Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Bilduk kale izen berriek parekotasunaren irizpidea betetzen ez dutela salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2013(e)ko urria(r)en 30-(e)an 12:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 30 de Octubre de 2013.


IRUN

Bilduk kale izen berriek

parekotasunaren irizpidea betetzen

ez dutela salatu du

30.10.13 - 00:02 -


Bilduk kale izen berriek parekotasunaren irizpidea betetzen ez dutela salatu du
Bildu. Oinatz Mitxelena.


Gaurko Udalbatzaren Osoko Bilkuran bozkatuko diren kale izen berrien harira, Bilduk «Kaleen Batzordeak jenero berdintasuna eta parekotasuna dituen helburu eta irizpidea betetzen ez direla» salatu zuen atzo. «Ez dugu ezer José Luis Barrio eta Fernando Etxepareren kontra», argitu nahi izan zuen aldez aurretik koalizioaren bozeramaile den Oinatz Mitxelenak. Bi hauei plazatxo banaren izena ematea proposatzen da. Lehenengoari Gipuzkoa hiribidearen inguruan, besteari Santiago auzoan. Porcelanas Bidasoa eta Bicentenario Segunda Batalla de San Marcial dira beste izen berriak.
Mitxelenak zionez, Bildu Udal Taldeak Kaleeen Batzordean eta Ogasun Batzordean ere puntu hau mahai gainean uztea eskatu du eta gaur berriz errepikatuko du eskaera. «Gure hirian Guda Zibila eta ondorengo diktadurarekin lotuak dauden bost pertsonen kale izenak kentzea eskatu dugu. Badaude Kale Batzordean proposatutako emakumeen hainbat izen. Horregatik, azaroko Udalbatza arte atzeratzea proposatu dugu», dena batera eztabaidatu eta bozkatzeko, «Kaleen Batzordearen helburu eta irizpide den jenero berdintasuna eta parekotasuna bete ahal izateko». Horrela ez bada, « Bilduren kontrako bozka» aurreratu zuen.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting