Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzea eskatu du Irungo EAJk |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:05etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Enero de 2024.
Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzea eskatu du Irungo EAJk
Hiriarekiko zuen harreman estuari "estimua eta esker ona" adierazteko oroitze ekitaldiren bat eskatu dute. Halaber, Jorge Oteiza eta Basterretxearen lan-etxea birgaitzeko eta eraldatzeko proiektua 2022an onartu bazen ere, proiektua "abandonatuta" dagoela salatu dute.
Ficobatik gertu, Irungo Iparralde hiribidean dagoen eraikina, 2022an. 1956an eraiki zuten Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak; kubo forma eman zion Basterretxeak.
Aurten 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilea jaio zela. Irunen bizi izan zen, “harreman estua izan zuen” hiriarekin, eta, beraz, Irungo EAJk hiriak harekiko duen “estimua eta esker ona” erakusteko oroigarri edo ekitaldiren bat egitea galdegin du.
Jorge Oteiza eta Basterretxea batera bizi izan ziren Iparralde hiribideko lan-etxea ere izan dute hizpide jeltzaleek, eta hura “birgaitzeko eta eraldatzeko” proiektua oroitarazi dute: “Mugarte proiektuaren barruan kokatutako proiektua da, eta tailer etxea bi artisten zabalkunderako eta dibulgaziorako kulturgune bihurtzea du helburu, baita mugaz gaindiko abangoardiako sortzaile gune berri bat eskaintzea ere”.
Lan-etxea birgaitu eta eraldatzeko proiektua 2022an onartu eta jarri zuen martxan Irungo Udalak, baina EAJk salatu du eraikinak “abandonatuta eta oso egoera txarrean” jarraitzen duela. Udalak egituraren azterketa bat enkargatu zuen, eta informazio hori eskatu dute jeltzaleek, “bai hiriaren onerako, eta proiektuari lehenbailehen ekin eta bide emateko”. Horretarako une ona dela artistaren jaiotzaren mendeurrena uste dute.
|
Los Caldereros animarán las calles el 3 de febrero |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:01etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el miércoles día 17 de Enero de 2024.
Los Caldereros animarán las calles el 3 de febrero
Irungo Atsegiña vuelve a organizar este desfile, para el que hay previstos dos ensayos, el 31 de enero y el 1 de febrero
Desfile de caldereros N.G
Un año más, la Sociedad Irungo Atsegiña va a organizar la Comparsa de Caldereros, que tendrá lugar el próximo 3 de febrero. “Este tradicional evento, lleno de alegría y color, es una oportunidad única para que la comunidad se una en un espíritu festivo y celebre la cultura local”, han señalado desde la entidad.
Con el objetivo de preparar el desfile, se llevarán a cabo dos ensayos en el local social de Irungo Atsegiña, situado en el número 1 de la calle Arbelaiz. El primero de ellos será el 31 de enero, miércoles, y el segundo al día siguiente, 1 de febrero, ambos a las 19.00 horas. Son encuentros abiertos a todas aquellas personas que quieran participar en la Comparsa.
En cuanto al desfile del 3 de febrero, este comenzará a las 19.00 horas en la plaza Alberto Anguera, si bien quienes vayan a formar parte de él deberán reunirse allí a las 18.30 horas. El recorrido será el mismo de siempre, los caldereros atravesarán distintas calles hasta llegar a San Juan.
Desde Irungo Atsegiña han informado además de que después del desfile, los caldereros podrán acudir a la cena que realizan en su local social. El menú de la misma constará de caldo, pollo con patatas y pimientos, postre, café, vino, sidra y agua, y el precio por persona es de 20 euros. Quienes deseen asistir a la cena deberán inscribirse en la propia sociedad el próximo martes, 23 de enero, de 19.00 a 20.00 horas.
Por último, la sociedad Irungo Atsegiña ha habilitado el correo electrónico
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
para contestar las dudas que la ciudadanía pueda tener.
|
|
Bertan behera utzi dituzte Ara Malikian biolin jolearen kontzertuak |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteartea, 2024(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 23:04etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 16 de Enero de 2024.
Bertan behera utzi dituzte Ara Malikian biolin jolearen kontzertuak
Osasun arazoengatik ezingo du jo Malikianek ostiral honetarako hitzartuta zituen bi kontzertuetan. Aurrerago egitea aurreikusi dute.
Anton Corbijn
Hilaren 19an zen Amaia KZn jotzekoa zen Ara Malikian biolin jolea baina artistak bertan behera utzi behar izan ditu aste honetako emanaldiak osasun arazoak medio. Horren berri eman zuen atzo Irungo Udalak.
Ara Malikianen taldeak “zoritxarreko iragarpena” deitoratu duela jakinarazi du udalak eta barkamena ere eskatu dute musikariek eragindako eragozpenengatik. Halaber, sarreren dirua egun hauetan itzuliko dutela azaldu dute eta aurrerago kontzertua egiteko asmoarekin, kontzertuak berriro programatzen ari direla baieztatu dute.
|
Hitzordua dute aste honetan zinema eta itsasoa maite dutenek |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteartea, 2024(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 23:00etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 16 de Enero de 2024.
Hitzordua dute aste honetan zinema eta itsasoa maite dutenek
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitan egunero doako proiekzioak eskainiko dituzte Amaia KZn, bihartik ostiralera bitartean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/01/cimasub.jpg)
Aste honetan hasi eta bukatuko da 40. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, hau da, hilaren 17tik 19ra egingo da eta Donostian egoitza nagusia den arren, Irunen ere izango du lekua. Hartara, urpeko zinemako proiekzioak eskainiko dituzte egunero, doan, Amaia KZn.
Aurtengo programan 2 dokumental eta 24 film labur emango dira, eta gai ezberdinak landuko dituzte, hala nola, koralezko arrezifeen kontserbazioa, Mediterraneoko espezie inbaditzaileen mehatxua eta bizitza modernoan estresak duen eragina.
Aurtengo programaren barruan, udalak nabarmendu egin du Xabi Urresti irundarrak parte hartuko duela Hiru Itsasargi film ertainaren egilea delako. Tokiko piezez gain, aurtengo programan hainbat leku agertuko dira, esaterako, Maldivak, Peter Loesekeren Mantas in the Night lanarekin; Kenya, Beneath The Blue Watamu. Turtle Reef lanarekin, Shazaad Kasmaniren eskutik, eta Filipinas, Alfred Schaschl-en The Magic Triangle lanarekin.
Proiekzioetara joan nahi duenak Amaia KZren orrialdearen bidez eskuratu ahal izango ditu gonbidapenak. Luis Marianoko turismo-bulegoan ere bai, bertara joanda, eta Amaia KZko txarteldegian, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, baldin eta lekurik geratzen bada. Kontsultatu Irungo festibalaren programazio osoa.
|
|