Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Ehunka Lagunek gogoratu dute Nagore Laffage PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 14 de Mayo de 2018.

EHUNKA LAGUNEK GOGORATU DUTE NAGORE LAFFAGE

Asun Casasola amari agurra dantzatu zioten.
Ehunka lagun elkartu ziren atzo Irungo Zabaltza plazan, herritar talde batek egindako deialdiari erantzunez. Ia hamar urteren ondoren, 2008ko sanferminetan hil zuten Nagore Laffage Casasolari omenaldi berezia egin zioten bizilagun, familia eta lagunek. Ekitaldi hunkigarrian Asun Casasola ama izan zen.
Era berean, Juan Wollmer plazako etorkizuneko haur parke berriari Nagore Laffage Casasola izena jartzeko asmoarekin hasi dira jada. Atzo ekin zioten sinadurak biltzeari, eta datozen egunetan ere hiriko leku esanguratsuenetan izango dira. Sinadura bilketaren ostean, udalean aurkeztuko dute proposamena. Atzoko bilketarekin, gutxi gorabehera, 800 sinadura eskuratu dituzte.
Horrez gain, 2018ko sanmartzialetako agur ofiziala Asun Casasola berak egitea izan da Irungo Udalak egin duen azken proposamena.
Joan den astean HITZAk Asun Casasola elkarrizketatu zuen. Irakurri elkarrizketa.

800 lagun inguru elkartu ziren atzo.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting