Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
“Yogiak gara” 4-11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 11:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 22 de Enero de 2018.

“Yogiak gara” 4-11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza

Irungo familia guztiei luzatzen zaie gonbita, Haurtxokoetan izen emanda daudenei eta ez daudenei
0
21
Gazteria Zerbitzuak bai udal haurtxokoetako hezitzaile eta koordinatzaileek ere, “Familia ta Lagun” programa bitartez familian egiten diren ekintzei bultzada ematea dute helburu gisa. Iniziatiba hau, hilabetean larunbat batean lekuko izango duen doako ekintza desberdinek osatuko dute, urrian esaterako “Familitxef” ekintza izan zen, eta azaroan “Ttakun Ttakun familia ta lagun!” jarduera. Oraingoan berriz “Yogiak gara” ospatuko da.
“Yogiak gara!” 4-11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza da, eta gainera Irungo familia guztiei luzatzen zaie gonbita, Haurtxokoetan izen emanda daudenei eta ez daudenei. Datorren otsailak 3an ospatuko da 10:30etatik 12:30ak bitarte, Palmera Montero Gunean. Programa hurrengoa izango da: 10:30etatik 11:30etara, mandala erraldoiak margotuko dira; 11:30etatik 12:30etara, yoga familian egiteko aukera izango da, Virginia Elgorriagaren eskutik.
Bertan parte hartu nahi duen orok, urtarrilak 22tik 31a bitartera izen emateko aukera izango du, edozein haurtxokotara gerturatuta. Plazak mugatuak dira.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting