Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gaur, sektore publikoko langileen greba PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 23:17etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 12 de Marzo de 2024.

Gaur, sektore publikoko langileen greba

Grebak Bidasoan hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina.

Eusko Jaurlaritzaren, foru eta toki administrazioaren eta estatuaren mende dauden 150.000 langile publikoak grebara daude deituta gaurko, baldintzak hobetzeko negoziazioa eskatzeko. Grebak Bidasoan hezkuntzan, osasungintzan, udal administrazioan edo garraioan izan dezake batez ere eragina. ELA, LAB, CC.OO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute grebara.  Zerbitzu publikoaren alde, adostu soldatak eta enplegua hemen lelopean egiten ari dira lanuzteak.

Sindikatuek euskal sektore publikoan soldata igoerak eta enplegua negoziatzea eskatu dute, Espainiako Gobernuak adierazitakoak baldintzatu gabe, eta, beste aldarrikapen batzuen artean, 2024rako langileen kolektiboarentzako % 10eko soldata-igoera eskatu dute. Gainera, enplegu publikoa egonkortzea eta behin-behinekotasuna %8ra murriztea aldarrikatzen dute, baita langileen lan-kargak arintzea eta lanaldia asteko 32 ordura murriztea ere, beste eskakizun batzuen artean.

Egunaren harirako mobilizazio nagusiak hiriburuetan egingo dituzte eguerdian.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting