Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Aterpe klimatikoen mapa sortzen ari da udala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 23:29etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 18 de Abril de 2024

Aterpe klimatikoen mapa sortzen ari da udala

Aterpe klimatiko izateko baldintzak betetzen dituzten gune publiko eta pribatuak aztertzen ari dira. Ondoren, baliabideak jarri, eta mapa osatuko dute.

Muturreko fenomeno meteorologikoak izaten direnean hirian zein aterpe klimatiko eta non dauden jakiteko mapa bat osatzen ari da udala. Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak dio “gehiegizko heriotza tasak handitzea eta gaixotasunak areagotzea” ekidin nahi du. Proiektu hau 2024ko aurrekontuen esparruan onartutako zuzenketa baten emaitza da.

Aterpe klimatikoaz aritzean, naturan edo hirian gehiegizko berotik zein gehiegizko hotzetik babesteko berezko ezaugarriak dituzten txokoak dira. Mapa osatzeko, berriz, hainbat helburu finkatu dituzte.

Batetik, mapa osatzerakoan kanpoaldeko lekuak, eta eraikin publiko eta pribatuak bilduko dituzte. Aldi berean, herritarrak formatu nahi dituzte ea non babestu daitezkeen jakin dezaten. Izan ere, txoko bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu.

Herritar zaurgarrienek zein neurri hartu behar dituzten formatzen ere arituko dira, eta horretarako, sarea osatzen duten eragile eta pertsonen arteko harremanak eta koordinazioa sustatu nahi dute.

Mapa osatzerako azterketa bat egingo dute zein lekuk osa dezaketen eta ea leku hauek egokiak diren jakiteko. Hori dela eta, aurretik irizpide batzuk finkatuko dituzte, hala nola, aforoa, muturreko beroaldietan mantendu dezaketen tenperatura, ekipamendua (komunak, atsedenlekuak, iturriak) eta doakotasuna.

Halaber, ekipamendu publikoa jarriko dute udalaren ustez aterpe klimatikoak izateko baldintzak betetzen diren guneetan, eta baldintzak betetzen dituzten eta eremu pribatua diren espazioei gonbidapena luzatuko diete sarera batzeko.”Horrela herritarren inplikazioa sustatuko da, eta irundar guztien beharrei erantzuteko aterpe nahikoak izatea bermatuko da, bizilekua, adina edo maila ekonomikoa direnak direlakoak ere”.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting