Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Jaitzubia-Amute Bidegorriaren obra lizitatu du aldundiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 12:31etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 7 de Febrero de 2018.

JAITZUBIA-AMUTE BIDEGORRIAREN OBRA LIZITATU DU ALDUNDIAK

Jaitzubia-Amute bidegorria
Lau metro zabalekoa izango da, erdia oinezkoentzat, beste erdia bizikletentzat
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Jaitzubia-Amute bidegorriaren proiektua lizitatzeko kontratazio-agiria onartu zuen atzo. Ospitaleko biribilgunea eta Amuten egiten ari direna elkartuko ditu, eta errepidearen ezkerraldearekin paralelo joango da.
1.385 metroko luzera izango ditu, eta oinezkoek eta bi gurpildunek erabiltzeko modukoa izango da, bakoitzak bi metro zabalerako tarte berezitua izango duelarik. Obraren aurrekontua 1,4 milioi eurokoa izango da.
Azaroan proiektua onartu zuen aldundiak, eta aste honetan obren lizitazioa da onartu dutena. Dena ongi, udaberri amaieran obrak esleitzea espero du Marisol Garmendia Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak: “Bidegorria izapidetzea aurreikusi baino lan konplexuagoa eta luzeagoa izan da. Alegazioen fasea amaitu eta aldeko txosten guztiak jaso ondoren, joan den azaroan behin betiko proiektua onartu genuen, eta orain, azkenean, abian jarriko da bidegorria egiteko obren lizitazioa, eraikuntza-lanak maiatzean edo ekainean esleitu eta hasi ahal izan ditzagun”.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting