Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Ludo Uda eta Uda Gazte izango dituzte uztailean Irungo umeek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Igandea, 2016(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 19:40etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 12 de Junio de 2016.

Ludo Uda eta Uda Gazte izango

dituzte uztailean Irungo umeek

Udal ludotekek eta gaztelekuak tailerrak, jolasak eta irteera desberdinak egingo dituzte
XABIER SAGARZAZU - Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h
Josune Gómez, erdian, programen arduradunekin, ostiraleko agerraldian.
Josune Gómez, erdian, programen arduradunekin, ostiraleko agerraldian.

IRUN
- Irungo Udaleko Gazteria arloak Ludo Uda eta Uda Gazte programak proposatzen ditu uztailerako, udal ludoteketan eta 4 eta 11 urte arteko umeentzat bata, eta Martindozenea gaztelekuan eta 13 urtetik gorako gaztetxoetan, bestea.
Ludo Uda txikienei zuzenduko zaie eta “honen helburua, txikiak protagonista egitea da, jolasean eta elkarbanatzen, ondo pasatzearen konpromiso bakarrarekin. Programa honetan, lehentasuna urtean zehar ludoteketako erabiltzaile izan direnek” izango dutela esan zuen Josune Gómez Gazteria zinegotziak, ostiralean Martindozenea gaztelekuan egindako aurkezpenean.
Helburu honekin, uztailaren 4tik 29ra, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00era, ekimen eta jolas desdesberdinak izango dira Lapitze eta Landetxako udal ludoteketan. Sukaldaritza tailerrak, motxilak egiteko beste tailer bat, antolatutako jolasak eta irteerak, bai hondartzara edo Irungo Tximetelen Museora, bai, Uda Gazteko partaideekin batera, Aqualand parkera, uztailaren 27an.
GAZTEEN NEURRIRA Martindozenea gaztelekuko erabiltzaileen profilera egokituta dago aldiz Uda Gazte programa, eta honek “irteera eta ekintza desberdinak” proposatuko dituela azaldu zuen Josume Gómezek.
Kasu honetan, 13 urtetik gorakakoentzako ekintzak arratsaldez egingo dira, 15.30etik 20.30erako ordutegian. Uztailaren 8an putzuak izango dira protagonista; uztailaren 13an Jaiballa egingo dute; hilaren 15ean, Bidasoa piraguetan jaitsiko dute Santiagotarrak elkartearekin; hilaren 20an Zugarramurdiko Sorginen Museoa ikustera joango dira; uztailaren 22an paddle surfa praktikatuko dute HS2 klubarekin eta azkenik, uztailaren 27an, Ludo Uda programako txikiekin batera, txangoa egingo dute Arcachoneko Aqualand parkera.
Uda Gazteko ekintza guztiek 10.70 euroko prezioa dute, doan izango den putzuen lehenengoak (uztailaren 8koa) eta 21,30 euro kostatuko den Aqualanderako irteerak ezik.
“Bai Ludo Udarekin bai Uda Gazterekin, haur eta gaztetxoei egunerokotasunarekin haustea errazten dien programa erakargarri eta desberdina eskaini nahi zaie, goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Finean, jolastu eta ondo pasatzea eginkizun bakarra dituen oporraldiaz gozatzea”, esan zuen IGazteria zinegoziak.
IZEN-EMATEAK Ludo Uda eta Uda Gazten izena emateko epea bihartik aurrera zabalik egongo da, Martindozenean, ludoteketan eta gaztelekuaren www.irun.org/gazteleku webgunearen bitartez ere bai.
Bi aisialdi programa hauen inguruko Informazio zabalagoa nahi dutenek, www.irun.org/igazte kontsultatu ahal dute, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora mezua idatzi edo bestela, 943505404 eta 943636826 telefono zenbakietara ere deitu ahal dute
.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting