Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Charla en Kabigorri: “Pequeña Velocidad” Campo de concentración de Irun PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:35etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info , el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Charla en Kabigorri: “Pequeña Velocidad” Campo de concentración de Irun

20 / Mayo / 2024
Dónde:
Kabigorri, Peña kalea, Irun-Mosku
Fecha:
Jueves, Mayo 23, 2024 - 19:30

Cartel

En esta ocasión, Junkal Oiartzun y María José Nogués nos hablarán de los lugares que sirvieron como campos de concentración en Irun, espacios en los que clasificaban a los presos en diferentes grupos en función de su mayor o menor conciencia política y para los que se utilizaron recintos como fábricas, almacenes, industrias, cuarteles, fortificaciones militares, plazas de toros, campos de fútbol, colegios y, en muchos casos, espacios abiertos con barracones o sin ellos, quedando los presos a la intemperie.

En Gipuzkoa fueron dos los campos de concentración hoy ya desaparecidos: la plaza de toros del Chofre de San Sebastián y la plaza de toros de Tolosa.

En Irun se utilizaron varias instalaciones como zona de retención:

  • Stadium Gal
  • Hilaturas ferroviarias (ámbito femenino e infantil)
  • Behobia
  • Fábrica de chocolate Elgorriaga
  • Prisión de Irun
  • Pequeña Velocidad.

Pequeña Velocidad se encuentra junto al edificio de la antigua aduana y actualmente es el único campo de concentración que queda en pie en Gipuzkoa. El proyecto Via Irun amenaza con destruirlo ya que el trazado actual supone su derribo aun siendo ambos compatibles.

Allí malvivieron miles de refugiados que al pasar la frontera eran retenidos y hacinados en este recinto a la espera de otro destino que podía ser otro campo de concentración, la prisión o para los más afortunados la libertad.

Desde la Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, solicitan que sea declarado lugar de memoria, y como en tantos otros que existen en el mundo, hacer de sus paredes testigos de la Historia creando un espacio de homenaje, recuerdo e inspiración para futuras generaciones.

 
Irungo tortilla deituriko errezeta mantendu nahi dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Irungo tortilla deituriko errezeta mantendu nahi dute

Ekainaren 16an, Irungo Tortillaren I. Lehiaketa Mundiala egingo dute San Juan plazan. Hiriko errezeta berreskuratu eta mantendu nahi dute.

Irunen tortilla kozinatzeko modu propioa jaso zuen Ignacio Domenechek Euskal Sukaldaritza (La Cocina Vasca) liburuan. 1910. urtean izan zen hori, eta Alde Zaharreko Auzo Elkarteak adierazi duenez, errezeta hau galtzeko zorian dago. Horregatik, Irungo Tortillaren I. Lehiaketa Mundiala antolatu dute ekainaren 16rako, 11:00etatik 13:00etara, San Juan plazan.

Errezetak denboran irautea dute asmo eta Irungo platerik “tradizionalena” izatea. Lehiaketan, gehienez, 20 pertsonek ahalko dute hartu parte eta ekainaren 9a baino lehen eman beharko dute izena, iluntzeko 21:30ak baino lehen. Horretarako, parte hartzaileek haien izen-abizenak eta harremanetan jartzeko kontakturen bat bidali beharko dute, mezu elektroniko batekin.

Errezeta

Urte askotan Irungo tortillaren errezeta nahastu egin izan dute Urdanibia plazan zegoen Irureta jatetxeko tortillarekin. Bertakoari otarrainxkak gehitzen zizkioten eta Iruretako Tortilla bezala zen ezaguna.

Dena den, Irungo errezeta beste bat da eta hori da ekainaren 16an baloratuko dena. Txapelketarako osagaiak sukaldari bakoitzak eraman beharko ditu, eta lau pertsonentzako errezeta tradizionala honako hau da:

  • 8 arrautza, 100 gr.
  • Baionako urdaiazpikoa.
  • 100 gr. onddo edo perretxiko (txanpiñoiak ere izan daitezke).
  • 3 piper gorri.
  • Txerri-gantza, (olioz ordezkatua)
  • Perrexil fresko xehatua.
  • Gatza.
  • Zerbitzatu tortilla egin berria eta ogi frijituzko zarakarrez apaindua tortillaren inguruan, triangelutan moztuta.
 
Irungo kontzentrazio esparruak hizpide PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:16etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Irungo kontzentrazio esparruak hizpide

Frankismoan Irunen izan ziren kontzentrazio esparruen gaineko hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako. Junkal Oiartzunek eta Maria Jose Noguesek eskainiko dute.

Trenbide inguruan dagoen Pequeña Velocidad da egun Gipuzkoan zutik dirauen kontzentrazio esparru bakarra. Dena den, aurretik, beste bost kontzentrazio esparru izan ziren –gutxienez– Bidasoko hiri nagusian: Gal Stadiuma, Trenbideko harigintzak (emakumeen eta haurren eremua); Behobia; Elgorriaga txokolate fabrika; Irungo espetxea; eta Pequeña Velocidad bera.

Kontzentrazio esparru hauetan guztietan preso talde ezberdinetan bereizten zituzten kontzientzia politiko handiago edo txikiagoaren arabera. Espazio itxiez gain, espazio irekiak ere erabiltzen zituzten eta presoak aire zabalean egoten ziren. Egun, Pequeña Velocidad eraisteko arriskuan dago ViaIrun proiektua medio, eta Nicolas Gerendiain elkarte memorialistak memoria historikorako gune izendatzeko eskaera egina dauka.

Irunen kontzentrazio esparruen bueltan gertatutakoez hitzaldia eskainiko dute Junkal Oiartzunek eta Maria Jose Noguesek Kabigorrin. Hilaren 23an egingo da, osteguna, 19:30ean. Sarrera doakoa da.

 

 
Emakumeok Zast! proiektua berriro aktibatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Emakumeok Zast! proiektua berriro aktibatu dute

Hilaren 24an piragua probatuko dute Santiagotarrak kirol elkartearen eskutik. Aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.

Emakumeak kirola praktikatzera gerturatzea helburu duen proiektuari ekingo diote berririo Kera eta Parean elkarteek. Iaz sortu zuten Emakumeok Zast! , eta hilabetez hilabete, kirol berri bat probatzeko aukera eskaintzen aritu dira. Geldialditxo bat egin dute eta maiatzean bueltatu egingo dira.

Oraingoan, piraguan arituko dira Santiagotarrak kirol elkartearekin, hilaren 24an, 10:00etatik 12:30etara. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da honako formulario hau betetzen

 
Irungo Udalaren webgunea zerbitzuz kanpo izanen da bihar arratsaldez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 20-(e)an 22:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Irungo Udalaren webgunea zerbitzuz kanpo izanen da bihar arratsaldez

Zerbitzutik kanpo 17:00etatik 22:00etara egongo da, orrialdearen euskarri diren sistemak berritu eta indartu egin behar dituztelako.

Irungo Udalaren orrialdearen euskarri diren sistemak berritu eta indartu egin behar dituzte, eskaintzen dituzten informazio zerbitzuen errendimendua hobetzeko. Hartara, bihar (hilak 21) ez du zerbitzurik eskainiko udal webguneak, 17:00etatik 22:00etara. Orrialdeak 4.000 bisita baino gehiago jasotzen ditu egunean.

Dena den, Egoitza Elektronikoan ez dute eraginik izango lan horiek, eta beraz, une oro aurkeztu ahal izango da normaltasunez edozein eskaera bide elektroniko ofizialetik. Sarbidea erraztuko dute Egoitza Elektronikora lan digitalak egiten dituzten bitartean. Udaleko gainerako komunikazio-kanalak ere eskuragarri egongo dira sare sozialetan, IrungoUdala Youtuben barne.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting