Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2024(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 23:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Marzo de 2024.

Marea biziengatik alerta dispositiboa jarri dute
martxan

Hilaren 10etik 13 goizaldera bitarte egongo dira prebentzio neurriak aktibatuta, Gal Stadiumetik Behobiara bitarteko bidegorrian.

2021eko abenduaren 10ean Behobian uholdeak izan ziren.

Hilaren 10etik 13ra, igandetik datorren astelehen goizera, marea biziak iragarri dituzte. Beraz, Bidasoa ibaiak gainezka egin dezake eta Udaltzaingoak jakinarazi du uholdeen aurrean duten protokoloa jarri dutela martxan datozen egunetarako.

Zehazki, Gal Stadiumetik gertu dauden bidegorrien zati batzuetan, Recondo fabrika zenaren inguruan eta Behobiako bidegorrian aktibatu dituzte gainezkatze horien balizko eraginak gutxitzeko neurriak:

  • Real Union ibilbideko bidegorriaren inguruan, ura sar daitekeen eremuetan lurreko zakuak jarriko dira gaur, hilak 8.
  • Real Union ibilbideko eta Pierre Lhande ibilbideko bidegorrien itxiko dute, itsasgoraren ordutegietan. (Igandean, 04:26ean eta 16:51ean)
  • Uhateak Behobia inguruan kokatuko dituzte.

Era berean, Udaltzaingoa eta Babes Zibila marea horien bilakaerari adi egongo dira, eta azaldu dute beharrezko neurriak hartuko dituztela ibaiak gainezka egitearen ondorioz sor daitezkeen gorabeherak prebenitzeko eta murrizteko.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting