BDS Koop eraldaketa fabrikan, doako ikastaro mordoa |
Administrator-k idatzia |
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 12:17etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 15 de Enero de 2019. Gaurtik ekainera bitarte, ekintzailetza ikuspegi sozial eta kooperatiboan gauzatzeko tresnak jasoko dituzte partaideek. Ikastaro guztiak 10:00etan izango dira.
Jon Turrillas (Biantik) eta Amaia Oleaga (Koop57), aurretik Errenteria-Oreretan egindako saio batean.
Bidasoko KoopFabrika ekintzailetza sozial kooperatiborako egitasmoak doako formazio saio gehiago antolatu ditu. Helburu bezala, “ekintzailetza ikuspegi sozial eta kolektiboan gauzatzeko tresnak ematea, eta era berean egiteko horretan gabiltzan pertsona eta kolektiboak saretzea” dute. Horretarako, honako ikastaroak antolatu dituzte datozen hilabeteei begira:
Saio guztiak BDS Koop eraldaketa fabrikan izango dira (Aixin Zolua, 5), 10:00etan. Saio guztien aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, helbide honetara idatziz, edota egoitzara gerturatuz. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 681 60 85 69 telefono zenbakira hots egin dezakete.
|