Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Irun eta Hondarribia beste urte batez Fitur azokan izango dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2020(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 13:00etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 21 de Enero de 2020.

Irun eta Hondarribia beste urte batez Fitur azokan izango dira

«Turismoaren profesionalei zein bisitariei eskualdeko ondare, natura eta balio historikoren inguruko informazioa eskaintzeko» baliatu nahi du Bidasoa Bizirik-ek feria.
Miguel Angel Paez eta Maria Serrano, gaurko agerraldian.
Bidasoa Bizirik-i esker, Irun eta Hondarribiko Udalek aurten ere txoko bat izango dute Madrilgo Turismoaren Nazioarteko Fitur azokan. Bihartik (hilak 22) igandera bitarte (hilak 26) luzatuko dute feria.
«Fitur sektorearen berritasun eta jardueren agertokirik handiena da, aukera paregabea da turismoaren profesionalei zein bisitariei eskualdeko ondare, natura eta balio historikoren inguruko informazioa eskaintzeko», adierazi du Bidasoa Bizirik-eko presidente Miguel Angel Paezek.
Era berean, azkenaldian eskualdeko Turismoaren Dinamizazio Plana garatzen aritu direla nabarmendu dute Bidasoa Bizirik-eko kideek, eta datozen asteotan aurkeztuko duela.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting