Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



Plazak libre langabetuentzako udal euskaltegian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 22:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 18 de Marzo de 2024.

Plazak libre langabetuentzako udal euskaltegian

Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.

Lannahi programaren hirugarren txandarako izen ematea irekita dago eta udalak jakinarazi du oraindik plaza libreak geratzen direla apiriletik ekainera bitarteko ikastaroak. Bereziki A1 mailan daude plazak hutsik, baina gainontzeko mailetan ere badira hainbat libre.

Ekimenaren helburua langabezian dauden pertsonen artean euskararen ezagutza sustatzea da, udal euskaltegian bertan eskainiko diren doako euskara eskolen bidez. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 8an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.

Izen ematea Irungo Udal Euskaltegian bertan egin daiteke edo telefono bidez, zenbaki honetara deituta: 943 505 273. Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin beharko dute ere inskribatzen direnek.

Ikastaroa doakoa izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatua egotea.
  • Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.
  • Lannahi programan sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten hiritarrek ikastaro trinkoak egin ahalko dituzte ohiko matrikula ordainduz. Ordaindutako kopurua udalak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez berreskuratzeko aukera izango dute ikasleek.
 
Apirilaren 1ean eta 2an adi trafiko eta aparkaleku aldaketei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 22:36etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 18 de Marzo de 2024.

Apirilaren 1ean eta 2an adi trafiko eta aparkaleku aldaketei

Hilaren 27tik apirilaren 2ra kale batzuetan ezingo da kotxea mugitu. Aldi berean, TAO txartela dutenek ere aldaketa izango dute, eta edukiontzi batzuk lekualdatuko dira.

bidegorria

Apirilaren 1ean hasiko da Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa Irunen. Bi etapa pasako dira Bidasoko hiri nagusitik; lehena, erlojupeko ibilbide zirkularra izango da; bigarrenak, Irun Kanborekin lotuko du. Lasterketaren aurrekari gisa hainbat jarduera antolatu ditu udalak eta horien berri emateko agerraldia egin dute  gaur Borja Olazabal Kirol ordezkariak, Miguel Angel Paez Hiri Bultzadako ordezkariak eta Gazteriako Sergio Javierrek.

Martxoaren 30ean, larunbata, bertigo atrakzio bat instalatuko dute San Juan plazan 11:30etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. Looping bike izeneko esperientzia da eskainiko dutena, hau da, etengabe 360 gradutako estruktura batean bi bizikletetan bueltak ematea. Eguna borobiltzeko, 20:00etatik 21:45etara, musika jartzen arituko da musika jartzaile bat Zabaltza plazan.

Igandean, martxoak 31, Igande Sasoi programaren barruan, haurrentzako egurrezko kale jostailuez gozatzeko aukera izango da Zabaltzan. Horrez gain, hornidura poltsak margotzeko tailer bat eta txirrindularitzako motiboekin apaindutako giltzatakoak eta puzzleak egiteko beste bat egingo dira. Kromosomak antolatu du.

Bestalde, abilidadea eta koordinazioa lantzeko jolasak eskainiko ditu Txiribueltak. Era berean, horma irudi baten pintaketa eta grafiti tailer bat eta abilidadea erakusteko zirkuitu bat prestatuko dute. Gero, 17:00etan, txikiek lehen etaparen 10 kilometroak egingo dituzte Luis Marianotik San Juan plazaraino Club Ciclista Irunesen eskutik. Ibilbide laburragoa izango da originalarekin alderatuta. Azkenik, 18:00etan, Itzuliako taldeen aurkezpen ofiziala egingo dute San Juan plazan.

Trafiko aldaketak

Herritarren Segurtasuneko arloak jakinarazi du apirilaren 1ean proba Irundik pasatzeak eragina izango duela trafikoan, batez ere aparkalekuetan. Xehetasunak hostoz hosto joango dira ematen, baina aurreratu dute lasterketa igaroko den karrika guztietan ezingo dela aparkatu du, hilaren 30etik apirilaren 1era bitartean.

Karrika horiek honakoak dira: Artaleku, Kale Nagusia, Gipuzkoa hiribidea, Elizatxo hiribidea, Prudencia Arbide, Eguzkitzaldea eta San Martzial kaleak, Jenaro Etxeandia plaza eta Uranzu kalea (Urdanibiatik Korrokoitzera).

Lasterketak irauten duen bitartean, gainera, mugikortasuna are gehiago mugatuko dute eta ibilgailuak ezingo dira mugitu Gipuzkoa hiribidean, Pikoketa, Aldapeta, Legia, Olazabal eta Ramery, Arbelaitz eta Perujaran kaleetan. Aparkalekuei dagokienez, Luis Marianoko eta Artalekuko aparkalekuetatik ezingo dira autoak atera. Hartara, aparkaleku alternatiboak prest izango dira Eguzkitza BHIn eta Bidasoaldea HHIn, hilaren 27tik apirilaren 2ra.

Apirilaren 2ko probari begira, berriz, trafiko aldaketak aurreikusi dituzte 12:30etik 13:30etara. Eragina honako hauetan nabarituko da: Iparralde hiribidea, Kolon pasealekua, Nafarroa hiribidea, Osinbiribileko biribilgunea, Gi-646 Behobiako norakoan, Behobia eta Urruña arteko zubia, San Martzial, Dunboa eta Erlaitz kaleak, Ricardo Arregi zumardia eta iparraldeko saihesbidea.

TAO txartelak, taxi eta autobusak

TAO txartelaren 2. eta 3. eremuetako egoiliarrek eremu mugakideetan aparkatu ahalko dute, 1., 4., 5., 6., eta 12. eremuetan, hilaren 30etik apirilaren 2ra.

Autobusen ibilbideak eta maiztasunak ere aldatu egingo dira. 4. lineak ez du zerbitzurik eskainiko, eta L1 eta L2 lineak elkartu egingo dituzte, hiriaren kanpoko auzoetako bidaiariak erdigunera gerturatzeko eta eskualdeko ospitalera iritsi ahal izateko. L3 linearen linea burua Dunboako anbulatoriora aldatuko dute. Bestalde, San Juan eta Luis Marianoko autobus geltokiak ez dira erabilgarri egongo.

Edukiontzietan eragina

Martxoaren 26tik apirilaren 2ra arte, hiriko hainbat edukiontzi lekuz aldatuko dituzte, txirrindularien segurtasunagatik. Horrez gainera, bi bilketa puntu kendu egingo dituzte, Kolon pasealekuko 31. eta 54. zenbakietan daudenak, hain zuzen ere.

Jarraian, lekualdaketak:

  • Jose Ramon Agirretxekoa, Aldapeta kaleko 7.era.
  • Elizatxo hiribideko 1.goa, Jose Luis Barrioko oinezkoentzako gunera.
  • Araba kaleko 28.ekoa, haurren parkeko sarbide ondora (32. eta 34. artean).
  • Olaberria auzokoa (Txingudi parean), Perujaran kaleko 3.era.
  • Larreaundiko biribilgunekoa, San Jose Langilea kalera.
  • Eguzkitzaldea kaleko 15.ekoa, Jesus kaleko 17.era.
  • Urdanibia plazakoa, Korrokoitz kalera.
  • Gipuzkoa hiribideko 1.goa, Gipuzkoa hiribideko 24.era.
  • Gipuzkoa hiribideko 1.goa, Iparralde hiribideko 10.era.
 
'Los peces rojos' filmaren proiekzioa eta solasaldia, asteazkenean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 00:24etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 15 de Marzo de 2024.

'Los peces rojos' filmaren proiekzioa eta solasaldia, asteazkenean

'Los peces rojos' filmaren proiekzioaren eta Xanin Olagibel ardatz duen erakusketaren berri eman du Irungo udalak.

Irungo Udalak antolatuta, datorren asteazkenean, hilak 20, ‘Los peces rojos’ filma emango dute Amaia KZn. Xanin Olagibeli buruzko erakusketaren esparruan emango da filma, Olagibel baita aktoreetako bat.

18 urterekin Parisera joan zen Xanin Olagibel boxeo izar bihurtu nahian, baina gero kirolak Ipar Amerikara eraman zuen, eta bertan hasi zuen Hollywoodeko ibilbidea. 20 urtez borroka librean jardun zuen.

Ildo horretatik, ‘Ringetik Hollywoodera. Irundar ibiltaria’ erakusketa antolatu dute, eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Erakusketa biografikoa da, eta igande honetan Olagibeli buruzko erakusketaren azken bisita gidatua egingo du Gurutz Albisu erakusketako komisarioak, gaztelaniaz, Amaia KZn.

Bisita gidatua 12:00etan izango da; filmaren proiekzioa. aldiz, 19:00etan. Azken honetarako sarrera doakoa da, eta emanaldiaren ondoren, mahai ingurua izango da Gurutz Albisurekin.

 
'Do, re, ni' proiektua, 60 urtetik gorakoentzat PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 00:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 15 de Marzo de 2024.

'Do, re, ni' proiektua, 60 urtetik gorakoentzat

Proiektuaren asmoa musikaren bidez narriadura kognitiboa suspertzea eta prebenitzea da. Aurkezpena Palmera Monteron izango da.

palmera.monteroPalmera Montero gunearen kanpoaldea.

Datorren asteartean, martxoak 19, Do, Re, Ni proiektua ezagutarazteko hitzaldia egingo dute Palmera Monteron, 17:00etan. Ekimen hori Irungo Udaleko Adinekoen Zerbitzuak antolatu du, bizimodu aktibo, sortzaile eta osasungarria izan nahi duten 60 urtetik gorakoentzat antolatzen dituen jardueren esparruan.

Proiektua urte osorako izango da, eta asmoa parte hartzaileei musikaren bidez garunaren osasuna zain dezaten laguntzea da. Xabier Lizaso Loidi musikariak emango du lehenengo hitzaldia, eta musikak narriadura kognitiboa prebenitzeko ahalmen terapeutikoa duela azalduko du.

Tailerrak urte osoan egingo dira Lizasorekin eskurik, berak sortu baitu proiektua Kantaita Enea ekoiztetxearekin batera.

 
Telefono kabinak, liburu egarri PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 00:10etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 15 de Marzo de 2024.

Telefono kabinak, liburu egarri

Udalak gaur ireki ditu Arizmendi almirantearen kaleko eta Santiago kaleko liburutegi libreak. Orotara, sei instalazio gaitu ditu udalak liburuak trukatzeko.

Arizmendi almirantea kaleko telefono kabina.

Iazko abuztuan kabinak lagatzeko hitzarmen bat sinatu zuten Irungo Udalak eta Telefonicak, eta ordutik, erabiltzen ez ziren kabinetako batzuei bigarren bizitza bat eman die udalak. Kabina horiek liburuak trukatzeko gune gisa gaitu dituzte.

Otsailean inauguratu zuten liburuak trukatzeko prestatu duten lehen telefono kabina, Altzukaitz eta Uztapide bertsolaria kaleen artean kokatua dagoena. Gaur, beste bi gehitu zaizkio lehenari: Arizmendi almirantearen kalean dagoena, Mendibil merkataritza gunearen ondoan, eta Santiago kalean dagoena. Bi liburutegi libreak prest daude herritarrek erabil ditzaten, “liburu bat hartu eta beste bat uztearen” premisari helduta.

Hiru kabina horiek hiriko liburutegi libreen sarean txertatu dituzte, eta orotara, sei dira Irungo kaleetan aurki daitezkeen instalazioak. Gainontzeko liburutegiak San Juan plazan, Behobian eta Oinaurren daude kokatuta.

Egitasmoaren helburua da irakurzaletasuna sustatzea. Horrez gain, Irungo Udalak “jasangarritasunaren aldeko konpromisoa” indartu duela adierazi du, “bestelako erabilera bat” ematen baitzaie dagoeneko “erabilerarik ez duten hiriko elementu batzuei”.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting