Itziar Ituño (Aktorea): «Emakumeen ikuspuntutik, gugandik kontatutako istorioa da 'Koadernoa zuri'» |
Administrator-k idatzia |
Ostirala, 2017(e)ko maiatza(r)en 19-(e)an 08:54etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el viernes día 19 de Mayo de 2017. Itziar Ituño (Aktorea): «Emakumeen ikuspuntutik, gugandik kontatutako istorioa da 'Koadernoa zuri'»
19 mayo 201708:25
Astean zehar 'La casa de papel' telesaila grabatzen du Madrilen, baina aste bukaeretan 'Koadernoa zuri' antzezten du Euskadiko eszenatokietan. Oraingoan, Irunen izango da Itziar Ituño aktorea, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurragarekin batera, Hika Teatroaren eskutik. Itziar Ituñok bai zinean ('Loreak', 'Un otoño sin Berlín', 'Igelak'...) eta baita telebistan ('Goenkale', 'Cuéntame'...) egin du lan, baina antzerkiak zirrara berezia sor-tzen diola aitortzen du elkarrizketa honetan.
ANTZEZLANAREN DATUAK
'Koadernoa zuri'. Itziar Ituño, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga dira antzezlanaren aktoreak. Intxaurraga obraren zuzendaria da baita ere.
Bihar, larunbata. Antzezlana Amaia Kultur Zentroan izango da, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrerak. 7,40 euroko prezioa dute eta Kutxabank web gunearen bidez edo Luis Marianoko Turismo Bulegoan erosi daitezke. Bihar, 19:30etik aurrera, salgai egongo dira ere Amaia Kultur Zentroko lehiatilan.
- 'Koadernoa zuri' antzezlanaren ardatza bi ahizpen arteko harremana da, Arrate eta Begoña.
-Nik Arrateren, ahizpa gaztearen papera egiten dut. Bere ahizpa nagusia, bizitzako momentu zail batean, etxetik eskapatu zen eta Arrate bakarrik geratu zen amarekin. Bera izan zen amak esaten zuen guztia onartzen zuena, amaren nahien aurrean makurtu zena. Obedien-tziaren bidea aukeratu zuen eta amak nahi izan duen guztia egin du beti. Begoña, ordea, guztiz kontrakoa da, errebeldea, eta horregatik alde egin zuen etxetik, ito egiten zelako. Hori da diferentzia nagusia bi ahizpen artean.
-Nahiz eta antzezlanaren abiapuntuan bien ama hil berria den, bere presentzia nabarmena da istorioan zehar.
-Amak presentzia oso handia du obran. Bera da motorra, beragatik sortzen dira gauz guztiak bere inguruan eta guri, bi ahizpei, emandako heziketagatik. Oso ama tradizionala eta autoritarioa da, bera ere horrela hezita izan zelako. Momentu batzuetan bere kontraesanak ere izaten ditu bere alaben aurrean, baina berak ikasi duenari eutsi egiten dio eta bere moduak inposa-tzen ditu. Nik esango nuke Lorcaren Bernarda Alba euskalduna dela 'Koadernoa zuri'ko ama.
- Dena den, bi alabak desberdinak direla ikusita, amak bakoitzean eragin desberdina izan duela ematen du...
-Izaeraz oso ezberdinak dira, bai. Arrate bere aitaren antzekoa zen, gizon isila eta lasaia eta amari aurre egiten ez ziona. Ahizpa txikiak obedientziaren bidea aukeratu zuen amaren maitasuna lortzeko. Begoña, beste aldetik, amaren modukoa da, berdin-berdina. Horregatik egiten dio aurre eta etxetik joaten da. Aldi berean, amaren begikoa da Begoña: maitasun-gorroto istorio bat da. Eta nik, Arratek, obraren momento batean aurpegiratzen diot amak berari gehiago maite ziola.
- 'Koadernoa zuri' emakumezkoen istorioa dela esan genezake, ezta?
-Bai protagonistak eta baita zuzendaria emakumeak gara; eta istorioa bi emakumeek idatzi zuten ere, Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak. Emakumeen presen-tzia alde guztietatik dago, eta emakumeen ikuspuntutik, gugandik kontatutako istorio bat dela esan daiteke.
-Ze nolako harrera jaso du obrak dagoeneko antzeztu den lekuetan?
-Oso kritika onak jaso ditu, zorionez. Eta publikoari begira emakume asko etorri dira, baina baita gizonak. Obrak barrutik ikutzen zaitu, ez zaitu epel uzten eta pentsakor irteten zara. Gainera, koaderno zuri bat eramaten dugu emanaldiz-emanaldi, eta bertan publikoak sentitu duena edo nahi duena idazteko aukera dauka. Funtzioaren ostean, hirurok irakurtzen dugu jendeak idatzitakoa eta oso momento polita izaten da.
-Zinean eta telesbistan ere lan egin duzu, baina antzerkiak zerbait berezia du, ezta? Ikusleekin aurrez aurre egoteak...
-Hori da teatroaren esentzia eta magia: publikoa bertan daukazu eta erantzuna giroan igartzen duzu. Gainera, obra honetan komedia apurtxo bat ere dago, eta hor nabaritzen da ea publikoa zurekin dagoen edo ez. Zinean eta telebistan ez da horrela: lan egiten da, muntai bat dago tartean eta publikoak ikusten duena zure irudia da, ez zu zeu. Antzerkia hiru dimentsiotan da, eta 3D-a baino errealagoa.
Itziar Ituño aktore basauriarra bihar izango da Irunen. / LOBO |