Dultzainari omenaldi merezia Irunen |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 23:00etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 28 de Febrero de 2018.
Meakako Adixkideak taldeak bultzatzen duen "Irunen mutxikoak eta dantzak" ekimenaren esparruan kontzertu bat egingo da igandean. / Irungo Udala
Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak gaur goizean jakinarazi du Kultura arloak lagundu duela “Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza” disko-liburuaren argitalpenean. Agirretxe anaiak dultzaineroei buruzkoa da diskoa, haiek hiriarekin guztiz loturik baitzeuden, besteak beste, ekainaren 29an, San Pedro egunean, egiten zuten saioagatik. Aurkezpen honetan Juncal Eizaguirrerekin batera izan dira Juan Mari Beltrán, diskoa argitaratu duen Soinuenea Fundazioaren bultzatzailea, José Luis Agirretxe, Agirretxe familiaren ordezkari gisa, eta Joxemi Aranburu, Meakako Adixkideak taldeko lehendakaria.
“Disko honen proposamena jaso genuenean, iruditu zitzaigun aukera ezin hobea zela laguntzeko eta Agirretxe anaiek hiriarekin duten loturari balio handiagoa emateko, eta bide batez, hirian dultzaina zabaltzen laguntzeko. Horretarako, Meakako Adixkideak taldeak hilean igande batean antolatzen dituen jardueren eskutik ekimen hori guztia kontzertu batean biltzea baino modu hoberik ez dago”, adierazi du Juncal Eizaguirrek.
Zehatz esateko, “Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza” disko-liburua Soinuenea Fundazioak argitaratu du, euskal musika tradizionala bultzatzeko lan egiten duena, eta kasu honetan omenaldi txiki eta bihozti hau egin nahi zaie Agirretxe anaiei. CD honek badu atal bat partiturekin ere, eta batik bat Joxe Mari (1883-1967) eta Alejandro Agirretxeren (1893-1977) aipamena egiten du, familian haiek izan baitziren aitzindariak.
Agirretxe familiari buruz
Errezilen jaioak, herriz herri ibili ziren erromerietan eta berehala nabarmendu ziren dultzaina jotzeagatik. “Zozoarro” deituriko danbolinteroarekin batera, “Los Gaiteros de Régil” izeneko hirukotea osatu zuten, eta halako ezaugarriak zituen talde nagusia izan zen Gipuzkoan XX. mendearen lehen erdialdean eta lehen diskoak grabatu zituzten. Handik gutxira “Zozoarrok” taldea utzi zuen eta hirugarren anaia sartu zen, José Manuel Agirretxe (1897-1986) eta tradizioa erakutsi zien beren ondorengoei.
Alejandro hil ondoren, beste bi anaiek Irungo Uranzu Dultzaina Taldea sortu zuten, gero Agirretxe Anaiak/Hermanos Agirretxe bilakatu zena. Danbolintero gisa honako hauek izan zituzten, hurrenez hurren, Manuel Lusa, Agustín Ibañez, Iñaki Agirretxe eta Edurne Agirretxe. Jai eta ospakizun askotan jotzen zuten Irunen (Sanmartzialetan, Euskal Jiran, auzoetako jaietan…) nahiz inguruetan, eta 1981. urteaz geroztik San Vicente de Pauleko majorettei ere laguntzen zieten.
Kontzertua Meakako Adixkideekin
Kolaborazio hau osatzeko, Meakako Adixkideak taldeak bultzatzen duen “Irunen mutxikoak eta dantzak” ekimenaren esparruan kontzertu bat egingo da diskoa ezagutzera emateko. Hitzordua igande honetan izango da, martxoaren 4an, 12:00etan, San Juan plazan eta Meakako Dultzaineroak taldeak eta Irungo Txistulari Taldea- San Juan Harri Elkarteak hartuko dute parte. Diskoa https://www.soinuenea.eus/es/ web orrian eros daiteke.
|
Homenaje a la dulzaina en Irun |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 22:39etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Txingudi Radio.com, el miércoles día 28 de Febrero de 2018.
HOMENAJE A LA DULZAINA EN IRUN
El área de Cultura colabora en la publicación del disco-libro "Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza" que edita Soinuenea Fundazioa
Este domingo 4 de marzo a las 12h. Meakako Dultzaineroak y la Asociación Irungo Txistulari Taldea San Juan - Harri interpretarán varios temas en la plaza San Juan
La delegada Juncal Eizaguirre ha informado esta mañana de la colaboración que ha realizado el área de Cultura con la publicación del disco-libro "Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza", sobre los dulzaineros Hermanos Aguirretxe tan vinculados a la ciudad, entre otras cosas, por su presencia el día de San Pedro 29 de junio. Junto a Juncal Eizaguirre han estado en esta presentación Juan Mari Beltrán, impulsor de la Fundación Soinuenea que edita el disco, José Luis Agirretxe como representante de la familia Agirretxe y Joxemi Aranburu, presidente de Meakako Adixkideak.
"Cuando recibimos la propuesta de este disco nos pareció una gran ocasión para colaborar y poner en valor la vinculación de los hermanos Agirretxe con la ciudad y, de paso, contribuir a la difusión de la dulzaina en la ciudad. Para ello qué mejor manera de englobar toda esta iniciativa en un concierto de la mano de las actividades que un domingo al mes organiza Meakako Adixkideak", destacaba Juncal Eizaguirre.
En detalle, el disco-libro "Agirretxetarrak, Gipuzkoako dultzainaren testigantza" está editado por Soinuenea Fundazioa que trabaja por impulsar la música tradicional vasca y en este caso busca hacer este pequeño y sentido homenaje a los hermanos Agirretxe. Este CD, que incluye un apartado con partituras, hace referencia principalmente a Joxe Mari (1883-1967) y Alejandro Agirretxe (1893-1977), que fueron los precursores de la dulzaina en la familia.
Sobre la familia Agirretxe Nacidos en Errexil, protagonizaron de pueblo en pueblo muchas romerías y destacaron pronto por su interpretación de la dulzaina. Junto a un tamboril llamado "Zozoarro" formaron el trío "los Gaiteros de Régil", siendo la principal formación de estas características en la Gipuzkoa en la primera mitad del siglo XX grabando los primeros discos. "Zozoarro" poco después salió de formación y entró el tercer hermano Jose Manuel Agirretxe (1897-1986) y trasladaron la tradición a sus descendientes.
Tras fallecer Alejandro, los otros dos hermanos crearon Irungo Uranzu Dultzaina Taldea que posteriormente se convirtió en Agirretxe Anaiak/Hermanos Agirretxe, teniendo como tamborileros consecutivamente a Manuel Lusa, Agustín Ibañez, Iñaki Agirretxe y Edurne Agirretxe. Tocaban en muchas fiestas y celebraciones, tanto en Irun (en sanmarciales, Euskal Jira, fiestas de barrios…) como en los alrededores y también desde 1981 colaboraron con las majorettes de San Vicente de Paul. El último concierto data de 2012.
Concierto con Meakako Adixkidetuak
Esta colaboración se completa con la organización, en el marco de la iniciativa "Irunen mutxikoak eta dantzak" que promueve Meakako Adixkideak, de un concierto para promocionar el disco. La cita es este domingo 4 de marzo a las 12h. en la plaza San Juan y actuarán Meakako Dultzaineroak y la Asociación Irungo Txistulari Taldea. San Juan Harri. El disco se puede adquirir en la web https://www.soinuenea.eus/es/.
|
|
Artisau Garagardoa, jaki goxoak, eta Ondo Pasa |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 22:29etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 28 de Febrero de 2018.
ARTISAU GARAGARDOA, JAKI GOXOAK, ETA ONDO PASA
Gaur aurkeztu dute garagardogileek eta Ficobako kideek azoka.
Ficoban asteburua oparo dator. Erakustazokan goxo-goxo egoteko aukera egongo da artisau garagardoarekin, jakiak salduko dituzten furgonetekin, eta musika onarekin. Menu ona.
Bask’n Brew Beer Festival egingo dute ostiral eta larunbat artean. Euskadiko Artisau Garagardoaren Azokak food truck delakoen laguntza izango du. Hau da, 21 garagardogile artisauk aurkeztuko dituzten 100 garagardo ezberdinak dastatzen diren bitartean, furgonetetan egin eta zerbitzatzen diren jakiak irensteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Garagardoak bertakoak eta nazioartekoak (Suedia, Danimarka, Alemania edo AEBtako markak izango dira) izango dira, den-denak produkzio txikikoak eta zainduak. Etxekoak ia.
Garagardoak dastatzeaz gain, ekoizle horiekin solasaldi informalak izateko aukera izango da, stand modukoetan kokatuko dituztelako urre horiaren egileak, galderak eta kezkak helarazteko aukerarekin.
Ostiralean 18:00etatik 02:00etara izango da zabalik Bask’n Brew Beer Festival; larunbatean 12:00etatik 02:00etara. Sarrera 5 eurokoa da egun bakoitzeko helduentzat (edalontzia ematen dute), eta 12 urtetik beherakoek debalde dute sarrera.
Musika Tragoska eta mokadu artean, musika. Azokaren antolatzaileek esan dute “kontu handiz aukeratutako” musika izango dela, eta horren erantzule bi talde egin dituzte: ostiralean 23:00etatik aurrera Lie Detectors, eta larunbatean, ordu berberean hasita, Dead Bronco.
Garagardoak
Honakoak dira asteburuan dasta daitezkeen garagardoen egileak:
- Bidassoa Basque Brewery
- Mala Gissona
- Basqueland Brewing Project
- Gross
- Zarautz Beer Company
- Laugar Rebel Beers
- Basquery
- Dougall’s
- Caleya
- La Quince
- The Flying Inn
- La Debauche
- Ayinger
- Omnipollo
- Brewski
- Mikkeller
- Sesma Brewing
- Clown Shoes
- Four Lions
- Marina
- Naparbier
|
Gaurtik abian da Irunen Euskararen Hilabetea |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 21:11etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 28 de Febrero de 2018.
Gaurtik abian da Irunen Euskararen Hilabetea
Antzerki emanaldiak, ‘Irunero’ aldizkariaren bi ale berezi eta Laburbiraren emanaldia programatu dira
Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Gaur bertan hasi eta martxoaren 23ra arte, Irungo Euskara arloak Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei urtero zuzentzen zaien Euskararen Hilabetea martxan izango du.
Ekimen honen helburua “haur eta nerabeen artean, ikasgelan ikasi eta erabiltzen duten euskara aisialdian eta kalean ere erabiltzeko duten motibazioan eragitea” dela azaldu du atzo Monica Martinezek, Irungo Udaleko Euskara zinegotziak .
Horretarako, datozen asteetan, hiru ildo nagusitan ekitaldi desberdinak izango dira, hiru eta hamasei urte arteko irundar txikiei zuzenduta.
ANTZERKIAAlde batetik, “Haur Hezkuntzako umeentzat, L’Horta taldaren Liliput antzezlanaren bost emanaldi;Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Moby Dicketa DBHko lehenengo eta bigarren zikloetako gazteentzat, Zutuberrak eta Oskara plazara antzezlanak” izango direla azaldu zuen atzo Arantza Zuletek, Udaleko normalizazio teknikariak.
Bestetik, martxoaren 15ean aurtengo nobedadea izango dena programatu da;Laburbira film laburren zirkuituko emanaldia, 19.30an Amaia kultur zentroan, eta ikusgai izango diren zortzi lanetako baten zuzendari den Itxaso Navarroren parte-hartzearekin.
Azkenik, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek mintzodromoa egingo dute martxoaren 15ean eta 16an eta urtero bezala, Iruneroaldizkariak ere bi ale berezi argitaratuko ditu Euskararen Hilabete honen harira, Haur eta Lehen Hezkun-tzako eta DBHko ikasleen lanekin, hurrenez hurren. - X.S.
|
|