Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Trantsizio Ekologikorako Behatokia, ideia teorikoak lurreratzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 21:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 15 de Febrero de 2024.

Trantsizio Ekologikorako Behatokia, ideia teorikoak lurreratzeko

BDS Koop eta Gezki ikerketa taldea elkarlanean arituko dira eskualdean trantsizio sozio-ekologikorako aukera, iniziatiba eta ekintza posibleak nola egikaritu aztertzen. EHUko ikasleak izango dira ikerlariak eta beka bat sortu du horretarako BDS Koopek.

Behatokia press conference. (Basque Country). February 15, 2024. (Gari Garaialde / Bostok Photo)

Bidasoko Trantsizio Ekosozialerako Behatokia aurkeztu dute gaur BDS Koop eta Gezti ikerketa taldeak. Trantsizio sozio-ekologikorako aukera, iniziatiba eta ekintza posibleak ezagutu, eta Bidasoan iniziatiba horiek nola egikaritu daitezkeen baloratu nahi dute behatokiarekin. “Krisi guztiei erantzuteko zer egin eta nola jakiteko behatokia da” zehaztu du Dornaku Lanzek, BDS Koopeko kideak.

Lanzek adierazi du askotan “maila teorikoan” geratzen direla hainbat kontzeptu, hala nola, krisi berotegi globala edo zaintza krisia. “Gauza horiei erantzuteko zein aukera dauden, zein potentzialitate ditugun ezagutu nahi izan ditugu orain arte. Gaurtik aurrera, baina, maila praktiko batean ideia horiek nola lurreratu jakin nahi dugu, azterketatik eta ikuspegi globala mantenduta”.

Behatokia ez da datuak biltzeko espazioa, haratago joan nahi dute, “sakondu” egingo dute. Era berean, harremanak egin eta horiek egikaritzeko bideak irekitzen hasi nahi dute.

Hiru ildo

Praktiken lerroan zehazterakoan hiru lerro finkatu dituzte aurtengo ikasturterako. Zaintza kooperatiboa da lehenbizikoa, zaintzako interesak eta aukerak ezagutzeko. Oraindik uste dute asko dutela ezagutzeko egoeraren inguruan: “zaintzaileen beharrak, zainduen beharrak jakin behar ditugu… informazio hori guztia jasotzeke dago”, dio Lanzek. Zaintza kooperatibaren gaia lehen aldiz ukituko dute eta Hernaniko Maitelan egitasmoa jarri du eredu gisa.

Ekonomia zirkularrarena izango da bigarren ildoa. Beti airean geratzen zaien gaia dela diote, eta lurreratzeko asmotan, eskualdeko elikadura edo agro elikadurak izan ditzakeen ekonomia zirkularraren aplikazio ezberdinak aztertuko dituzte. “Badugu horretan esperientzia handia daukan Aritz Lekuona eta ikertzaileen tutoreetako bat izango da. Saiatuko gara ikusten zein aukera egoten ahalko ziren proposamen ezberdinak eskualdera begira”. Dagoeneko martxan dauden Zero Zabor edota kontsumo lokala lantzeko irizpideetan oinarrituko dira.

Hirugarren gaia, BDS Koopen gisako elkarteek, alegia, polo kooperatiboek enpresen saretzean izan dezakeen inpaktua Bidasoan ikertzea litzateke. Ekonomia soziala “tresna aparta” dela guztirako uste dute eta horren “potentzialitatea” eskualdean zein den jakin nahi dute. Betiere ekonomia sozialaz mintzatuz.

Azterketa

Azterketa egiteko EHUko Gezki ikerketa taldearekin ari dira elkarlanean. Izan ere, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra kudeatzen du ikerketa taldeak. Bertako ikasleak izango dira ikerlariak, eta, baldintza minimoak bermatzeko, beka sistema bat sortu du BDS Koopek 6.000 eurokoa, 1.000 euro ikasle bakoitzeko. Hiru hilabetez arituko dira lanean eta maiatza eta uztaila artean bukatuta egotea espero dute.

Ikerketa prozesu baten oinarrizko pausuak ezarriko dituzte eta kasuan kasu joango dira zehazten ikerketaren zein atal luzatu. Ekonomia sozialean ezin dezakeela norbaitek agindu gogoratu du Lanzek, talde lana egon behar duela.

Enekoitz Etxezarreta Gezkiko kidea ere bertan izan da eta azaldu du Euskal Herria mundu mailan ezaguna dela daukan dentsitate kooperatiboagatik, ekonomia sozial eta solidarioagatik, “horietan oso herrialde dinamikoa gara”. EHUn horren islaren falta zegoela identifikatu zuten eta, hartara, bat egin dute behatokiarekin.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting