Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kemen Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 23:28etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 21 de Marzo de 2024.

Kemen Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du larunbat honetan

Euskal Herriko dantza desberdinak taularatuko dituzte. Amaia KZn izango da dantza emanaldia, 18:00etan, eta sarrerak jada salgai daude.

Kemen Dantza Taldea Hondarribiko Jaiak

Kemen Dantza taldeak gertu du jada bere urteroko Amaia KZko hitzordua. Hain zuzen, larunbat honetan izango da, 18:00etan, eta dantza taldeko formazio guztietako dantzariak igoko dira oholtzara. Euskal herriko txoko guztietako dantzak ekarriko dituzte, eta emanaldiarekin euskal kulturaren eta tradizioen transmisioa sustatzen du.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Amaia KZren orrialdean eros daitezke. Modu presentzialean sarrerak lortu nahi dituenak Luis Marianoko turismo bulegora jo beharko du, eta Amaia KZko txarteldegian ere ahalko dira lortu soberan egotekotan, ekitaldia baino ordubete lehenagotik hasita.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting