Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
250 Korrikalari baino gehiago, Irundik Aiako Harrira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an 11:13etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 7 de Mayo de 2018.

250 KORRIKALARI BAINO GEHIAGO, IRUNDIK AIAKO HARRIRA

Gaur aurkeztu dute lasterketa, San Juan plazan.
Datorren igandean (hilak 13), Erlaitz-Aiako Harria Mendi Maratoi Erdiaren zortzigarren edizioa egingo dute. Irungo Erlaitz Mendi Elkarteak antolatutako lehiaketan, guztira, 22,5 kilometroz (1.300 metroko gorako desnibelarekin) egin beharko dute korri partaideek. Gaur aurkeztu dute maratoi erdia, Irungo Udaleko Kirol saileko ordezkari Pedro Alegrek eta elkarteko Iago Martinek.
09:00etan abiatuko dira Ola sagardotegitik, Endarlatsara bideratzeko. Orduan, lasterketa gogortu egingo da, %38ko desnibela duen alda igo beharko baitute Erlaitzeko buzoira iristeko. Ondoren, Aiako Harrira bideratuko dira, %42ko desnibeleko aldapa igotzeko. Mendia igo ondoren, Meakako Errota Zahar aldapatik helmugara joango dira kirolariak. Dortsalak igandean bertan eskuratzeko aukera izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jada 250 kirolari baino gehiagok eman dute izena (orotara, 350 dortsal egin dituzte). Aurten emakumeen kopurua handitzea izan da helburuetako bat, eta horretarako, txaloa zuretzat leloa gehitu diote dortsalari. Martinek adierazi duenez, 30 emakume apuntatu dira, eta aurtengo kamisetak, emakumeentzakoak ere egin dituzte. Kirolprobak-en webgunean eman daiteke izena.
Bestalde, zendu berri den Iñigo Valbuena lasterketako sortzaileari omenaldi berezia egingo diote. Lasterketa hasi aurretik, minutu bateko isilunea egingo dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting