Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:58etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 1 de Mayo de 2024.

30 urte bete ditu 'Irunero' aldizkariak

Irungo tokiko informazioa euskaraz lantzeko konpromisoa berretsi dute. Edukiak papereko edizioan eta Interneten zabaltzen ditu hedabideak.

30 urte bete ditu Irunero euskarazko aldizkariak. Tokiko informazioa hilabetero publikatzen dute papereko euskarrian, baina Interneteko edizio jarraian egunero-egunero jasotzen du hiriaren pultsua. Urteurrenaren berri emateko agerraldia egin zuten atzo Ainara Berges eta Joseba Arozena aldizkariko kideek, nahiz Irungo Udaleko Euskara ordezkari Nuria Alzagak.

Alzagaren arabera —udalaren babesa du hedabideak—, sortu zenetik garai eta egoera berrietara egokitu da Irunero, eta tokian tokiko informazioa euskaraz zabaltzeko konpromisoari eutsiko diote.

Agerraldian esandakoen informazio gehiago izateko, egin klik esteka honetan.

 
Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Abalos margolariak azken bisita gidatua eskainiko du

Larunbat honetako arratsaldean izango da Amaia KZko aretoan 'Bizitza olatu artean' erakusketaren karietara. Igandean kenduko dute erakusketa.

Amaia KZko aretoan dago ikusgai Jose Manuel Abalos margolariaren Bizitza olatu artean erakusketa, eta hilaren 4ean, larunbata, 19:00etan, azken bisita gidatua eskainiko du. Gaztelaniaz izango da, eta ez da izenik eman behar bertaratu ahal izateko. Erakusketa hilaren 5ean kenduko dute.

Abalosen obrak biltzen dituen erakusketa honek, berrogei koadro eta grabatu baino gehiago ditu bizitzaren, denboraren igarotzearen, itsasoaren eta pinturaren ingurukoak, eta astean zehar nahiz larunbatean 18:00etatik 21:00etara bisitatu daiteke, igandean berriz 11:30etik 13:30era.

 
'Maitemina' liburuaren aurkezpena, Lumak Haizeren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

'Maitemina' liburuaren aurkezpena, Lumak Haizeren eskutik

Hilaren 10ean izango da aurkezpena, Palmera Monteron. Julen Gorosabel idazle donostiarra bertaratuko da.

Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Maitemina liburuaren aurkezpena antolatu du. Julen Gorosabel donostiarra da idazlea eta bertan izango da, hilaren 10ean, Palmera Montero Gunean, 18:30ean.

Maitasunari, gurasotasunari, minari, sendatzeari eta zaurgarritasunari buruz hausnartzeko plaza izango dela aurreratu du Lumak Haizek. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

 
Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:47etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Adinekoentzako dantzaldiak, estreinakoz udalaren eskutik

Igande honetan egingo da lehen elkartzea Zabaltza plazan. Beste hiru dantzaldi iragarri dituzte, abuztuan eta urrian.

Adinekoentzako dantzaldiak antolatu ditu Irungo Udalak datozen hilabeteetarako. Lehenbiziko saioa, igande honetan izango da, hilak 4, Zabaltza plazan. Jarduera 60 urtetik gorakoei zuzendutakoa da, eta guztira hiru dantzaldi egingo dituzte.

  • Maiatzaren 5ean, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.
  • Abuztuaren 14an, 22:00etan, Remember taldearekin.
  • Urriaren 6an, 18:00etan, Orquesta Tsunami taldearekin.

Nuria Alzaga Kultura ordezkariak adierazi du dantza egitea “erraza” izateaz gain, “oso dibertigarria” dela eta “on izugarria” egiten diola gorputzari eta buruari. “Badakigu adinekoen asko gozatzen dutela dantzan, eta programazioan dantzaldi gehiago sartzeko eskatu izan digute”.

Bide horretan, udalaren adinekoen zentro sozial gehienek dantza ikastaroak eskaintzen dituztela gogoratu du Alzagak, hala nola, Behobiakoan (online), Anaka-Puianan sevillana eskolak, eta Lekaeneakoan, Palmera Monteron eta San Migelen, dantzaldiak.

Udal egitarauaz gain, Gure Altxor taldeak mutxikoak, sevillanak eta aretoko dantzak ikasteko aukera eskaintzen dute; Makilak aretoko dantzak ikasteko saioak antolatzen ditu; eta Alhondiga Belaskoeneko erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, dantzaldiak, larunbatetan, Ficoban.

 

 

 
Kalakan eta Irun Hiria Musika Banda, elkarrekin, larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 22:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 2 de Mayo de 2024.

Kalakan eta Irun Hiria Musika Banda, elkarrekin, larunbat honetan

Amaia KZn izango da emanaldia 19:00etatik aurrera, eta sarrerak online, Luis Marianon, eta Amaia KZko txarteldegian eros daitezke.

kalakanKalakan taldea.

Irungo Udalak antolatuta, maiatzaren 4an Kalakan euskal musika taldeak kontzertu bat emango du Irun Hiria Musika Bandarekin batera. Amaia KZn izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude Amaia KZren webgunean, Luis Mariano turismo bulegoan, eta emanaldia baino ordubete lehenago  -baldin eta oraindik lekua badago- Amaia KZko txarteldegian.

Irun Hiria Musika Banda “Espainiako musika talderik zaharrenetako bat” da, eta kontzertuak ematen ditu nagusiki. Baditu, gainera, hitzordu finko batzuk: San Pedro eguneko emanaldia, Junkaleko Ama Birjinaren omenezko emanaldia, Euskal Jira, inauteriak eta Errege Magoen desfilea.

Urte askoko ibilbidea

Kalakan taldea, berriz, 2009an Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Pierre Sangla artistek sortutako taldea da, eta “euskal musika tradizionalaren irakurketa garaikidea du bereizgarri”.

Hirukoteak urteak daramatza musikari eta talde ezberdinekin kolaboratzen, Madonnarekin eta Katia eta Marielle Labèque pianistekin, besteak beste. Oraingoan, ordea, moldaketa eta konposizio lanetan ariko den Iñaki Urkizu Kerejetaren laguntzarekin banden unibertsoan murgilduko dira.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting