Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
EH Bilduk osasungintzaren gaineko proposamen integrala publikatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 23:43etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 21 de Marzo de 2024.

EH Bilduk osasungintzaren gaineko proposamen integrala publikatu du

Bidasoko osasun arretaren egoerak "arduratuta" die Irungo EH Bildukoei, eta "Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian" utzi dutela salatu dute.

Atzo, EH Bilduk agerraldia egin zuen Gasteizen alderdiak osasungintzaren alorrean ondu duen proposamena aurkezteko. Hantxe izan ziren Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaileak, eta adierazi dute eskualdeko osasun sistema publikoaren egoerarekin “arduratuta” daudela, urte luzez egin ez diren inbertsioek eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzatik bultzatu diren politikek, “Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian” utzi dutela salatu dute.

Bide horretan, biharko plenoan mozio bateratua aurkeztuko dute EH Bilduren ekimenez, PSE-EEk, Elkarrekin-Podemos eta PPk. Bertan, Oinaurreko hirugarren anbulatorioa, erdialdeko osasun etxearen handitzea eta osasun etxeen banaketaren berrikuspena hizpide dituen dokumentua eztabaidatuko dute. Azkenik, EH Bilduren proposamen integrala zabaldu dute ere.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting