Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Euskararen Nazioarteko Egunari Buruzko Adierazpen Instituzionala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2014(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 11:35etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en TxingudisportFMTV.com, el miércoles día 3 de Diciembre de 2014.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

dia internacional euskera (1)14
1949an Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatu zuten egun hartatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gain, gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna ere bada.
Euskara indartzea eta normalizatzea herritarrok eta herri erakundeok adostasun
zabalenean oinarritutako konpromisoaren eskutik dator, eta gure hizkuntza
gizarte-eremu guztietan erabiliz gauzatzen da. Horretarako ditugu, besteak beste,1982an Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskararen Legea, euskal gizarteak euskararen eta bizikidetzaren alde duen konpromiso irmoaren isla nagusia, eta 1992an Hondarribiko Udalak onartutako Euskararen Ordenantza, bi hizkuntza ofizialen berdintasun soziala lortzeko helburuarekin euskarari lehentasunezko tratamendu berezitua ematen diona.
Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea,
euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan
sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen
erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok
euskaraz bizitzeko parada izan dezan.
Horretarako, Euskara Biziberritzeko Plangintza Nagusi berritua onartu du
Hondarribiko Udalak 2011n, udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza
eta laneko hizkuntza izan dadin sustatzeko Euskararen Erabilera Normalizatzeko
Plana 2013an onartu du, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak
hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin
jarraituko du. Aurten bereziki Udalaren interneteko domeinua .EUS domeinu
modura erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko pausoak eman ditu, euskara
eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzeko axola handiko tresna baita. Era berean, gonbidatu egiten ditu herritarrak zein bertako elkarte eta enpresak beren domeinuak .EUS domeinura bihurtzeko.
Hauek guztiak ezinbestekoak dira gero eta gizarte elkartuagoa eta orekatuagoa
egiteko. Eta hala adierazten dugu 2014ko Euskararen Nazioarteko Egunean
Hondarribiko Udaleko EAJ, Bildu, PSE, Hamaikabat eta PP udal talde politikoek.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting