Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Jaietarako txoznen eskari-epea ostiralean itxiko dute Irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 09:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 25 de Abril de 2018.

Jaietarako txoznen eskari-epea ostiralean itxiko dute Irunen

2018(e)ko apirilaren 25a, asteazkena - 10:55etan eguneratua
votos |¡comenta!
IRUN – Irungo Kultura arloak ostiraean itxiko du San Pedro eta San Martzial jaietan txoznak jarri ahal izateko eskaria egiteko epea. Deialdia gizarte, kultur, kirol eta aisialdi elkarteei zein Langile Heziketa, Batxilergo edo Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasle taldeei dago zuzenduta. Gehienez, ekainaren 22tik uztailaren 1era Urdanibia plazan jarriko dirensei txoznaren emakida egingo da. Eskariak BAZen egin behar dira eta oinarriak www.irun.org webgunean daude eskura. – X.S.
 
Hegazti behaketa, Lapurriturriko sasoiko lehen irteera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Abril de 2018.

HEGAZTI BEHAKETA, LAPURRITURRIKO SASOIKO LEHEN IRTEERA

Iazko irteeretako baten irudia.
Lapurriturri Informazio Puntuak sasoiko lehen txangoa antolatu du maiatzaren 5erako. Hegazti behaketa izango da, eta dagoeneko izena eman daiteke.
Aditu baten laguntza izango dute txangora apuntatzen direnek. Aiako Harria parke natural inguruan aurki daitezken hegaztiak ikusi eta entzutea izango da helburua, eta horretarako, hegaztien gida bat eta prismatikoak eramatea gomendatu dute.
Maiatzaren 5ean, 9:00etan ekingo diote mendi irteerari Lapurriturrin bertan. Maiatzaren 3ra bitarte izena eman daiteke, Irungo Udaleko webgunean edota 010 telefono zenbakira deituz. Gehienez, 20 pertsonako talde bat osatuko dutela jakinarazi dute udaletik.
Sasoiko lehen txangoaren ostean, ekainaren 2an bigarren mendi irteera egingo dute, eta jakinarazi dutenez, informazioa puntua ekaina eta urria bitartean (asteburuetan, 10:00etan) eta uztaila eta abuztua bitartean (10:00etatik 14:00etara) zabalik izango da.
 
Txalaneta , pertsonen arteko topaketak sortzeko plaza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Abril de 2018.

TXANALETA, PERTSONEN ARTEKO TOPAKETAK SORTZEKO PLAZA

Instalazioa gaur inauguratu dute, Txanaleta plazan.
Irungo Udalak, Kunsthal Diseinuaren Goi Mailako Zentroarekin elkarlanean, instalazio iragankor berri bat jarri du Txanaleta plazan, ‘Gizarte Sare Analogikoa’ izenekoa. Bertan egin duten inaugurazioan izan dira Udaleko Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirre eta Kunsthal zentroko zuzendari Gaizka Zuazo.
Egitasmoaren helburua “pertsonen arteko topaketak sortzeko plazaren gaitasuna berreskuratzea” da. Instalazioa, hainbat sarrera eta irteera dituen hodi-sare bat da, eta hodi horietatik herritarrek komunikatzeko aukera izango dute. Udaletik jakinarazi dutenez, sarea eraikitzeko eraikuntzako oinarrizko elementuak erabili dira, hortaz, muntaketa eta desmuntaketa prozesu errazak dira.
Muntaketa prozesua eta bertan sortu diren harremanak islatuko dituzte udaren hasieran CBA liburutegian egingo duten argazki erakusketan.
 
Topaketa gunea muntatu dute Txanaleta plazan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 24 de Abril de 2018.

Topaketa gunea muntatu dute

Txanaleta plazan

“Gizarte Sare Analogikoa” izeneko instalazio bat muntatu dute
Kunsthal Diseinuaren Goi Mailako Zentroak eta Irungo Udalak
Txanaleta plazan
29
0
Berriz erabili daitezkeen materialak erabili dituzte. / Irungo Udala
Diseinuaren kultura hedatzeko xedearekin, datozen egunetan martxan ikusi ahalko da Kunsthal Diseinuaren Goi Mailako Zentroaren eta Irungo Udalaren lankidetzaren ondorioz sortu den ekimen berria.
“Gizarte Sare Analogikoa” izenburuarekin egin da hiri-instalazio iragankor bat Txanaleta plazan, eta horren oinarria da plazak pertsonen arteko topaketak sortzeko gaitasuna berreskuratzea. “Mende honetan pertsonen arteko harremanetako paradigmetako batzuk dira gizarte sareak. Eztabaida eragiten badute ere, aldekoak zein aurkakoak izaik ere, gizarte sareetan ere badaude kontraesanak”, azaldu dute Kunsthaletik.
Kunsthal kokatzen den Txanaleta plaza abiapuntua hartuta, hango arduradunek galdera hauek egin dizkiote beraien buruari. Zer da pertsonen arteko harremanik ez duen plaza bat? Zer da pertsonen edo kolektiboen arteko harremanik ez duen gizarte bat? “Esku-hartzea galdera horien formulaziotik eta Txanaleta plazako gune publikoaren eguneroko errealitatearen behaketatik abiatzen da; bestalde, artefaktu bat eraiki da. Gizarte sare analogiko bat, sistema fisiko eta ukigarria, pertsonen arteko topaketa eragitekoa”.
Berriz erabil daitezkeen materialak
Hausnarketa honen emaitza gisa, sortzen den instalazioaren xedea pertsonen arteko egoerak eta harremanak eragin eta sortu nahi ditu jolasaren bidez. Hainbat sarrera eta irteera dituen hodi-sare bat da, eta pertsonek elkar komunikatu ahal dira horien artean.
Beste aldean dagoen pertsona ez da ezagutzen, baina, aldi berean, gune berean egoteagatik pertsona hori ezagutzeko dagoen aukera erreala dagoenez, sortzen den elkarrizketak alderdi ludikoa eta erraztailea ditu. Sarea eraikitzeko, eraikuntzako oinarrizko elementuak erabili dira eta erabiltzen ez diren objektuak ere erabili dira; beraz, muntatzen eta desmuntatzen den eraikuntza sinplea da.
Udaren hasieran argazki erakusketa bat egingo da CBAn. Xedea da instalazioa pentsatzeko eta muntatzeko prozesuaren dokumentua izatea, baita pertsonek artefaktuarekin izandako elkar eraginaren prozesuena ere.
 
Un recorrido por Islandia en la tarde del jueves PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:03etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 24 de Abril de 2018.

Un recorrido por Islandia en la tarde del jueves

El ciclo de proyecciones "En busca de tu aventura" presenta este jueves un nuevo documental
0
54
Este jueves, a las 19:30 horas, tendrá lugar en la sala de conferencias del Centro Cultural Amaia (entrada por la calle Lóepz de Becerra) una nueva sesión del programa “En busca de tu aventura”. En esta ocasión se trata del audiovisual que lleva por título “Islandia”, que será presentado por su autora, Jesús Mª Martínez. Entrada libre.
Sinopsis
“En septiembre de 2013 nos juntamos 14 personas con idea de dar la vuelta a Islandia en 14 días y 2700 kilómetros. Alternando diariamente recorridos a pie de unas 5 horas y un desplazamiento de unos 200 kilómetros visitamos los lugares más emblemáticos de la isla: Thingvellir, donde funcionó el primer parlamento europeo y se separa la placa europea de la americana; Geysir, que da nombre al fenómeno termal, los pueblos balleneros de Akureyri y Husavik, la zona de Namaskard con sus lavas todavía humeante, fumarolas y barro hirviendo, así como varios volcanes… y por supuesto sus famosas cascadas, las mayores y más caudalosas de Europa, como Gulfoss, Godafoss, Dettifoss, Selfoss, Skogafoss y otras muchas. Por último destacar Reykiavik, pequeña capital donde reside la mitad de la población”.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1231 1232 1233 1234 1235 1236 1237 1238 1239 1240 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting