Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Gizarte Ongizatea
Amiantoagatik Gaixotu den Lankide ohiari babesa azaldu diote CAF-en PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 12:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 14 de Marzo de 2018.

AMIANTOAGATIK GAIXOTU DEN LANKIDE OHIARI BABESA AZALDU DIOTE CAF-EN

caf
CAFeko langileak, goizeko elkarretaratzean.
Jose Felix Vazquez Irungo CAFeko langile izandakoari lanerako ezintasun iraunkor absolutua eman dio Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak. Erakunde horrek aitortu du langile horrek duen gaixotasuna, amiantoarekin lan egiteagatik sortu dela. Iazko azaroan egin zien ebazpena segurantza sozialak, ordutik ez da bertako langile Vazquez; bi hilabete falta zituen aurre-erretiroa hartzeko, elektrizista lanetan aritzen zen. Hari babesa adierazteko, bere lankide izandakoek elkartasun elkarretaratzea egin dute enpresaren atarian. Aurretik batzarra egin dute beharginek Enpresa Batzordeak deituta, amiantoaren gaiaren gainean hitz egiteko.
ESK sindikatuko kide da Vazquez. Sindikatu horrek jakinarazi duenez, bihar (osteguna), epaiketa egingo dute Donostiako Lan Arloko 4. epaitegian: eri dagoen langileak eraman du auzibidera CAF, kalte-ordaina eskatzeko. Izan ere, ESK-k esan duenez, azaroko ebazpenaren ondoren enpresak “erantzukizunei muzin” egin die, “izapide burokratikoekin eragotzi nahi ditu bere ardurapekoak ziren segurtasun neurriak ezarri ez zituelako onartu behar dituen kalte-ordainak”. Aurretik CAF zigortua izan da amiantoarekin lan egindakoen harira.
ESK-k “enpresaburuen klaseari” eskatu dio “bere erantzukizunei aurre” egiteko, “kaltetuei eman beharreko kalte-ordainak eragotzi eta atzeratzen egon ordez”. Hein berean, Espainiako Estatuko Gobernuak amiantoarekin lan egin eta gaixotu direnentzat konpentsazio funtsaren legea egin dezala galdegin du.
Bihar, epaiketaren egunean, Vazquezi babesa emateko elkarretaratzera deitu dute, Donostiako epaitegiaren aurrean, ESK sindikatuak eta ASVIAMIE amiantoagatik kaltetuen elkarteak. 09:30ean hasiko da.
 
Amiantoagatik gaixotu den lankide ohiari babesa azaldu diote CAF-en PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 12:45etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el miércoles día 14 de Marzo de 2018.

Amiantoagatik gaixotu den lankide ohiari babesa azaldu diote CAF-en

14 / Mar / 2018
ArgazkiaGaur goizean CAF Irungo lantegiak batzar orokor bat burutu du Enpresa Batzordeak deitua. Batzar hau Felix Vazquez CAF Irungo langilea izan denari gure elkartasuna adierazi eta Amiantoaren gaia, orokorki eta bereziki CAFen, gogoratzeko burutu da.
Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen CAFen Amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta Amiantoarena azaldu dugu eta gero lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko kontzentrazio bat burutu dugu. Hona hemen argazkia.
 
Gaixorik CAFen amiantoa erabiltzeagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 12:38etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el miércoles día 14 de Marzo de 2018.

Gaixorik CAFen amiantoa erabiltzeagatik

Félix Vázquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen
68
0
Elkartasuna azaldu nahi izan diote Félix Vázquez lankideari. / LAB
LAB sindikatuak prentsa ohar batez adierazi duenez, Irungo CAF lantegiak batzar orokor bat egin du gaur goizean, enpresa batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile Félix Vázquez izan denari elkartasuna adierazteko balio izan du, baita amiantoaren gaia salatzeko ere.
Félix Vázquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu dute. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin dute.
 
Cuatro años de prisión por agredir sexualmente a una mujer en Irun PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 12:27etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco, el jueves día 15 de Marzo de 2018.

Cuatro años de prisión por agredir sexualmente a una mujer en Irun

LOS HECHOS OCURRIERON EN 2013 EN LA VIVIENDA DE LA VÍCTIMA, QUE TAMBIÉN RECIBIÓ COACCIONES POR PARTE DEL ACUSADO

A. S. JIMÉNEZ SAN SEBASTIÁN.Jueves, 15 marzo 2018, 07:18
Un hombre de 35 años ha sido condenado a cuatro años de cárcel, acusado de un delito de abusos sexuales. La sentencia fue dictada ayer por la Audiencia Provincial de Gipuzkoa después de que las partes llegaran a un acuerdo sobre los términos de la misma.
Los hechos juzgados tuvieron lugar en septiembre de 2013. El acusado, un varón de origen ecuatoriano, mantuvo «relaciones sexuales completas no consentidas» con la víctima en el interior de la vivienda de esta. No obstante, la demandante no decidió entonces denunciar al hombre, que después de ese hecho «coaccionó» durante más de un año a la mujer, insistiendo en seguir manteniendo una relación afectiva con ella, llegando incluso a agredirla físicamente propinándole una bofetada en una ocasión. La víctima decidió finalmente denunciar todos los hechos en noviembre de 2014.


Aunque en un principio la Fiscalía solicitó once años de prisión para el acusado por un delito de agresión sexual, el acuerdo al que llegaron ambas partes antes del juicio, celebrado ayer en la Sala Primera de la Audiencia Provincial de Gipuzkoa, rebajó la pena hasta los cuatro años de prisión. La razón radica en la modificación en los delitos que se le atribuían contra la libertad sexual, ya que aunque se considera acreditado que hubo «una relación sexual completa no consentida», esta se produjo «sin violencia o intimidación». Ese cambio provoca que no se trate por tanto de una agresión, sino de un abuso, un delito que implica una menor carga penal. El acusado tendrá que cumplir cuatro años de prisión y dos años de libertad vigilada, en los que se someterá a un programa de educación sexual. Además, se han establecido cinco años de prohibición de aproximación y otros cinco de comunicación con la víctima.

Indemnización

Además del delito de abuso sexual con acceso carnal, al acusado se le imputan otra serie de delitos, entre ellos uno de coacciones en el ámbito de la violencia de género en relación a la conducta que mantuvo durante los meses después del abuso, por el que se le imponen 60 días de trabajos en beneficio de la comunidad, y otros 80 días por un delito del maltrato por la bofetada referida. En cuanto a las responsabilidades civiles, la acusación particular y la defensa acordaron una indemnización total de 3.090 euros, 3.000 por los daños morales derivados del delito de abuso sexual y 90 por el delito de maltrato físico no habitual. El acusado ingresará en prisión en los próximos días.
 
Coprosako Langileak, konponbide bila PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 11:50etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 13 de Marzo de 2018.

COPROSAKO LANGILEAK, KONPONBIDE BILA

Gaintxurizketako biribilgunean egin dute langileek elkarretaratzea.
Etorkizuneko Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura eraikitzen ari dira Gaintxurizketa inguruan, Astigarraga eta Irun elkartuko dituen trenbide berria. Bertan, martxoaren 2ra arte zehazki, tunel baten eraikuntzarekin aritu dira lanean. Coprosa izan da orain arte obrak egiten aritu den enpresa, Adif-ek obrak hari esleitu ostean. Martxoaren 2tik bertako langileak geldirik daudela salatu dute gaur ELA sindikatuak eta Coprosako langileek (gehienak Asturiastik etorritakoak dira), eta egoera lehenbailehen konpontzea exijitu dute.
ELAko Manu Tenak azaldu duenez, egun, langile guztiak etxean daude, obrak geldirik dauden bitartean. Egoera horren erantzule Coprosa enpresak egindako hartzekodunen batzarrean dagoela azaldu du, eta ordutik ordaindutako baimenarekin daudela langileak. Egoera “konplexua” dela adierazi du Tenak, eta bi konponbide nagusi dituztela aurretik: “Coprosa hartzekodunen batzarrarekin adostasun batetara iristen da eta langileek obrekin jarraitzen dute, edo Adifek beste enpresa bati proiektua esleituko dio”. Adif-ek bestelako enpresa bati esleitzeko erabakia hartuz gero, langile guztiak “subrogatzeko” eskatu diote Adif-eri Coprosako langileek, euren postuak berreskuratzeko. Egoera horrekin obrak “asko” luza daitezkeela adierazi dute, eta ondorioz, erabiltzaileak ere kaltetuak izango direla. Izan ere, aldiriko tren zerbitzuan eragin handia izaten ari dira lan horiek.
Gainera, egoera horretara iritsi aurretik zenbait langilek dietak eta ordu estrak oraindik kobratzeko dituztela salatu dute, iazko azarotik gaur arte zehazki. Horregatik, egoera konpontzeko bidean, langile guztiek kobratzeko duten guztia jasotzea eta berriro euren lanpostuetan birkokatzea exijitu dute Coprosako langileek.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 601 602 603 604 605 606 607 608 609 610 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting