Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Txalaneta , pertsonen arteko topaketak sortzeko plaza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Abril de 2018.

TXANALETA, PERTSONEN ARTEKO TOPAKETAK SORTZEKO PLAZA

Instalazioa gaur inauguratu dute, Txanaleta plazan.
Irungo Udalak, Kunsthal Diseinuaren Goi Mailako Zentroarekin elkarlanean, instalazio iragankor berri bat jarri du Txanaleta plazan, ‘Gizarte Sare Analogikoa’ izenekoa. Bertan egin duten inaugurazioan izan dira Udaleko Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirre eta Kunsthal zentroko zuzendari Gaizka Zuazo.
Egitasmoaren helburua “pertsonen arteko topaketak sortzeko plazaren gaitasuna berreskuratzea” da. Instalazioa, hainbat sarrera eta irteera dituen hodi-sare bat da, eta hodi horietatik herritarrek komunikatzeko aukera izango dute. Udaletik jakinarazi dutenez, sarea eraikitzeko eraikuntzako oinarrizko elementuak erabili dira, hortaz, muntaketa eta desmuntaketa prozesu errazak dira.
Muntaketa prozesua eta bertan sortu diren harremanak islatuko dituzte udaren hasieran CBA liburutegian egingo duten argazki erakusketan.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting