Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gazte eta Txikientzako Gabonetako Programa Jada Martxan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2015(e)ko abendua(r)en 16-(e)an 10:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Txingudisportfmtv.com, el martes día 15 de Diciembre de 2015.

GAZTE ETA TXIKIENTZAKO GABONETAKO PROGRAMA JADA MARTXAN

GABONAK 1
Gabonak era desberdinean gozatzeko doako ekintza desberdinak eskaintzen ditu Irungo Udalak.
Irungo Udaleko Gazteriako ordezkaria den, Josune Gomezek, aurten haurtxokoek eta Martindozenea Gaztelekuak, gabonetan eskainiko dituzten jarduera desberdinak aurkeztu ditu. “Robotikarekin eta Break-arekin erlazionatutako ekintzak, emanaldi desberdinak, patinaje artistikoa, tailerrak eta beste hainbat aktibitate eskainiko dira” azaldu du Josune Gomezek. “Bi programa desberdin antolatuko dira gainera“.
Alde batetik, “Gazte Gabonak” izeneko programa izango da, 12 urte edo zaharragoei zuzendutakoa, hauek Martindozenea Gaztelekuan antolatuko dira. Are gehiago, bertan eskainiko diren jarduerak, prozesu parte-hartzaile batetik ateratakoak dira, urtean zehar gazteek beraien iritziak eta ideiak erraztu bai dizkiguten. Horrela, aktibitate erakargarriagoak lortu ahal izateko. Aurten gainera, nobedade gisa, robotikaren inguruko Minecraft Tailerraeskainiko da, gazteek teknologia berriaz disfruta dezaten.
“Gure Gabonak” programa berriz, Ventas eta Lapitzeko haurtxokoetako haurrei zuzendutako programa da. Haurtxoko desberdinetako neska-mutilek elkar ezagut dezaten eta beraien ardurak, zaletasunak eta beste hainbat gauza interesgarri beraien artean bana ditzaten osatutako proiektua da.  Hala ere, gazteriako ordezkariak “nahiz eta Gure Gabonak programa, hasiera batean, haurtxokoetako umeei zuzendu, plaza libreak egongo balira, interesatu orok parte hartu lezake aktibitate hauetan” aipatu nahi izan du.
Halaber, programa erakargarri hauen bitartez, eta goiz eta arratsaldeko ekintzak eskainiaz, gazte eta haurren eguneroko errutina alde batera utzi nahi da. Bertan egoera desberdinak, barreak, etab. partekatu ahal izango dituzte, betiere ondo pasatzea helburutzat edukiz.
Gazteriatik, neurrira diseinatutako programa eskaini nahi da; antolatutako jokoz, tailerrez, txangoz eta amaiera emateko festa handiz osatutako proiektua. Txangoaren bitartez, umeek beraien eguneroko ingurutik kanpo, ondo pasatzea lortu nahi da. Jokoekin berriz, gizalegezko baloreak eta balore etikoak landuko dira. Bestalde, tailerrekin psikomotrizitatea, atentzioa eta kolaborazioa jorratuko dira. Eta azkenik, ekintza berri gisa, KOTIFESTA, haurtxokoek urtea ondo bukatzeko asmoz, hainbat emanaldi desberdin antolatuko dituzte, gurasoek beraien seme-alaben saioak ikusiz goza dezaten.
Informazio gehiago eskuratzeko, Gazteria arloko korreo elektronikora emaila bidali daiteke; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edota 943 505404ra deitu.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting