Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
‘Familia Ola’ programaren edizio berri bat prestatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 19-(e)an 09:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 18 de Octubre de 2018.

‘Familia Ola’ programaren edizio berri bat prestatu dute

Euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko doako jarduerak eskaintzen dituen ekimena da
2018(e)ko urriaren 18a, osteguna - 06:03etan eguneratua

IRUN- Irungo udalak, Euskara arloaren bidez,Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres!proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu zuen, bi urtetik zortzi urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.
Ikasturte honetan, familia euskaldunentzako eta hizkun-tza ondo ez dakiten baina hizkuntzaren erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatuko dira. Lehenengo ekimenak azaroan ospatuko dira, aurreko edizioetan bezala, Urtxintxa aisialdiko eskolan. Hurrengo jarduerak hiriko ikastetxe desberdinetan antolatuko dira. Parte-hartzaileek doan eman dezakete izena, azaroaren 2ra arte, irun.org udal webgunean. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting