Irun musikaz eta magiaz beteko da asteburuan |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Osteguna, 2014(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 09:19etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 17 de Diciembre de 2014.
Irun musikaz eta magiaz beteko da asteburuan
-
MUSIKA, MAGIA ETA FLASHMOB BAT IZANGO DIRA, BESTEAK BESTE, MERKATARIEK ANTOLATUTA
17 diciembre 201415:57
Irungo berrehun merkatariek antolatu duten Gabonetako egitarauak aurrera jarraitzen du. Zabaltza plazan ipini den patinaje pista da ekintzen ardatz nagusia, baina datozen egunetarako beste zenbait jarduera antolatu dira herriko kaleak Gabonetako magiaz betetzeko helburuarekin.
Magia izango da, hain zuzen ere, ostiral honetan burutuko diren ekintzen osagaietako bat: Narizzeto taldea Irungo kaleetan zehar ibiliko da magia, musika eta globoflexia batzen dituen ikuskizuna eskaintzen. Akordeoia eta pandereta ere entzuteko aukera izango da Isidoro Martinen eskutik. Saioa herriko zenbait puntutan egingo da, San Migeletik Behobiaraino. Izan ere, aktibitate hauekin merkatariek Irungo auzo desberdinetara ailegatu nahi dute, erdiguneaz gain. Larunbatean, hilak 20, musika gehiago egongo da, kasu honetan Zabaltza plazan eta DJ Galoren eskutik.
Gainera, merkatariek 'selfie' lehiaketa bat ere antolatu dute. Antolatzaileek beraien dendetan daukate egitarau honen ikurra den paperez egindako bihotza eta, lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek 'selfie' argazki bat atera behar dute bihotz honekin. Ondoren, argazkiak Facebook-eko 'Irun On' profilera igo behar dira. Astero zozketatuko dira, parte hartu duten guztien artean, patinaje pistarako bi sarrera.
Eta bukatzear dagoen urteari agur esateko, merkatariek flash-mob bat antolatuko dute abenduaren 27an, Irungo zenbait dantza eskolaren laguntzarekin. 400 dantzarik parte hartuko dute ekintza honetan eta Irungo zenbait puntutan gauzatuko da: Alberto Anguera plazan, Luis Mariano lorategietan, Pío XII plazan eta Fermin Calbeton kalean. 27an baita ere, musika egongo da Behobia eta hiriko erdigunean Kontserbatorioko ikasleen eta Peña Aracena taldearen eskutik.
|