Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Turislan Azoka, 50 Enpresatik gora jada PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 12:26etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 6 de Febrero de 2018.

TURISLAN AZOKAN, 50 ENPRESATIK GORA JADA

turislan
Iazko Turislanen, Ficoban enpresen guneak.
Hilaren 26 eta 27an egingo dute Ficoba erakustazokako hirugarren pabiloian Turislan, Turismoko Enplegu Azoka. Gipuzkoako Foru Aldundiak jada azokaren lehen datuak helarazi ditu: oraingoz, 50 enpresa baino gehiago dira euren lan eskaintzak helaraziko dituztenak. Hala, euren presentzia ziurtatua duten enpresen kopurua hori bada ere, handituko da, horien izen emate epea hilaren 14an bukatuko delako. Enplegu eskatzaileek ere egun hori dute epemuga euren proposamenak aurkezteko Curriculum Vitae-ak bidez, baina hilaren 8an hasita (egun horretan argitaratuko dira enpresen lan eskaintzak).
Enpresa batzuek berehala bete beharreko lanpostuak eskainiko dituzte; beste batzuek aukera lan poltsak osatzeko baliatuko dute. Hortaz, turismoaren sektorean lanean hasteko aukera ona izan daiteke azoka.
Izena eman dutenen artean askotariko enpresak daude. Adibidez ostatu establezimenduak, elkarteak, enpresa laguntzaileenak, gida eta azafatenak, harrera enpresenak, bidai agentzienak, aholkularitza turistiko enpresenak edo prestakuntza zentroenak daude.
Azoka bitartean enpresa bakoitzak espazio bereizia izango du, hautagaiei elkarrizketak giro lasaian egiteko. Hilaren 26an 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era egongo da zabalik Turislan; hilaren 27an, berriz, 09:30etik 14:00etara. Aldundiak esan duenez, Aste Santuan izan ohi diren kontratazioen atariko izango da azoka.
Eskaintzen, eta elkarrizketen atalaz gain, hainbat hitzaldi izango dira azoka bitartean, turismoan langileen formazioa eta turismo norako arduratsuak ardatz izango dituztela.
Iazko Turislanen 215 lan eskaintza egin ziren, eta 120 kontratu itxi.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting