Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Lapitzeko adinekoek txangoa egingo dute Gordailura PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko maiatza(r)en 21-(e)an 23:08etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 21 de Mayo de 2024

Lapitzeko adinekoek txangoa egingo dute Gordailura

Eliltxu Auzo Elkarteak antolatu du, gogoz kontrako bakardadearen aurkako ekintza gisa. Bihar egingo dute irteera, 10:00etan.

Elitxuko Auzo Elkarteak eta Bidasoa Zurekin elkarteak Adinekoei Bideratutako Gosaria ekimena du martxan eta bihar izango da (hilak 22). Gogoz kontrako bakardadearen kontrako ekintzak egiten dituzte programa honekin. Oraingoan, Belaskoenean dagoen Gipuzkoako Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentrora bisita egingo dute.

Elkartzeko bi puntu finkatu dituzte. Lehenik, Pio XII plazan bilduko dira, 10:00eta, eta hortik, La Salle ikastetxeko autobus paradara joango dira 10:10etarako. Parte hartu nahi duenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak telefono zenbaki honetara idatz dezake: 623 16 58 50.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting