Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bidean da Artaleku Kiroldegiko Estalki Berria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko abuztua(r)en 28-(e)an 11:16etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 27 de Agosto de 2018.

BIDEAN DA ARTALEKU KIROLDEGIKO ESTALKI BERRIA

Gaurko bisitaren irudia.
Artaleku kiroldegiak estalki berria izango du. Oraindik lanak amaitzeko hilabeteak falta diren arren, Jose Antonio Santano alkatea, Bide Publiko saileko ordezkari Cristina Laborda eta Kirol saileko ordezkari Pedro Alegre bertan izan dira, proiektuan egindako aurrera pausuak bisitatzen.
Udara probestu nahi izan dute proiektua lantzeko, C.D. Bidasoa taldearen oporraldiarekin bat ez egiteko alegia. Hala, 2013. urtean egindako hobekuntza lanei jarraipena ematen ari dira. Ekialdetik mendebaldera hobetzen ari dira estalkia (baita argiztapen sistema). Udaletik jakinarazi dutenez, frontoi eta igerileku aldean dagoeneko lehen lanak egin dituzte, eta orain, atariaren eta kafetegiaren txanda izango da.
Obretarako, udalak 1.005.304,89 euroko aurrekontua du (Gipuzkoako Foru Aldundiak 600.000 euroko subentzioa eman du) eta sei hilabete eta erdiko epean egitea aurreikusi dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting