Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Patinete elektrikoen erabileraren gaineko kanpaina abiatu du Udaltzaingoak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2021(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 11:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 21 de Enero de 2021.

Patinete elektrikoen erabileraren gaineko kanpaina abiatu du Udaltzaingoak

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako azken neurrien gaineko informazioa helaraziko diete herritarrei, joan den urtarrilaren 2tik abian den erregulazioa hain zuzen ere.

Laborda eta Olazabal, gaur, Kolon pasealekuan.

Irungo Udaltzaingoak patinete elektrikoen erabileraren gaineko kanpaina bat abiatu du Irunen. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako azken neurrien gaineko informazioa helaraziko diete herritarrei, joan den urtarrilaren 2tik abian den erregulazioa hain zuzen ere. Erregulazio berri honek patinete elektrikoak autotzat jotzen ditu, beraz, kotxe zein motorren zirkulazio araudi berbera dute jada.

Irungo Udaltzaingoko ordezkari Crstina Labordak eta Mugikortasun saileko ordezkari Borja Olazabalek eman dute kanpainaren berri, Kolon pasealekuan eskainitako agerraldiarekin.

«Hemendik aurrera patineteen erabiltzaileek galtzada erabili beharko dute, eta ez espaloia», esan du Labordak. Horrez gain, patinete hauen gidariei ohiko auto gidariei ezarritako alkohol tasa berbera ezarri diete, ezingo da aurikularrik eraman, eta telefono mugikorraren erabilera debekatu dute. Gauez erabiltzen bada, gainera, arropa islatzailea eraman beharko da edo bestela, argiztapen sistema bat.

Hiriko udaltzainak dagoeneko erabiltzaileekin harremanetan jartzen hasi direla azaldu dute bi ordezkariek, eta araudia azaltzen duen liburuxka batzuk banatzen hasi direla.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting