Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
11.500 lagun pasa ziren asteburuan Bioterratik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2016(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 10:17etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 6 de Junio de 2016.

11.500 lagun pasa ziren asteburuan Bioterratik

 

Bioterraza eta Biobeauty gune berriek “harrera ezin hobea” izan dutela esan dute Ficobatik
2016(e)ko ekainaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua
IRUN - Pasatako ostiraletik igandera bitartean 11.500 lagun pasa dira Irungo Ficoba erakustazokan egin den Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka bisitatzera.
Atzo igorritako balorazioan, Ficobatik esan dute Bioterraren hamairugarren edizioa izan den honek “parametro guztietan balorazio kuantitatibo positiboak” izan dituela; hala nola, “bai errekorra izan den 190 erakusketarien kopuruan, bai 11.500 bisitarirekin”.
HAZKUNTZA Kasu honetan, Ficobatik nabarmendu nahi izan dute “Bioterrak aurten izan duen bisitari kopuruak azokaren hazkun-tza iraunkorra agerian” uzten duela, izan ere, “bere historiako hirugarren kopuru haundiena izanik, sarrera dohainik izan zen urteetan bakarrik” gainditu baitzen bakarrik bisitari kopuru hau.
Aipamen berezia egin diote Ficobatik “Bioterraza eta Biobeauty gune berriek izan duten harrera onari eta aurten Bioterrak izan dituen bisitari profesionalen kopuruai eta hauentzat bereziki egokitu den Bio Pro guneari”.
“300 profesionaletik gora akreditatu dira eta ehundik gora bilera egin dituzte gune honetan”, esan du Mónica Aldayk, Bioterraren zuzendariak.
“Hurrengo ediziorako erronka bisitarien kopurua eta Bioterraza eta Biobeauty bezalako guneak sendotzea” izango dela esan du Bioterraren buruak. - X.S.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting