Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Bertso afaria, Euskal Jirarentzat dirua biltzeko

Foro Irun Hogeitabatek bertso afaria antolatu du Euskal Jiraren gastu ekonomikoei aurre egiteko. Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.

Foro Irun Hogeitabat elkarteak Euskal Jirak dituen “arazo ekonomikoei” aurre egiteko bertso afari bat antolatu du martxoaren 9rako, 21:00etan. Bildutako diruaren erdia emango diote euskal festari, hain zuzen ere.

Narbartenea elkartean egingo dute (Karrika Nagusia, 11) eta bertan izango dira Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Afariaren prezioa 20 eurokoa da eta bertan ordaindu beharko da. Dena den, bertaratzeko nahia iragarri egin beharko da mezu elektroniko bat bidalita, martxoaren 7a baino lehen.

Menua honako hau izango da: Bakailoz betetako piperrak pikillo saltsan; masailak saltsan patata purearekin; postre gozoa; kafea eta txupitoa. Edateko, ardoa, sagardoa, freskagarriak, garagardoa eta ura.

Erromeria ibiltaria

Igande honetako erromeria ibiltarian ere parte hartuko du Foro Irun Hogeitabatek, “euskara eta euskal kultura hirian sustatzea” helburu dutelako. Era horretan, Nabartenea Abesbatzak erromeriarekin bat egingo du eta aurretik entseatu egingo dutela jakinarazi dute. Horretarako hitzordua bihar finkatu dute, Nabartenean bertan, 19:00etan.

 
Artia eta Martindozeneako gaztelekuen programazioa, kalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Artia eta Martindozeneako gaztelekuen programazioa, kalean

Martxoko programazioaren berri eman dute bi gaztelekuek. Jarduera berezien artean, Martxoak 8ari eta Korrikari begirakoak daude.

200 metro karratu ditu eta erabilera askotariko gelak. A.Aranburu

Martxoko programazioaren berri eman dute Artia eta Martindozeneako gaztelekuek. Jarduera aipagarrienen artean, ChatGPT sistemari buruzko tailerra, ihes gela bat, Emakumeen Eguna kari jarduerak eta 23. Korrikarako kamiseten tailer bat.

Udaberria hasiko da martxoan eta jardueren artean lorezaintza tailer bat egingo dute. Horrez gain, sukaldaritza tailerrean udaberriko biribilkiak, saltxipapak eta ahuakate taketak egingo dituzte. Gainera, adimen artifizialarekin abestiak nola sortu ikasiko dute.

Jarduera gehienak doan izango direla azaldu du udalak, eta interesdunek aurretik izena eman beharra dute gaztelekuan bertan edota mezu bat bidalita helbide elektroniko honetara. Errazago egiten zaienek, Whatsapp bidez ere ahalko dute inskribatu 690 706 471 telefonoan.

Programazioa xehetasun guztiekin ikusteko, Gazteartean orrialdera jo behar da, edota Artia eta Martindozenea gaztelekuek daukaten Instagram kontuetara.

Martxoak 8

Emakumeen Eguna ere presente izango da gaztelekuetan eta jarduera bereziak egingo dituzte. Hala, emakumeen eskubideei buruzko zinema saio bat ondu dute, baita emakumeen historia ikasteko jolas bat prestatu ere. Gaztelekuko pareta batean, gainera, mural feminista bat egingo dute.

Korrika ere tipi-tapa prestatzen hasiko dira. Bi gaztelekuetan Korrikarako kamisetak pertsonalizatzeko tailerrrak egingo dituzte, martxoaren 6an, 7an eta 9an.

Ohi moduan, programazio nagusiez gain, 15 eta 18 urte bitartekoentzako egitaraua ondu dute Martindozenean. Ekintza horiek ostiral eta larunbatetan izango dira soilik.

 
Krea Bidasoa, martxoaren 21ean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 23:03etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Krea Bidasoa, martxoaren 21ean

XV. edizioaren goiburua 'Konektatzen dugun tokian' izango da, eta ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema izango dute ardatz.

Krea Bidasoa antolatu du beste urte batez Bidasoa Bizirikek. Martxoaren 21ean izango da aurtengoa, Ficoban, eta Konektatzen dugun tokian da hamabosgarren edizioaren goiburua. Ekitaldi honekin ekintzaileak, enpresak, erakunde publikoak eta pribatuak eta beste eragileak elkartu nahi dituzte, “beste esperientzia batzuk ezagutzeko, ezagutzak zabaltzeko eta negozio-joera eta aukera berriak identifikatzeko”.

Edizio honetan, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema osoan Bidasoan egiten ari diren konexioak izango dira ardatz nagusi. Guztira, 400 pertsona baino gehiago elkartuko dira.

Programa

Industria enpresak izango dira nagusiki parte hartzaileak eta tailerrak eta hitzaldiak jasoko dituzte. Esaterako, neuromarketingari buruzko Konektatu zure bezeroekin hitzaldia eskainiko dute.  Bertan, neurozientziak salmentak handitzeko eta bezeroa erosteko erabakiek nola funtzionatzen duten jakiteko zer egin dezakeen erakutsiko dute.

Adimen artifiziala ere protagonista izango da. Horretarako, saio batzuk antolatu dituzte salmenten munduan dauden “irtenbide berritzaileak” azaltzeko, marketin plan bat egiteko eta ikuspegi komertziala eraldatuko duten bezeroak konbentzitzeko edukiak sortzeko.

Horrez gain, Hackathon Start Ekintzaile -Farmer Fish Challenge izeneko erronka egingo dute, Bidasoko Lanbide Heziketako ikastetxeetan Espiritu Ekintzailea Sustatzeko Programaren barruan. Programa horren bidez, erronkei irtenbideak eman eta helburu komun bat lortu nahi dute, elkarlanean, epe laburrean.

Irun eta Hondarribiko hainbat sormen-proiektu aurkezteko networking espazio bat ere egongo da. Espazio hori etenaldia egiteko gunea izango da eta kafe baten bueltan “sinergiak” sortzekoa.

 
Irrisarri Landeko udalekuak aurten ere egingo dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 22:59etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2924.

Irrisarri Landeko udalekuak aurten ere egingo dira

300 plaza daude guztira, eta Irunen erroldatutako 8 eta 16 urte bitartekoentzat dira. Euskara hutsean eskainiko dituzte udalekuak.

Irrisarri Land Igantzin dagoen abentura parke bat da eta Irungo Udalak 8 eta 16 urte bitartekoentzat udalekuak antolatzen ditu bertan. Aurtengo edizioaren aurkezpena egin du gaur Sergio Javier Gazteriako ordezkariak eta adierazi du udaleku hauek “oso erakargarriak” direla gazteentzat eta “arrakasta handia” dutela. Udaleku hauek euskara hutsean izango dira.

Izen ematea bihar zabalduko dute, martxoak 1 eta 11n itxi. 300 gazterentzako tokia egongo da eta sei txanda eskainiko dituzte. Horietako bakoitzean 50 parte hartzaile egongo dira, eta txanda bakoitzean, plaza bat gordeko dute behar bereziak dituzten edo instituzioen tutoretza pean dauden haurrentzat. Jardueren artean, zaldi gaineko paseoak, tirolinak eta mendi bueltak egingo dituzte, betiere naturarekin eta abenturarekin harremanetan.

Txandak

  • Lehenengo txanda: uztailaren 2tik 8ra bitartean izango da, 8 eta 10 urte bitartekoentzat, hau da, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoentzat.
  • Bigarren txanda: uztailaren 8tik 14ra bitartean izango da, 11 eta 13 urte bitartekoentzat, hau da, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.
  • Hirugarren txanda: uztailaren 14tik 20ra bitartean izango da, 8 eta 10 urte bitartekoentzat, hau da, 2014, 2015 eta 2016an jaiotakoentzat.
  • Laugarren txanda: uztailaren 20tik 26ra bitartean izango da, 11 eta 13 urte bitartekoentzat, hau da, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.
  • Bosgarren txanda: uztailaren 26tik abuztuaren 1era bitartean izango da, 14 eta 16 urte artean dituztenentzat, hau da, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoentzat.
  • Seigarren txanda: abuztuaren 1etik 7ra bitartean izango da, 11 eta 13 urtekoentzat, hots, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoentzat.

Izen ematea

Izen ematea bihar zabalduko dute, martxoak 1 eta 11n itxi. Zozketarako onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin behineko zerrenda, martxoaren 14an eta 15 egingo dute publiko udalaren orrialdean, 010 eta 943 505 152 telefonora deituta, udalaren autozerbitzu terminaletan. Egun horietan ere alegazioak ahalko dira aurkeztu.

Zozketa, berriz, martxoaren 20an egingo da, 10:00etan, jendaurrean. Adin tarte bakoitzeko zozketa bat egingo da; batetik, 8 eta 10 urtekoen txandarako, eta bestetik, 11 eta 13 urtekoen txandetarako, eta azkeneko bat, 14 eta 16 urtekoen txandarako. Esleipenaren berri jakiteko epea martxoaren 26an zabalduko dute.

Behin betiko izen ematea apirilaren 10etik 19ra bitartekoa izango da. Prozesu guzti horrekin bukatzerakoan, gurasoentzako bilera bat eskainiko dute, programazioaren gaineko informazio guztia helarazteko.

Abenturaero udaleku irekiak

Irrisarri Landeko udalekuez gain, 2013tik 2016ra bitartean jaiotakoek Abenturaero udaleku irekiak izango dituzte ere aukeran. Udaleku hauetan hiru txanda eskainiko dituzte, eta hogei toki txanda bakoitzeko.

Astebeteko iraupena izango dute, astelehenetik larunbatera, goizez eta ostiral gauez. Jardueren artean, eskalada, stand up paddlea, surfa edota abentura parke batera bisita daude.

 
Las colonias de verano de Irrisarri Land regresan y ofrecerán 300 plazas PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 22:46etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Las colonias de verano de Irrisarri Land regresan y ofrecerán 300 plazas

Las preinscripciones se podrán realizar entre el 1 y el 11 de marzo a través de la sede electrónica y terminales de autoservicio municipales

Sergio Javier, delegado de Juventud - Objetivo de las colonias de verano

Sergio Javier, delegado de Juventud - Objetivo de las colonias de verano

00:35

Compartir

Irun

Como cada verano, el Ayuntamiento de Irun organiza un programa de colonias destinado a niños y niñas empadronados en Irun de entre 8 y 16 años en el parque de Irrisarri Land de Igantzi. Los participantes podrán disfrutar de un programa de actividades que ofrece paseos a caballo, tirolinas o rutas de senderismo. El contacto con la naturaleza y la aventura irán de la mano en estas colonias de verano municipales.

El delegado de Juventud, Sergio Javier, afirma que este programa trata de cubrir las necesidades de las familias para conciliar durante la temporada veraniega y además, propone a la juventud irunesa unos días de diversión en los que poder vivir grandes aventuras y hacer nuevos amigos y amigas. "Las colonias municipales son muy demandas y su éxito es innegable. Por eso, año tras año, se trabaja en la organización de estas colonias con ilusión porque sabemos que hay ganas y que resultarán inolvidables", ha explicado el delegado.

Así, con la mirada puesta en el periodo estival, desde el consistorio han anunciado que el plazo para la preinscripción en las colonias estará abierto del 1 al de 11 marzo, ambos días inclusive. En total, se habilitarán 300 plazas repartidas en seis turnos de un máximo de 50 plazas, de las cuales se reservará una plaza por turno para niños y niñas con necesidades especiales o institucionalizados.

Las preinscripciones pueden realizarse a través de la web municipal o terminales de autoservicio municipales. En cada ficha se admitirán hasta tres preinscripciones conjuntas (de hermanos, amigos, etcétera), siempre que correspondan al mismo turno, compartiendo las condiciones de edad.

La participación en las colonias municipales se determinará mediante un sorteo entre las solicitudes presentadas. La lista provisional de las personas admitidas y excluidas al sorteo se podrá consultar los días 14 y 15 de marzo en la página web municipal, llamando a los teléfonos 010 y 943 50 51 52 y en las terminales de autoservicio municipales. Además, durante esos dos días, las personas interesadas podrán efectuar las alegaciones que consideren oportunas.

El 20 de marzo a las 10:00 horas, en el lugar que previamente se determine, se llevará a cabo el sorteo público de las plazas. Se hará un sorteo por cada tramo de edad, uno para los turnos de 8 a 10 años, otro para los turnos de 11 a 13 años y otro para el turno de 14 a 16 años. Los resultados del mismo se expondrán 26 de marzo en la página web municipal, llamando a los teléfonos 010 y 943 50 51 52 y en las terminales de autoservicio municipales. Tras esto, la inscripción definitiva se realizará del 10 al 19 de abril.

Una vez concluya todo el proceso, se realizará una reunión con los padres y madres de quienes asistirán a las colonias para compartir toda la información de este programa.

Colonias abiertas AbenturaERO

Este verano además del programa de colonias en IrisarriLand los nacidos entre los años 2013 y 2016 podrán volver a disfrutar de las colonias abiertas AbenturaERO. La propuesta recoge una semana de actividades de lunes a sábado en horario de mañana a la que se suma una noche del viernes al sábado.

Las personas participantes disfrutarán de actividades como la escalada, stand Up Paddle, surf, visita a parque de aventuras, etc. Se ofertarán tres turnos y 20 plazas por cada turno y el plazo para apuntarse estará abierto del 22 de abril al 2 de mayo, ambos inclusive.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting