Emakundek dio "ezinbestekoa" dela Alardea Berdintasun Planean jasotzea |
Administrator-k idatzia |
Asteazkena, 2023(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 22:39etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 1 de Febrero de 2023- Alkateak erabaki behar du orain Emakunderen aholkuei kasu egin ala ez. Egin ezean "errespetu falta instituzionala" izango dela salatu du Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak. V. Berdintasun Planaren auziak aurrera segitu du. Emakundek udalaren izenean bi plan jaso zituen gerora txostena egin ahal izateko. Batetik, alkateak igorritakoa, eta bestetik, Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak bidalitakoa. Horietako bat hauta zezan galdegin zioten Jose Antonio Santanori, eta honek, prozesu parte hartzailerik gabeko planean oinarritzeko agindua eman zuen. Alegia, alkateak bidalitakoa. Gaur azken berriak emateko agerraldia egin dute udaletxean Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak, Elkarrekin-Podemos-Ezker Anitzako udal gobernuko kideekin batera. Dagoeneko txostena egin du Emakundek, eta bertan, planari buruzko lau ohar garrantzitsu eman ditu:
Azken aipamena izan zen gatazka sortu zuena udalean. Emakundek Alardea “ezinbestean” jaso behar dela gomendatu dio Santanori. Gogoratu beharra dago plana idazteko prozesu parte hartzailean denek bat egin zutela Alardea planean jaso behar zela, Uxoa taldeak izan ezik, baina Etxebestek salatu zuen hori jasota ez zegoen beste plan bat idazteko agindua eman zuela Santanok. Gaurkoan “Emakundek arrazoia eman dio prozesu parte hartzaileari” azaldu du Etxebestek. “Ezinbestekoa” dela Alardea planean jasotzea baloratu duenez Emakundek, Berdintasun zerbitzua dagoeneko hori gehitzeko lanean dagoela baieztatu du zinegotziak. Dena den, azken hitza alkaterena da. “Zer egingo du orain alkateak?” galdetu du Etxebestek. Emakunderi kasurik egin ezean “errespetu falta instituzionala” izango zela dio Etxebestek. Alkateak orain Berdintasun zerbitzua egokitzen ari den plana osoko bilkurara ez aurkeztea erabakitzen badu, “Irun berdintasun planik gabe” geratuko dela salatu du Etxebestek. “Errua izango da alkatearena, ez beste inorena”.
Alardea jasotzen ez duen plana onartu daiteke osoko bilkuran, baldin eta Santanok Emakunderen gomendioei entzungor egiten badio. Bi hilabete ditu behin betiko plana prestatzeko. Bestalde, Etxebestek gogoratu nahi izan du alkateak nahi duen plana egikaritzeko babes politikoa baduela: “Bozeramaile batzordean babesa jaso zuen EAJ eta PP-rena. Ez dakigu osoko bilkura batean berdina gertatuko litzatekeen”. |