Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Azoka batek larunbateko gaua animatuko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko abuztua(r)en 22-(e)an 21:39etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 22 de Agosto de 2024<

Azoka batek larunbateko gaua animatuko du

Kolore Kolore elkartearen gaueko azoka jasoko du San Juan plazak larunbatean. Hogei bat postu izango dira.

“Udako gauak animatzeko” asmoz, Kolore Kolore elkarteak larunbaterako (hilak 24) proposamen interesgarria du: gaueko azoka egingo dute San Juan plazan. 18:00etatik 23:00etara, hogei bat artisau eta artisten postuak zabalik izango dira, eskaintza zabal batekin: moda, ilustrazioak, akuarelak, dekorazioa, kosmetika naturala… Elkarteko kideek irundarrak bertatik pasatzera gonbidatu ditu.

 
Lapurriturri inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa, irailaren 8an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko abuztua(r)en 21-(e)an 21:49etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 21 de Agosto de 2024

Lapurriturri inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa, irailaren 8an

Gure lagun zuhaitza izeneko ibilbidean parte hartzera deitu dituzte 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei.

Lapurriturriko informazio puntuak ibilbide gidatu berezia eskainiko du datorren irailaren 8an (igandea da) estreinakoz. Gure lagun zuhaitza izeneko ibilbidea egingo dute parte hartu nahi dutenek.11:00etan abiatuko dute eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreratu dute. Noski, Lapurriturritik abiatuko dira herritarrak.

Ibilbide honetan informazio puntuaren inguruan dauden zuhaitzak ezagutuko dituzte partaideek oinez, bertako espezieak eta horien ezaugarriak identifikatzen ikasiko dute: enborrak irakurtzen eta zein informazio ematen duten, zein espezie diren sendagarriak, zuhaitzei buruzko kondairak… Horrez gain, zuhaitzek atmosferako CO2 xurgatzeko duten gaitasunaz ere ariko dira, eta kalkulu erraz bat egiteko eskatuko zaie partaideei. Ibilbidea bukatzeko, fitxa bat banatuko diete, etxean zuhaitz bat landatzeko jarraibideekin.

Jarduera adin tarte guztiei irekia da, baina bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei begirakoa da. Izen emateak bihartik (hilak 22) egin daitezke, irailaren 2ra arte.

 
BATeko bi ordezkari, Perun jokatuko den Munduko Txapelketarako prest PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko abuztua(r)en 20-(e)an 21:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 29 de Agosto de 2024.

BATeko bi ordezkari, Perun jokatuko den Munduko Txapelketarako prest

Hilaren 26tik 31era Liman lehiatuko dira Joaquin Alonso eta Arwen Martinez.

Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) bi kide Liman (Peru) jokatuko den 20 urte azpikoen Munduko Txapelketan izango dira. Hilaren 26tik 31era bitarte izango dute lehia bi bidasoarrek. Joaquin Alonso eta Arwen Martinez izango dira klubeko ordezkariak.

Alonso hesiz betetako 400 metroko proban ariko da. 50,94 segundoko markarekin, sailkapeneko 14. postuan dago. Hilaren 28an hasiko du lehia.

Martinez, berriz, 100 metroetan eta 4×100 erreleboetan parte hartuko du. Denboraldiko marka onena (11,51 segundo) gainditzen saiatuko da, 27. postuan dago egun. Hilaren 27an hasiko da lehiatzen.

Abel Castañares, munduko bigarren
Pasa den asteburuan Suedian jokatutako Master Munduko Txapelketan ere ordezkari bat izan zuen BATek. Abel Castañares bigarren izan zen, zilarrezko domina eskuratuz. Oztopoz betetako 2000 metroetan aritu zen, oso fin. Helmugara 7:49,85eko denbora egin ondoren iritsi zen.

 
Udal euskaltegietan matrikulatzeko epea irekiko dute aurki PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko abuztua(r)en 20-(e)an 21:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Agosto de 2024.

Udal euskaltegietan matrikulatzeko epea irekiko dute aurki

Irailaren 2an zabalduko dute matrikulatzeko aukera. Urtero bezala, modulazio ezberdineko ikastaroak eskainiko dituzte.

Irungo Udal Euskaltegiak prest dira 2024-2025eko ikastarorako. Irailaren 2an (astelehena da) irekiko dute matrikulatzeko aukera. Urriaren 1ean hasiko da ikastaroa, eta ekainaren 20an bukatutzat emango dute.

Urtero bezala, modulazio ezberdineko ikastaroak eskainiko dizkiete irundarrei, eta prezioak modulu horien araberakoak dira. Hori bai, asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bidez, matrikularen %100 arte jaso dezakete ikasleek.

Udalak jakinarazi du, aldi berean, urriaren 1etik abenduaren 20ra bitarte Lannahi izeneko ikastaro trinkoak eskainiko dituztela debalde langabezia egoeran dauden ikasleei.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek lotura honetara jo dezakete.

 
Bihar, Adour-Bidasoa lehiaketara obrak aurkezteko azken eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2024(e)ko abuztua(r)en 20-(e)an 21:37etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Agosto de 2024.

Bihar, Adour-Bidasoa lehiaketara obrak aurkezteko azken eguna

XXXIII. edizioan parte har dezakete hala nahi duten 18 urtetik gorako margolariek.

Irungo Udaleko Kultura sailak gogorarazi duenez, bihar (hilak 21) izango da XXXXIII. Adour-Bidasoa pintura lehiaketarako obrak aurkezteko azken eguna. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren pieza entrega dezakete 14:00ak baino lehen Amaia KZn edota korreoz bidali dezakete 21:00ak arte.

Nahi duten margolari guztiek ahal dute parte hartu, profesionalak edo amateurrak izan, baldin eta 18 urtetik gorakoak badira eta 2024ko abuztuaren 12a baino lehen bete badituzte.

Aukeratutako obra guztien artean honako sariak emango dituzte: lehen saria eta 2.500 euro irabazlearentzat, 500 euroko saria artista gazteentzako, 30 urtetik beherako artista batek amrgotutako obrarik onenarentzat saria, epaimahaiaren 500 euroko sari berezia eta azkenik, finalistentzako diplomak.

Lehiakide bakoitza obra bakar bat aurkez dezake. Obrak originala beharko du izan eta argitaratu gabea. Gaia eta teknika librea da, eta 80 zentimetrokoa izango da gutxienez eta 150 zentimetrokoa gehienez.

Sariak irailaren 13an banatuko dituzte eta obrak ikusgai izango dira Amaia KZn urriaren 13ra bitarte.

Informazio gehiago 943 50 51 52 telefono zenbakian.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting