Dragma eta Alicia Kiss.
Egun osoan zehar, gainera, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa egingo da Palmera Montero gunean. Bertan parte hartzeko izena emateko epea hilaren 29 honetan bukatuko da, ostiral honetan, alegia. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak, ondoko lotura honetan.
Erromeria ibiltaria
Larunbatean egingo den Korrika Egunaz gain, igande honetan (martxoak 3) erromeria ibiltaria egingo da. Jai giroko martxa bat izango da, Moskutik abiatu, 19:00etan, eta Zabaltza plazan bukatuko dena. Musika, abesbatzak eta dantzat uztartuko dira eta horietan parte hartzen arituko dira: Meakako Adixkideak; Txorimaloak taldea; Kemen Dantza Taldea; Eraiki Dantza Taldea; Meaka Dantza Taldea; Landetxa, Elatzeta eta Lagun artean elkarteak; Atzokoak, Narbartenea eta Ametsa abesbatzak; EKT eta Maite Mutxiko taldea.
Asteazken honetan, Korrika batzordea
Zehatz mehatz hamazazpi egun falta dira Korrika Irundik atera dadin eta horretan lanean aritu dira orain arte Korrika batzordean. Hurrengo hitzordua asteazken honetan daukate, hilak 28an, eta irteera egunekoak fintzen joango dira. Hitzordua, Palmera Monteron izango da, 18:30ean.
Larreaundiko Korrika Eguna
Aje emozionalarekin eman du gaurko agerraldia Sanzek. Asteburuan egin zen Larreaundiko Korrika Eguna eta “arrakastatsua” izan dela baieztatu du. Datuetara jota, zirku tailerrean 100dik gora izen emate jaso zituzten, eta haurren sukaldaritza tailerrean 30 haurretik gora aritu ziren taloak egiten. Gaueko kontzertu ibiltarian ere dantzatzen aritu ziren beste hainbeste. “Horrelako datuekin bide onetik goaz” dio Sanzek.
Gainera, asteburu honetako Korrika Egunarekin agerian utzi dela irundarrek euskarazko aisia behar dutela adierazi du Sanzek: “Jendeak oso gogo onez hartzen du horrelako jarduerak. Euskarazko aisia beharrezkoa da”.
Segidan, Bostok Photokeko Gari Garaialdek Larreaundiko Korrika Egunean egindako hainbat argazki:
Santiagoko Korrika Eguna
Kokapena: Santiagoko frontoian.
Eguraldi txarra eginez gero, egun bat lehenago iragarriko dute gune berria zein izango den.
Egun osoan zehar, Uranzu pilotalekuan: Bidasoa Km0 erakusketa Laboreren eskutik.
10:00etan: Pilota topalekua.
Atxiki pilota eskolak 12 urtetik gorakoentzako tailerra eskainiko du.
11:45ean: Buruhandiak auzo elkartearen eskutik.
12:45ean: Ipuin musikatuak.
Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialderen irakurketarekin eta Nayade abesbatzaren akonpainamenduarekin.
17:00etan: Gailu teknologikoak euskaraz erabiltzeko tailerra.
Bereziki mugikorrak erabiltzeko tailerra izango da eta Izarkomek eskainiko du.
Este próximo fin de semana la ciudad acogerá varias jornadas festivas con motivo de la Korrika, que este año partirá de Irun el 14 de marzo bajo el lema Harro Herri. Como antesala de este gran día, el área de cultura del Ayuntamiento de Irun, junto a AEK está organizando una serie de actividades en distintos barrios de la ciudad con el objetivo de apoyar esta marcha reivindicativa en favor del euskera.
Asimismo, el domingo 3 de marzo a las 17:00 horas de la tarde, bajo el título Erromeria ibiltaria, se llevará a cabo una marcha festiva itinerante con música, cánticos y baile desde la Plaza Urdanibia hasta la plaza del Ensanche. Se trata de una marcha festiva itinerante con música, coros y bailes, en la que participarán: Meakako Adixkideak, el grupo Txorimaloak, los grupos de baile Kemen, Eraikiz y Meaka, la asociación Landetxa-Katea Elatzeta, Lagun artean, los coros Atzokoak, Narbartenea y Ametsa, EKT y el grupo Maite Muxiko.
La delegada de Cultura, Nuria Alzaga, afirmaba que se traba del último fin de semana en el que se celebrarán actividades en torno a la Korrika "antes del gran día, que también será por supuesto una jornada festiva en Irun". Alzaga también que al igual que sucedió en anteriores citas, "podremos disfrutar de una multitud de actividades en un ambiente euskaldun y destinado a toda la familia". Cabe destacar que las actividades del sábado tendrán lugar en el frontón de Santiago, lugar en el Labore instalará la exposición Bidasoa KMO durante todo el día.
Sábado, 2 de marzo
10:00 Encuentro de Pelota. Mayores de 12 años. Atxiki.
11:45 Cabezudos. De la mano de la Asociación de Vecinos.
12:45 Cuentos con música. Nayade abesbatza junto a las cuentacuentos, Bakarne Atxukarro e Izaskun Zubialde.
17:00 Taller para usar el euskara en los aparatos tecnológicos, con la empresa Izarkom.
18:00 Bingo musical. Dirigido por Lumak haize.
19:30 Romería, con alumnos/as de Auntxa y el Conservatorio Municipal
Parean elkartea: "Belaunaldi berrietan ‘Nik ez dut feminista izan nahi’ bezalako esaldiak entzuten dira oraindik"
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el domingo día 25 de Febrero de 2024
Parean elkartea: "Belaunaldi berrietan ‘Nik ez dut feminista izan nahi’ bezalako esaldiak entzuten dira oraindik"
Urte luzez emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizatea sustatzeko proiektuak abiatu ondoren, Parean elkarteko kideek ondo ezagutzen dute Bidasoa-Txingudiko egoera soziala
Ania M. Seisdedos
Irun | 25·02·24 | 06:00
Oihana Llorente, Miren Lanz eta Ainara Lopez dira Parean elkarteko arduradunak.ANIA M. SEISDEDOS
Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzeko asmoarekin sortu zen 2015. urtean Parean elkartea. Hura martxan jarri zuten hiru emakumeak ez ziren zerotik hasi. Ordurako, Miren Lantz, Oihana Llorente eta Ainara Lopezek urte asko zeramatzaten mugimendu feministari lotuta Irungo Bilgune Feministaren bitartez. Harrezkero, eta feminismoa oinarri hartuta, gizartean baztertuta dauden aipatutako beste kolektiboen alde egin nahi izan dute, proiektu ugari martxan jarriz eta zerbitzu desberdinak eskainiz.
Urteetan metatutako esperientziak eskualdeko gizarte-egoerari buruzko ezagutza zabala ematen die Pareaneko kideei. Alde horretatik, eta bertan aurki daitezkeen arazo nagusiez ari garela, iristen diren etorkinen gorakada eta hemen aurkitzen duten muga administratiboa nabarmentzen dituzte.
Egoera horren ondorioz, emakume etorkin asko bizi dira eskualdean, eta beste asko trantsitoan daude. “Kasu hauetan diskriminazio bikoi-tza ematen da askotan, emakume izateagatik hainbat oztopo topatzen dituzte, eta etorkinak izateagatik, are gehiago”, azaldu dute.
“Helburua bertan bizitzea erabaki duten migratutako familien eta bertako familien arteko zubiak eraikitzea da, integrazio prozesuak eman daitezen”
Parean elkartea
Elkarteko kideek aitortzen dute arlo honetan lan asko dagoela egiteko eta gauza asko hobetzeko. Hala ere, haiek nahiko pozik agertzen dira, azken urteotan errealitate horri lotutako arrakasta izan duten bi proiektu garatu baitituzte. Horietako bat Kaleidoskopioa izenekoa da, Dunboa eskola komunitatearekin abiatutakoa. “Helburua bertan bizitzea erabaki duten migratutako familien eta bertako familien arteko zubiak eraikitzea da, integrazio prozesuak eman daitezen”, diote. Bestalde, Emakumeok Zast! aipatzen dute, emakume etorkinei espazio seguru bat eta kirol ezberdinak probatzeko zein bertako beste emakumeak ezagutzeko aukera eskaintzea helburu duena.“Hilabetean behin topaketa bat egiten dugu, eta eskualdeko kirol klub batera joaten gara, bai emakume migratuak, baita bertakoak ere”.
Genero berdintasuna
Genero berdintasunari dagokionez, Lantzek uste du feminismoak baduela lorpen handi bat neska gazteen ahalduntzeari dagokionez. “Gaur egun beraien eskubideen jakintza handia dute, bai eta diskriminazioak identifika-tzeko gaitasun askoz handiagoa”. Hala ere, eskoletan ematen dituzten lantegietan konturatu dira mutilekin lanketa asko dagoela egiteko nesken ahalduntzearekin alderatuta, eta horrek erreakzio defensibo bat ekarri diela. Horren erakusgarri da belaunaldi berrietan Nik ez dut feminista izan nahi bezalako esaldiak entzuten dituztela, baita pentsamendu horri lotutako jarrerak ere.
Bestalde, arlo honetan, eskualdean Alardearekin aldaketa garai bat bizi dugula uste dute. “Mugimenduak espero ditugu eta zorionez batzuk eman dira dagoeneko. Hondarribian egoera hobeago batean daude konponbide baten bila, baina guretzat sinbolikoa izan den genero gatazka horretan bagaude garai interesgarri baten aurrean”, aitortu dute.
Era berean, Irungo Emakumeen Etxearen irekiera txalotzen dute, baina udalerriko gizarte-zerbitzuek baliabide gehiago beharko lituzketela uste ere. “Adibidez, gizarte langile guztien artean bat bakarrik dago biolentzia matxistan espezializatua. Irun bezalako hiri batean oso gutxi da”.
"Irunen gizarte langile guztien artean bat bakarrik dago biolentzia matxistan espezializatua. Irun bezalako hiri batean hori oso gutxi da"
Parean elkartea
Udalaz haratago, onartzen dute hirian emakumeen alde lan egiten duten elkarteen sare egoki bat dagoela, bai eta adineko pertsonekin lan egiten dutenena ere. Izan ere, Parean elkarteak berak maiz egin du lan hiriko beste elkarteekin, eta horrek aukera ematen die gizartean zein arazo edo gabezia dauden ezagutzeko, proiektu berriak sor-tzeko helburuarekin.
Aurrekoarekin lotuta, Irun eta Hondarribiko errealitate sozioekonomikoa oso ezberdina dela diote, eta horrek eragina izan duela bi udalerrietako erakunde sozialen arteko harremanean, pandemiaz geroztik hura estutu bada ere.
Auzoen garrantzia
Etorkinei dagokienez, Irungo Harrera Sarea hutsune eta beharrizan zehatz bati erantzun dion herritar sare bat dela adierazi dute, baina haien ustean, pertsona migratuen errealitatea edo pertsona arrazializatuei sostengua emateko eta haien arazoak aldarrikatzeko eta kudeatzeko gabezia handi bat dago, gure eskualdean errealitate hori bizi duten pertsona kopurua ikusita.
Haien egunerokoan ikusten dituzten oztopo eta arazoez gain, Parean elkartean beste aldarrikapen argi bat dute: auzoek betetzen dituzten identitate eta ongitzaterako beharrizanei garrantzia ematea.“Historikoki auzo elkarteek funtzio pila bat bete izan dituzte, indar asko izan dute. Uste dugu aitortza egin behar zaiela ez bakarrik horretan lanean aritu direnei, baizik eta auzo elkarteen aldeko apostua egin behar dela. Irunen aurrera egin nahian dabiltza, eta ezin ditugu hiltzen utzi, baizik eta auzoak indartu behar dira eta horien betiko egiturak sustatu”.