Lur Sound Jaialdi Ekologikoa egingo dute, estreinakoz, Ficoban |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2024(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 22:18etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024.
Lur Sound Jaialdi Ekologikoa egingo dute, estreinakoz, Ficoban
Abuztuaren 24an izango da jaialdia, eta sarrerak salgai daude. Besteak beste, kontzertuak, erakusketak eta merkatuak egongo dira egun osoan.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/flyer-lur-sound-1200x1547.jpg)
Abuztuaren 24an egingo dute Ficoban Lur Sound Jaialdi Ekologikoa, lehenengoz, eta antolatzaileen hitzetan ingurumen kontzientziaren eta batasun komunitarioaren ospakizuna izango da.
Ficobako kanpo eremuan izango da jaialdia, 11:30etatik 01:30etara, eta horren baitan tailerrak eta esperientziak antolatu dituzte Main Stage, Eco Dance Stage eta Heineken karpa eremuetan banatuta.
Elkarte eta hezkuntza topaketa horrek gure orainaren eta etorkizunaren erronkei buruz sentsibillizatzea duela helburu diote, eta hori lortzeko bidean hainbat jarduera proposatu dituzte: tokiko eta nazioarteko musikarien emanaldiak, arte ekologikoko erakusketak eta Merkatu Berdea, besteak beste.
Hala ere, jaialdi hori ez dela ospakizun soil bait diote, ekintzarako dei bat baizik: “Gure planetaren une erabakigarri batean, keinu txiki bakoitzak balio du. Parte-hartzaile guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldiaren osteko gure konpromisoarekin bat egitera, urte osoan jaialdiaren espiritua bizirik mantentzeko diseinatutako erronka pertsonal eta komunitario sorta batean”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen.
|
JAIAK Jaietako kartel lehiaketako erakusketa etzi inauguratuko dute |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2024(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 22:13etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024-
Jaietako kartel lehiaketako erakusketa etzi inauguratuko dute
Amaia KZko erakusketa aretoan egongo dira piezak ikusgai. Naomi Gonzalez Sanchezen lan irabazleaz gain, beste 23 lanak ere bertan egongo dira.
'Doinua. Indarra. Irun. Irundarrak.' lana.
Etzi inauguratuko dute 2024ko San Pedro eta San Martzial Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Ekitaldia 18:00etan izango da, Amaia KZko erakusketa aretoan.
Aurtengo kartel irabazlea Naomi Gonzalez Sanchezen ‘Doinua. Indarra. Irun. Irundarrak.’ izan da, eta, erakusketan, Gonzalezen lanaz gain, beste 23 pertsonen lanak ikusteko aukera ere izango da.
Ekainaren 29 arte egongo da erakusketa Amaia KZn, eta piezak ikusteko aukera asteartetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan berriz 11:30etatik 13:30etara egongo da. Astelehenetan, berriz, itxita egongo da.
|
|
Ostiral honetan irekiko dituzte udal igerilekuak |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2024(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 22:09etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024.
Ostiral honetan irekiko dituzte udal igerilekuak
San Martzial-Txingudi kirolgunean daude eta bertaratzeko bi egun lehenago erreserba egin beharko da. Goizez eta arratsaldez egongo dira irekita.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/igerilekuak-1200x900.jpg)
San Martzial-Txingudi kirolguneko udal igerilekuak ostiral honetan, hilak 14, irekiko dituzte, eta irailaren 15ean itxi. Bertako tenis eta padel pistak ere erabilgarri egongo dira, urte osoan zehar egon ohi moduan. Aurreko urteetan bezala, bi txanda izango dira: goizekoa 11:00etatik 15:15era bitartekoa, eta arratsaldekoa, 16:15etik 20:30era. Bertaratzeko erreserba egin behar da udalaren orrialdeko igerilekuen atalean. Gehienez bi egun lehenago ahalko da eskaera egin.
Sarrerak 22.00etan jarriko dituzte salgai, eta erositako sarrerak erabili ezin dituztenek baliogabetu egin behar dituzte orrialdean bertan edo 943 32 72 66 telefono zenbakian. Horretarako ere ordutegia finkatu dute. Goizeko txandarako sarrera dutenek, 11:00etara bitartean eta arratsaldeko txandarako sarrera dutenek, 16:15era bitartean. Helduentzako prezioa, 2,20 eurokoa da; gazteena (4 eta 17 urte), 1,80 eurokoa; eta haur txikientzat (0 eta 3 urte) doakoa da.
Iazko datuei erreparatuta 21.552 aldiz erabili ziren instalazio hauek, eta 2022an, 25.991 aldiz. Borja Olazabal Kirol ordezkariaren arabera, datu hauek “osasun onaren eta irundarren estimazioaren” adierazgarriak dira.
|
Ribera bekak eta artistentzako laguntzek badituzte irabazleak |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Asteazkena, 2024(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 22:00etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 12 de Junio de 2024.
Ribera bekak eta artistentzako laguntzek badituzte irabazleak
Ribera beken irabazleak izan dira Ainhoa Resano eta Miren Tirapu, eta Arkaitz Saiz-Calderon eta Raquel Perez. Artistentzako laguntza, berriz, Mikel Otxotekok eta Carlos Ndungmandumek irabazi dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/becas-ribera-y-ayuda-para-artistas-02-copia-1200x900.jpg)
Ribera beken eta artistentzako laguntzen proiektu irabazleak iragarri ditu gaur Nuria Alzaga Kultura ordezkariak. Berarekin batera izan dira ere irabazleak izan diren artistak. “Ribera bekak gisa honetako bakarrak dira gure lurraldean eta aitzindari izan ziren 2016an sortu zirenean, hain zuzen ere tandemean lan egiteko planteamenduagatik eta antropologia eta artea diziplinak uztartzearen aldeko apustuagatik”.
Artistentzako laguntzak, aldiz, esparru irekiago bati erantzutea du asmo eta proiektuaren gaia guztiz librea da. Aurten, alabaina, Algueras en el Cruce hautatutako proiektuak badu antzekotasuna Ribera bekarako aukeratutakoekin, ibaiari lotutako jarduera baten memoria berreskuratzea dutelako xede. Dena den, biak ala biak Kultura arloaren lan ildoaren barruan daude eta sorkuntza eta arte garaikidea bultzatu eta babesteko eta herritarrengana hurbiltzeko balio dute.
Aurtengo Ribera beka Ainhoa Resanorentzat eta Miren Tirapurentzat izan da, Urak daramana. Bidasoko Emakumeen Memoriak proiektuagatik. Halaber, Arkaitz Saiz-Calderon Sagarzazu eta Raquel Perez Madrigalek jaso dute Relatos del Nuevo Hogar lanagatik. Proiektu bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu eta bederatzi hilabeteko epean bukatu beharko dute proiektua. Guztira 11 proposamen aurkeztu dira aurtengo ediziora.
Artistentzako laguntza, berriz, Eszter Katalini eta Camilaa Tellezi eman diote, Landare-filma. Pelicula Planta proiektuagatik. Beka berdina jaso dute ere Mikel Otxotekok eta Carlos Ndungmandumek Algueras en el Cruce proiektuagatik. Kasu honetan, beka bakoitza 6.800 eurokoa da eta sei hilabetean burutu beharko dute proiektua.
Proiektua: Urak darama. Bidasoko emakumeen memoriak Egileak: Ainhoa Resano Melado eta Miren Tirapu Goikoetxea. Zertan datza proiektua?: Bidasoa ibaiak bi lurralde banatzen ditu, Irun eta Hendaia, eta ibaiertzean harilkatuta daude denborak eta historiak isilarazitako emakumeen oroitzapenak. Idatzi gabeko historiaren zaindari dira familiako albumak gordetzen dituzten emakumeen azken belaunaldia, eta hauek eta muga inguruko urek gidatuko gaituzten jarauntsitako eta ezkutatutako istorioak ezagutzera emateko egitekoan.
Proiektua: Relatos del nuevo hogar Egileak: Arkaitz Saiz-Calderon Sagarzazu eta Raquel Pérez Madrigal Zertan datza proiektua?: Proiektu honek XX. mendearen 40ko hamarkadaren amaieratik 70eko hamarkadaren erdialdera doan tartea aztertzen du, hau da, Irunera barnealdeko migratzaile ugari etorri ziren garaia, fabriketan lan egiteko, hala nola Palmera, Porcelanas Bidasoa, Coches Cama, Aduanas, Montero, Elgorriaga, Sancheski, Recondo edo CAF.
Proiektua: Landare-filma. Pelicula Planta Egileak: Eszter Katalin eta Camila Tellez. Zertan datza proiektua?: Proiektu honek Super 8ko filmen irudiak metodo organikoen bidez errebelatzeko aukerak aztertzen ditu. Itsasaldean eta Irun inguruan hazten diren algak eta landare autoktonoak jasoko dira, filmak prozesatzeko metodoko kimiko organiko eta ekologikoak esploratzeko. Landareen bidez jaso eta errebelatutako irudiek ingurunea islatuko dute eta, gainera, naturaren aztarrena ere utziko dute, bere burua egungo egoeran eta bere materialarekin berarekin zirriborratzen duen naturaren isla, alegia. Landare-Filma. Pelicula-planta egitea ekoprozesamenduaren forma feministekin konektatzea da irabazleentzat, baita metodo zahar hori nola erabil daitekeen ulertzea ere. Horrela, tokiko herritarrei zuzendutako ekorrebelatze-tailer bat proposatuko dute amaieran.
Proiektua: Agueras en el Cruce Egileak: Mikel Otxoteko eta Carlos Ndungmandum. Aguazilaren figura aspalditik egon da. Bere lana Euskal Herriko lan tradizionalei buruzko litografia zaharretan deskribatzen da. Gaur egun, oso ohikoak ez diren lekuetan ibiltzen da jendea, hala nola hiriarteko errepideetako bidegurutzeetan. Ohikoa da autobietako zubien edo ingurabideetako soropil antzuen azpian alfer-azaletik etekina ateratzea, industria-sektorean itxuraz eraginkorrak ez diren itsas landare horiek aire zabalean lehortzeko. Hori da, hain zuzen ere, sorkuntza artistikoko proiektu honen gaia; hala ere, emakume agueroak, profesionalak eta espazio publikoaren erabiltzaileak izango ditugu bereziki hizpide, modernitate sozialaren parametroetatik ihes egiten dutela baitirudi, baina, hala ere, haien jarduera gaurkotasun handiko sistema eta interes eta arazo ekonomiko eta ekologiko batzuen erdigunean kokatzen da.
|
|