Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Hamabosgarren Bioterra Azoka Ekologikoa,prest PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 09:49etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 28 de Mayo de 2018.

HAMABOSGARREN BIOTERRA AZOKA EKOLOGIKOA, PREST

Iazko Bioterra azokan ateratako irudia.
Datorren ekainaren 1ean (ostirala), ekologiari ateak zabalduko dizkiote Ficoban. Hamabosgarrenez jarraian, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko Bioterra azoka egingo dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo Bioterra azoka berezia izango da. Orotara, 170 erakusketari baino gehiagok hartuko dute parte, eta horretarako, Ficoba erakustazokako hiru pabiloi eta kanpoko zati handi bat egokitu dute.
Erakusketariez gain, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak eta master classak eskainiko dituzte. Gainera, etxeko txikienentzat jarduera ezberdinak antolatu dituzte. Hala, elikadura osasungarriaren eta produktu ekologikoen inguruko antzerkia ikusteko aukera edota esplorazio eta aurkikuntza gune bat izango dute Ficoban.
Datorren ostiralean, 12:00etan, inaugurazio ofiziala egingo dute. Azoka bisitatzeko, interesdunek 3 euro ordaindu beharko dituzte (12 urte arteko umeek doanik), eta parkinga doan izango dela jakinarazi dute. Igandean berriz, 12:30ean, Bioterraren 15. edizioa ospatzeko, cava ekologikoarekin topa egingo dute bertaratutako guztiek.

Ikusi iazko argazki galeria.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting