Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kalakan eta Irun Hiria Musika Banda, elkarrekin, larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Kalakan eta Irun Hiria Musika Banda, elkarrekin, larunbat honetan

Amaia KZn izango da emanaldia 19:00etatik aurrera, eta sarrerak online, Luis Marianon, eta Amaia KZko txarteldegian eros daitezke.

kalakanKalakan taldea.

Irungo Udalak antolatuta, maiatzaren 4an Kalakan euskal musika taldeak kontzertu bat emango du Irun Hiria Musika Bandarekin batera. Amaia KZn izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude Amaia KZren webgunean, Luis Mariano turismo bulegoan, eta emanaldia baino ordubete lehenago  -baldin eta oraindik lekua badago- Amaia KZko txarteldegian.

Irun Hiria Musika Banda “Espainiako musika talderik zaharrenetako bat” da, eta kontzertuak ematen ditu nagusiki. Baditu, gainera, hitzordu finko batzuk: San Pedro eguneko emanaldia, Junkaleko Ama Birjinaren omenezko emanaldia, Euskal Jira, inauteriak eta Errege Magoen desfilea.

Urte askoko ibilbidea

Kalakan taldea, berriz, 2009an Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Pierre Sangla artistek sortutako taldea da, eta “euskal musika tradizionalaren irakurketa garaikidea du bereizgarri”.

Hirukoteak urteak daramatza musikari eta talde ezberdinekin kolaboratzen, Madonnarekin eta Katia eta Marielle Labèque pianistekin, besteak beste. Oraingoan, ordea, moldaketa eta konposizio lanetan ariko den Iñaki Urkizu Kerejetaren laguntzarekin banden unibertsoan murgilduko dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting