Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Iraun Haurreskolak bere hamar urteak ospatzen ditu gaur PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 09:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada  en Diario Vasco,el viernes día 20 de Abril de 2018.

Iraun Haurreskolak bere hamar urteak ospatzen ditu gaur

M.A.I. IRUN.Viernes, 20 abril 2018, 00:13
Hamabi hezitzailek, jangelako langile batek eta garbitasuneko bik osatzen dute Iraun Haur Eskolako lan taldea. 1979an Prudencia Arbideko 'etxetxoan' jaio zen proiektu pribatu hura duela hamar urte erabat publifikatu zen.
Aro berri horretan bete berri duen hamarkada ospatzeko, Iraunek festa antolatu du gaur bere egoitzan, Compostela kaleko lehenengo zenbakian. 300 bat familia igaro dira handik azken hamar urteotan eta haiekin eta haientzat, guraso eta seme-alabentzat, antolatu da jaialdia, arratsaldeko 17:30etik 20:30 arte.
«Sekulako harrera izan du jaialdiak», adierazi zuen Iraungo lantaldeak. «Ia 700 pertsonek eman dute izena! 10 urteetan pasatako familia asko etorriko dira gurekin emozioz, ilusioz eta oroitzapenez beteriko arratsaldea pasatzera».
Aforu kontuak direla eta txandak antolatu behar izan dira, «segurtasuna bermatzeko. Aipagarria da», azpimarratu zuten langileek, «ekin- tza guztiak hemendik pasatako familien kontura izango direla. Familia askok laguntza eskeini digute eta eskertzekoa da. Oso hunkituta gaude izandako harreragatik. Ekitaldi xumea izango da, baina ilusio eta maitasun handiz egindakoa!».
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting