Sanmartzialetan 871 tona hondakin bildu ditu Txinzerrek |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Ostirala, 2024(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 21:35etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 5 de Julio de 2024.
Sanmartzialetan 871 tona hondakin bildu ditu Txinzerrek
Iaz baino %1,84 zakar gehiago jaso dute. Hondakinen bereizketa egokia egin da txosnetan eta Ficoban, baina hobetzeke dago zakarrontzi selektiboen erabilera.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/07/sanmartzialtxinzer-1200x928.jpg)
Irungo jaiak iraganda, Txinzerrek ere balantzea egin du. Zehazki, sanmartzialetarako jarritako dispositibo berezia baloratu dute eta balantzea “positiboa” izan da. Zerbitzu guztiak “aparteko ezustekorik gabe” egin direla azaldu dute.
Dispositibo berezia ekainaren 21etik uztailaren 2ra bitartean egon da aktibatuta, eta guztira 871 tona hondakin bildu dituzte, joan den urtean baino %1,84 gehiago. Zakar horietatik, 89 tona materia organikoa izan dira, 91 tona papera, 63 tona ontziak, eta 628 tona errefusa.
Igoera nabarmenena errefusarena izan da, %2,7 igo baita 2023ko jaiekin alderatuta. Oraindik “bide luzea” geratzen dela bereizketa behar bezala egiteko azaldu du Leire Zubitur Txinzerreko gerenteak. Birziklatu ezin daitekeen hondakina da errefusa eta ahalik eta gutxiek sortzea “erronka” dela dio Zubiturrek. Izan ere, errefusaren tratamendua “oso garestia” da.
Garbiketarako 324.000 litro ur eta 270 litro xaboi desinfektatzaile erabili dituzte. Horrez gainera, baliabide tekniko eta giza baliabideak areagotu egin ditu mankomunitateak eta jende gehien ibili diren inguruetan lehentasuna eman diote garbiketari. Hala, eguneroko garbiketarekin hasi aurretik, bederatzi langilek baheketa selektiboa egin dute, eta egunero 150 kg ontzi eta 300 kg beira bildu dituzte eskuz.
Hirian zehar hamar zakarrontzi selektibo jarri dituzte eta horien erabilera “desegokia” izan dela deitoratu du Txinzerrek. Zubiturren arabera, ez da garbiagoa gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. “Guztien lankideta ezinbestekoa da Irun garbi mantentzeko”, erantsi du gerenteak.
Edalontzi berrerabilgarriak ere hizpide izan dituzte balantzea. Aurten, 14.856 edalontzi berreralbilgarri banatu dituzte eta horietatik 8.400 berreskuratu dituzte. Iaz baino gehiago izan da bueltatu direnak eta Zubiturren esanetan, herritarrek hondakin plastikoak berrerabiltzeko eta murrizteko duten konpromisoaren isla izan da aurrerapauso hau.
Azkeni, Txinzerrek eskerrak eman dizkie langile guztiei egindako dedikazio eta ahaleginagatik. Langileen konpromisoari esker hiria “baldintza bikainetan” mantentzea lortu dutela azpimarratu du Zubiturrek.
|
Licitadas las obras de limpieza del edificio de la antigua Aduana de Irun |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Ostirala, 2024(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 21:15etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el viernes día 5 de Julio de 2024.
Licitadas las obras de limpieza del edificio de la antigua Aduana de Irun
El Ayuntamiento ha adjudicado los trabajos, que durarán tres meses, a Excavaciones Ipar Lur
Imagen del edificio de la antigua Aduana. IKER AZURMENDI
La Junta Local de Gobierno del Ayuntamiento de Irun ha aprobado recientemente adjudicar el contrato relativo a los trabajos de limpieza y desescombro del edificio de la antigua Aduana a la empresa Excavaciones Ipar Lur.
Obras
Las obras, que se desarrollarán en tres meses, incluyen asimismo el derribo de falsos techos, de tabiques interiores no estructurales, de paños de cubierta que presenten indicios de colapso inminente y de estructuras auxiliares, además del desmontaje de instalaciones.
Imagen de la antigua Aduana de Irun IKER AZURMENDI
El contrato se ha adjudicado por un importe de 192.319,41 euros y los trabajos serán financiados íntegramente por el Gobierno Vasco.
Cabe recordar que en mayo de 2023 la Junta Local de Gobierno aprobó la adquisición del inmueble de la antigua Aduana a la Administración General del Estado, por un importe total de 1.666.416 euros. El objetivo es transformar el edificio en un Hub de Innovación Digital (iHub) inclusivo e inteligente.
Desalojo de la Aduana de Irun: 16 desalojados, 9 identificados por estancia irregular y una menor desaparecida
Esta iniciativa se enmarca dentro del proyecto Vía Irun y el siguiente paso, una vez finalizadas las obras de limpieza y desescombro, será restaurar el edificio. El Ayuntamiento de Irun cuenta para dicho fin con 4.980.125 de euros, fruto de una subvención concedida por el departamento de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes del Gobierno Vasco.
La alcaldesa de la localidad, Cristina Laborda, ha recordado que Vía Irun constituye un proyecto de gran envergadura y que es “una intervención con muchas capas”. También ha destacado que comenzar con la limpieza de la antigua Aduana supone “el primer paso en el camino”.
|
|
Aduana Zaharra garbitzeko lanen esleipena egin du udalak |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Osteguna, 2024(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 23:19etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 4 de Julio de 2024.
Aduana Zaharra garbitzeko lanen esleipena egin du udalak
Garbiketa lanen aurrekontua 192.319,41 eurokoa da eta hiru hilabetetan burutu beharko dituzte lanak. Hurrengo pausoa, zaharberritzea izango da.
Irungo Udaleko artxiboko irudia
Aduana Zaharra Irungo Udalak erosi zion iaz Espainiako Estatuari 1.666.416,76 euroan, eta orain, eraikina egokitzeko lanekin ari dira. ViaIrun proiektuaren barruan daude lan hauek eta Hiri Barruti Berritzailea sortzeko estrategiaren erdigunea bilakatzea nahi dute Aduana Zaharra.
Pasa den ekainaren 26an, eraikina garbitzeko eta hondakinak kentzeko lanen kontratuaren adjudikazioa onetsi dute. Kontratua Excavaciones Ipar Lur SLU enpresari esleitu diote 192.319,41 euroan eta 3 hilabeteko epean burutu beharko dituzte lanak. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako lanak izango dira.
Eraikin barruko hondakinak kenduko dituzte, sabai faltsuak eraitsi, instalazioak desmuntatu, egiturazkoak ez diren barruko trenkadak eraitsi, berehala kolapsatuko direla diruditen estalki horma atalak bota eta egitura osagarriak eraitsi.
Eraisketa eta garbiketa lanekin bukatuta, hurrengo urratsa eraikina zaharberritzea izango da. Horretarako, 4.980.125,10 euroko aurrekontua du udalak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak emandako laguntza medio. Diru poltsa horretatik 500.000 euro bideratuko dituzte zaharberritze lanetara.
|
Ermita kaleko arazoez hitz egiteko bilera eskatu du Elkarrekin Irunek |
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
Osteguna, 2024(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 21:51etan |
Euskaratzeko lanean ari gara.
Noticia publicada en Bidasoko HItza , el jueves día 4 de Julio de 2024.
Ermita kaleko arazoez hitz egiteko bilera eskatu du Elkarrekin Irunek
Kalea aurten berriro urbanizatu dute eta bizilagunek hainbat kexa dituzte. Horiei erantzuteko bilera eskatu dio udal gobernuari koalizio moreak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/07/ermita2-1200x900.jpg)
Ermita kaleko bizilagunek Elkarrekin Iruni azaldu diotenez, bertako bizilagunak “desadostasunak” dituzte kalearen trafikoa kudeatzeko modu berriarekin, etxeko atarietan jarritako trabagarriekin, eta ibilgailuen eta oinezkoek kale estu eta luzean elkar pasa beharra.
Kalea berriro urbanizatzeko lanak aurten bukatu dituzte eta aldaketa horiek bizilagunen segurtasunean eragina dutela baietsi du koalizio moreak. Dagokien delegazioekin jarri direla bizilagunak harremanetan azaldu du Nuñok, baina ez dutela “arrazoizko erantzunik” jaso deitoratu du.
Elkarrekin Irunek oposizioarekin elkartzeko eta Ermita kaleko egoeraren berri izateko bilera bat eskatu dio udal gobernuari. Bilera horretan Ermita kaleko bizilagunen eskaerak hizpide izatea proposatu du Nuñok. Halaber, trabagarriez, ibilgailuentzako abiadura mugaz, ibilgailuek oinezkoekin eduki behar duten elkarbizitzaz, eta ibilgailuentzako kalearen erabilpenaren mugez aritzea eskatu du. Next Generation funtsen erabilpenen gaineko azalpenak ere galdegin ditu.
Bestetik, bizilagunek egindako lana “goraipatzekoa” dela azpimarratu du David Nuño bozeramaileak, bide ofizialak erabili baitituzte udalarekin harremanetan jartzeko. “Udalak haien salaketei erantzungo zielako konfiantza eduki dute” erantsi du.
Auzoen beharrei erantzutea “ezinbestekoa” dela dio Nuñok eta auzoetatik bertatik egin behar dela argudiatu du. “Bertan bizi diren pertsonak dira bertako beharrak hoberen ezagutzen dituztenak eta, beraz, ezin da ulertu haien eskaerei ez erantzutea”. Udal gobernuari egotzi diote pentsatu izana bulegoetatik gauzak egin daitezkeela eta ideia horrek deskonexioaren adierazle dela uste du Elkarrekin Irunen bozeramaileak. “Horregatik, udal gobernuak babesten duen hiri ereduak ez du funtzionatzen, eta problemak sortzen ditu soluzioak eman beharrean. Aldatu beharra dago”, bukatu du.
|
|