Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Astelehenak Pentsiodunenak dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 24-(e)an 10:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 23 de Abril de 2018.

ASTELEHENAK PENTSIODUNENAK DIRA

Gaurko elkarretaratzearen irudia (Irun Informa).
Gaur, azkeneko hilabeteetako astelehen guztietan bezalaxe, ehunka herritarrek erantzun diote Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deialdiari. 12:00etan, jendetza elkartu da San Juan plazan, eta egoera aldatu arte, “orain eta etorkizunean”, borrokatzen jarraituko dutela argi eta garbi utzi nahi izan dute.
Orain arteko mobilizazioetan egin duten bezala, %0,25eko igoera salatu dute eta orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatzea exijitu dute. Joan den hilaren 14an mobilizazio “historikoa” egitea lortu zuten pentsiodunek; 7.000 lagun inguruk hiriko kale esanguratsuenak “pentsio duinen aldeko” oihuz bete zituzten.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting