Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hartu Hitzak klik eguna antolatu du Hilaren 19rako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an 10:55etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 10 de Mayo de 2018.

HARTU HITZAK KLIK EGUNA ANTOLATU DU HILAREN 19RAKO

Joan den martxoaren 3ko irudia. Argazkia: Hartu Hitza.
Irungo Hartu Hitza plataformak jaialdi berezia antolatu du datorren hilaren 19rako (larunbata). Klik Eguna bezala izendatu dute, eta 18:00etan emango diote hasiera.
18:00etan, mosaiko erraldoia osatuko dute Zabaltza plazan, eta horretarako, irundarren laguntza behar dute plataformako boluntarioek. Era berean, Hartu Hitzak egin berri duen abestia aurkeztuko dute. Eneritz Furyak musikari irundarrarena da letra, eta Los Secos taldeak musika gehitu dio. Horrez gain, datorren larunbatean (hilak 12) azaroaren 18ko herri galdeketan planteatuko duten galdera adostuko dute, eta Klik Egunean ofizialki aurkeztuko dute. Arratsalde guztian zehar jatekoa, edatekoa eta musika ez dela faltako adierazi dute plataformatik, giro ezin hobea izango dela.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting