Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hegazti behaketa, Lapurriturriko sasoiko lehen irteera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 12:21etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Abril de 2018.

HEGAZTI BEHAKETA, LAPURRITURRIKO SASOIKO LEHEN IRTEERA

Iazko irteeretako baten irudia.
Lapurriturri Informazio Puntuak sasoiko lehen txangoa antolatu du maiatzaren 5erako. Hegazti behaketa izango da, eta dagoeneko izena eman daiteke.
Aditu baten laguntza izango dute txangora apuntatzen direnek. Aiako Harria parke natural inguruan aurki daitezken hegaztiak ikusi eta entzutea izango da helburua, eta horretarako, hegaztien gida bat eta prismatikoak eramatea gomendatu dute.
Maiatzaren 5ean, 9:00etan ekingo diote mendi irteerari Lapurriturrin bertan. Maiatzaren 3ra bitarte izena eman daiteke, Irungo Udaleko webgunean edota 010 telefono zenbakira deituz. Gehienez, 20 pertsonako talde bat osatuko dutela jakinarazi dute udaletik.
Sasoiko lehen txangoaren ostean, ekainaren 2an bigarren mendi irteera egingo dute, eta jakinarazi dutenez, informazioa puntua ekaina eta urria bitartean (asteburuetan, 10:00etan) eta uztaila eta abuztua bitartean (10:00etatik 14:00etara) zabalik izango da.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting