Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



Tech Irun gazteentzako tailerren balorazioa egin dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:23etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 17 de Enero de 2024.

Tech Irun gazteentzako tailerren balorazioa egin dute

Tailerrak "arrakastatsuak" izan direla esan du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak.

Gabonetako oporretan egin ziren Tech Irun gazteentzako teknologia tailerrak. Bi txandetan banaturik, 40 gaztek parte hartu zuten Irun Ekintzan Ekonomiaren eta Enpleguaren Garapenerako Itunak sustatzen dituen ekintza horietan. Urtero bezala Bidasoa Biziriken lankidetzan antolatu ziren.

Lehen txanda hilaren 26an hasi zen. Bi tailer egin zituzten: Abentura robotikoa eta Labirinto magikoa, eta Mecanum robot car eta Tinkercard proiektuak. Lehena, 11 eta 13 urte bitarteko gazteentzat izan zen; bigarrena, 8 eta 11 bitartekoentzat.

Urtarrilaren 2an ekin zioten bigarren txandari. Lehengoan egin zuten bezala adinaren araberako bi talde sortu zituzten. Saio horietan estazio meteorologiko bat sortu eta Markekode Arcade proiektua landu zituzten.

Tech Irun tailerrek txikitatik bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatzea dute helburu, arazoak konpontzeko logika eta sormena garatuz. Besteak beste, programazioa, robotika, diseinua eta 3D inprimaketa edo adimen artifiziala kontzeptuak lantzen dituzte.

Aurtengo edizioarekin oso pozik daudela azaldu du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak. Bereziki arrakastatsuak izan direla esan du, 170 pertsonak baino gehiagok bidali baitzuten horietan parte hartzeko eskaera.

 
Ezker Anitzak memoria historikoaren aurrekontua "drastikoki" murriztea salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 17 de Enero de 2024.

Ezker Anitzak memoria historikoaren aurrekontua "drastikoki" murriztea salatu du

Memoria historikoaren teknikoa kentzea eta aurrekontua murriztea egotzi diote Irungo Udalari. Azken bi urtetako lana "arriskuan" jartzea salatu dute.

Memoria historikoaren aurrekontua “drastikoki” murriztea egotzi dio Ezker Anitzak Irungo Udalari eta Cristina Laborda alkateari. Gainera, iazko urritik memoria historikoan aditua den teknikoa kentzea eta berriro ere ez inor jartzea postu horretan. “Ez dute aurreikusi ezta ere 2024ko aurrekontuetan teknikoa kontratatzea” azaldu dute.

Santi Jimenez Ezker Anitzako bozeramaileak gogoratu du Elkarrekin Irunek jarri zuela departamentua martxan aurreko agintaldian, udal gobernuaren parte zirenean. “Benetan tamalgarria da Irungo Udalak ez aintzat hartzea azken urte hauetan egindako lana hiriko memoria historikoa berreskuratzearen eta balioan jartzearen alde” dio Jimenezek.

Memoria historikoa balioan jarri eta berreskuratzeko beharrezko baliabideak bideratu beharrean, 10.000 euroko dirulaguntza bat onartu izatea salatu dute. “Aurrekontu eta tekniko faltak arriskuan jartzen du orain arte egindako lan guztia, zailduz ere memoria historikoaren ikerketa, dokumentazioa eta zabaltze lanen jarraipena”.

Ulergaitzat jo du Jimenezek udalak lehenetsi izana beste gai batzuk, dirua inbertitu beharrean memoria babesten eta frankismoko biktimen erreparazio moralean. Ezker Anitzarentzat oinarrizkoa “gizarte justu eta demokratiko bat” eraikitzeko arreta jartzea memoria historikoari, eta errespeta ditzatela giza eskubideak eta senda dezala egindako mina”.

Alkateari eta udal gobernuari eskatu diote berriz pentsa dezatela hartutako erabakia eta zuzen dezatela beharrezko baliabideak bermatzeko memoria historikoa bulegoaren etorkizuna. “Erakuts dezatela egia, justizia eta erreparazioarekin duten konpromisoa. Ezin dugu utzi halako batean alde batera uztea orain arte egindako lana eta iraganeko injustiziarekin ez ikusiarena egitea”.

 
Helduentzako euskal inauterietako dantza ikastaroa Kemenekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:14etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el miércoles día 17 de Enero de 2024.

Helduentzako euskal inauterietako dantza ikastaroa Kemenekin

Otsailaren 7ra bitarteko asteazkenetan elkartuko dira Uranzu pilotalekuan. Aurretik izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.

Kemen dantza taldeak helduentzako euskal Inauterietarako dantza ikastaroa jarri du martxan. Asteazkenetan izango dira, hilaren 24, 31 eta otsailaren 7an, 19:00etan hasi eta 20:00etara, Uranzu pilotalekuan. Bertaratzeko izena eman behar da 686 87 22 07 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat igorrita.

 
'Kutxartean' haurrentzako antzezlana larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:09etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Enero de 2024.

'Kutxartean' haurrentzako antzezlana larunbat honetan

Teatro Paraiso konpainiaren 'Kutxartean' obrak adiskidetzeak, bizikidetza eta borrokak izango ditu hizpide. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Teatro Paraiso konpainiaren Kutxartean antzezlana Amaia KZko oholtzan izango da larunbat honetan (hilak 20). Haurrentzako antzezlana da eta bizikidetza, eguneroko borrokak eta adiskidetzeak izango dituzte hizpide.

Hitzordua 17:00etan finkatu dute eta sarrerak dagoeneko salgai daude antzokiaren orrialdean, turismo bulegoan eta Amaia KZko txarteldegian, emanaldia baino ordubete lehenagotik hasita, lekurik baldin badago.

 
Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzea eskatu du Irungo EAJk PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Enero de 2024.

Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100. urteurrena oroitzea eskatu du Irungo EAJk

Hiriarekiko zuen harreman estuari "estimua eta esker ona" adierazteko oroitze ekitaldiren bat eskatu dute. Halaber, Jorge Oteiza eta Basterretxearen lan-etxea birgaitzeko eta eraldatzeko proiektua 2022an onartu bazen ere, proiektua "abandonatuta" dagoela salatu dute.

Ficobatik gertu, Irungo Iparralde hiribidean dagoen eraikina, 2022an. 1956an eraiki zuten Jorge Oteizak eta Nestor Basterretxeak; kubo forma eman zion Basterretxeak.

Aurten 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilea jaio zela. Irunen bizi izan zen, “harreman estua izan zuen” hiriarekin, eta, beraz, Irungo EAJk hiriak harekiko duen “estimua eta esker ona” erakusteko oroigarri edo ekitaldiren bat egitea galdegin du.

Jorge Oteiza eta Basterretxea batera bizi izan ziren Iparralde hiribideko lan-etxea ere izan dute hizpide jeltzaleek, eta hura “birgaitzeko eta eraldatzeko” proiektua oroitarazi dute: “Mugarte proiektuaren barruan kokatutako proiektua da, eta tailer etxea bi artisten zabalkunderako eta dibulgaziorako kulturgune bihurtzea du helburu, baita mugaz gaindiko abangoardiako sortzaile gune berri bat eskaintzea ere”.

Lan-etxea birgaitu eta eraldatzeko proiektua 2022an onartu eta jarri zuen martxan Irungo Udalak, baina EAJk salatu du eraikinak “abandonatuta eta oso egoera txarrean” jarraitzen duela. Udalak egituraren azterketa bat enkargatu zuen, eta informazio hori eskatu dute jeltzaleek, “bai hiriaren onerako, eta proiektuari lehenbailehen ekin eta bide emateko”. Horretarako une ona dela artistaren jaiotzaren mendeurrena uste dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting