Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hautetsontzi Erraldoia, Herri Galdeketa Berotzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 11:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 21 de Mayo de 2018.

HAUTETSONTZI ERRALDOIA, HERRI GALDEKETA BEROTZEKO

Ehunka lagunek mosaikoa osatu zuten.
Irungo Hartu Hitzak Klik Eguna ospatu zuen joan den larunbatean (hilak 19). Ehunka lagun bildu ziren Zabaltza plazan, azaroaren 18an planteatuko duten galdera gizarteratzeko.
“Ilusioa, zirrara, poza eta jai giroa nabaria zen”, adierazi dute boluntarioek. Sinadura bilketan parte hartutako irundar guztiei esker onak adierazi zizkieten lehenik. Los Secos taldeak plaza dantzan jarri zuen, herri galdeketarako espresuki Eneritz Furyakekin batera sortutako abestia kantatu baitzuen. Ondoren, elkarteko bi boluntariok Irungo herri galdeketan egingo duten galderaren berri eman zuten. Honakoa da, galdera, eta herritarrek aukeratu beharreko erantzunak:
– Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herritarrentzat?
1- Euskal estatu burujabe eta independentea
2-Estatu politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan
3- Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa
Hiru aukera horiekin, “ez” erantzuna ezabatu dute galdeketatik. Irundarrek txaloka jaso zuten galdera eta aurkezpenaren ostean, mosaiko erraldoia osatu zuten ehunka lagunek, “etorkizunean gordeko den irudi bat” izango dena eurentzat. Mosaikoari hautetsontzi itxura eman zioten, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Festa egunari amaiera emateko, pintxo potea egin zuten.
Azaroaren 18an egingo duten galdera (euskaraz eta gaztelaniaz).
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting