Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia

Euskaraz

Sed lectus enim, venenatis vel, ornare sit amet, laoreet eu, nisl. Ut vel ligula. Vivamus malesuada ultrices augue. Ut pellentesque ligula malesuada nisi porttitor tincidunt. Duis semper aliquet metus. Vivamus bibendum. Etiam vehicula, leo sit amet consectetur aliquam, quam ligula dapibus eros, ut tempor ipsum tortor accumsan mauris. Duis justo turpis, varius non, tempor non, hendrerit egestas, mauris. Nullam gravida lectus sit amet arcu semper eleifend. Morbi a ante vitae velit aliquam aliquam.



Adinekoen zentroetako maiatzeko egitaraua prest dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 23:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Adinekoen zentroetako maiatzeko egitaraua prest dute

Irunen erroldatuta dauden 60 urtetik gorakoei zuzendutako jarduerak dira.

nagusien.bazkariaIrungo adinekoek sanmartzialetan egindako bazkaria.

Irunen erroldatuta daudenen 60 urtetik gorakoentzako aisialdirako maiatzeko jardueren programazioaren berri eman dute. Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak jakinarazi du eta hiriko adinekoentzako udal zentro sozialetako dinamizazio zerbitzuaren bidez ondu dute egitaraua.

Denetariko jarduerak dira findutakoak, hala nola, Un cuento de hadas para una menopausica liburuaren aurkezpena, Manu Agilarren musika emanaldia edota tai ji eskola.

Era berean, 60 urtetik gorakoek askotariko zinema emanaldiak izango dituzte aukeran: Cinco lobitos (2022), Alauda Ruiz de Azúa bizkaitarrarena; Mas alla de los sueños drama fantastiko estatubatuarra (1998); eta 100 dias con la Tata dokumentala (2021), Miguel Angel Muñoz aktoreak pandemian amonarekin eman zuen denborari buruzkoa.

 
30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:58etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 1 de Mayo de 2024.

30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak

Irungo tokiko informazioa euskaraz lantzeko konpromisoa berretsi dute. Edukiak papereko edizioan eta Interneten zabaltzen ditu hedabideak.

30 urte bete ditu Irunero euskarazko aldizkariak. Tokiko informazioa hilabetero publikatzen dute papereko euskarrian, baina Interneteko edizio jarraian egunero-egunero jasotzen du hiriaren pultsua. Urteurrenaren berri emateko agerraldia egin zuten atzo Ainara Berges eta Joseba Arozena aldizkariko kideek, nahiz Irungo Udaleko Euskara ordezkari Nuria Alzagak.

Alzagaren arabera —udalaren babesa du hedabideak—, sortu zenetik garai eta egoera berrietara egokitu da Irunero, eta tokian tokiko informazioa euskaraz zabaltzeko konpromisoari eutsiko diote.

Agerraldian esandakoen informazio gehiago izateko, egin klik esteka honetan.

 
Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du

Larunbat honetako arratsaldean izango da Amaia KZko aretoan 'Bizitza olatu artean' erakusketaren karietara. Igandean kenduko dute erakusketa.

Amaia KZko aretoan dago ikusgai Jose Manuel Abalos margolariaren Bizitza olatu artean erakusketa, eta hilaren 4ean, larunbata, 19:00etan, azken bisita gidatua eskainiko du. Gaztelaniaz izango da, eta ez da izenik eman behar bertaratu ahal izateko. Erakusketa hilaren 5ean kenduko dute.

Abalosen obrak biltzen dituen erakusketa honek, berrogei koadro eta grabatu baino gehiago ditu bizitzaren, denboraren igarotzearen, itsasoaren eta pinturaren ingurukoak, eta astean zehar nahiz larunbatean 18:00etatik 21:00etara bisitatu daiteke, igandean berriz 11:30etik 13:30era.

 
'Maitemina' liburuaren aurkezpena, Lumak Haizeren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

'Maitemina' liburuaren aurkezpena, Lumak Haizeren eskutik

Hilaren 10ean izango da aurkezpena, Palmera Monteron. Julen Gorosabel idazle donostiarra bertaratuko da.

Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Maitemina liburuaren aurkezpena antolatu du. Julen Gorosabel donostiarra da idazlea eta bertan izango da, hilaren 10ean, Palmera Montero Gunean, 18:30ean.

Maitasunari, gurasotasunari, minari, sendatzeari eta zaurgarritasunari buruz hausnartzeko plaza izango dela aurreratu du Lumak Haizek. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

 
Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:47etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik

Igande honetan egingo da lehen elkartzea Zabaltza plazan. Beste hiru dantzaldi iragarri dituzte, abuztuan eta urrian.

Adinekoentzako dantzaldiak antolatu ditu Irungo Udalak datozen hilabeteetarako. Lehenbiziko saioa, igande honetan izango da, hilak 4, Zabaltza plazan. Jarduera 60 urtetik gorakoei zuzendutakoa da, eta guztira hiru dantzaldi egingo dituzte.

  • Maiatzaren 5ean, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.
  • Abuztuaren 14an, 22:00etan, Remember taldearekin.
  • Urriaren 6an, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.

Nuria Alzaga Kultura ordezkariak adierazi du dantza egitea “erraza” izateaz gain, “oso dibertigarria” dela eta “on izugarria” egiten diola gorputzari eta buruari. “Badakigu adinekoen asko gozatzen dutela dantzan, eta programazioan dantzaldi gehiago sartzeko eskatu izan digute”.

Bide horretan, udalaren adinekoen zentro sozial gehienek dantza ikastaroak eskaintzen dituztela gogoratu du Alzagak, hala nola, Behobiakoan (online), Anaka-Puianan sevillana eskolak, eta Lekaeneakoan, Palmera Monteron eta San Migelen, dantzaldiak.

Udal egitarauaz gain, Gure Altxor taldeak mutxikoak, sevillanak eta aretoko dantzak ikasteko aukera eskaintzen dute; Makilak aretoko dantzak ikasteko saioak antolatzen ditu; eta Alhondiga Belaskoeneko erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, dantzaldiak, larunbatetan, Ficoban.

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting