Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Itzali dute Uranzu kaleko etxebizitza bateko sutea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an 22:55etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Febrero de 2024.

Itzali dute Uranzu kaleko etxebizitza bateko sutea

Gaua pasatzeko hogei bizilaguni ostatu eman beharko dio udalak datozen orduetan. Zortzi bizilagun, aldiz, ospitaleratu egin behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Sutea piztu da Uranzu kaleko 11 zenbakiko beheko solairuan 17:15ean. Ondorioz, zortzi pertsona Bidasoko eta Donostiako ospitalera eraman dituzte sua arnasteagatik eta Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu erredurengatik.

Aurreratu dutenez, sutea ez da gainontzeko etxebizitzetara zabaldu eta arkitektoek datozen orduetan egingo dute etxebizitzaren nahiz eraikinaren azterketa. Bien bitartean, hamahiru etxebizitzetako hogei bizilaguni gaua pasatzeko ostatu eman beharko diola udalak adierazi du Udaltzaingoak, senide edota lagunen etxean geratzen direnen kasuetan izan ezik. Oraingoz, bizilagunek ezin izan dute haien etxeetara sartu.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting