Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Irungo EH Bildu San Martzialetako jaien inguruan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 10:10etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angual Berria.info,el martes día 26 de Junio de 2018.

Irungo EH Bildu San Martzialetako jaien inguruan

26 / Eka / 2018
Irungo jaietan murgilduta gaudela eta, EH Bilduk jai zoriontsu eta alaiak  opa nahi dizkie bai irundar guztioi zein bisitan etorriko den orori. Eta aukera aprobetxatuz bere hausnarketa propioa plazaratu nahi du.

Aurten ere bi errealitaterekin topo egingo dugu. Udal gobernuak aldarrikatzen duen errealitate birtuala, eta benetan ematen dena. Anomalia horren baitan, ikusten dugu alarde bat non arraza eta erlijio desberdineko gizonezkoak ikusteko aukera baldin badago, berriz emakumeen parte hartzea tabu bihurtu den.

Beraz, jaiak ez dira lasaiak, dibertigarriak eta giro onekoak batzuek dioten moduan, errealitate birtual  eta interesatu horretan. 

Jaiek, gizarteak berak egiten duen bezala, eboluzionatu behar dute, garai berrietara egokituz. Eta eboluzio logiko horren isla dugu alarde parekidea, jenero berdintasunean oinarritutakoa. 

Eta berdintasun hori aldarrikatuz, Irungo EH Blduk eginiko proposamen bati esker, ekainak 28an, udalaren balkoi nagusitik LGTB kolektiboari merezi duen aitortza egingo zaio, haien ikurra bertan zintzilikaturik egongo baita.

Beraz, Irungo EH Bildun, eraso sexistarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jai alaietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu irundar guztioi, alarde parekideaz gozatuz.

Irungo EH Bildu
 
Los vecinos y vecinas de Alde Zaharra-San Juan nos recuerdan que el ocio no está reñido con el derecho al descanso PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 10:07etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el lunes día 25 de Junio de 2018.

Los vecinos y vecinas de Alde Zaharra-San Juan nos recuerdan que el ocio no está reñido con el derecho al descanso

25 / Jun / 2018
Bizilagun, irundar eta bisitariak;

Un año más nos encontramos inmersos en las fiestas de San Pedro y San Marcial y eso se nota en las calles y plazas del barrio.

Una vez más también, como vecinos y vecinas del “corazón” de la ciudad que estas fechas “late” especialmente, nos vemos en la obligación de recordar a irundarras y visitantes que el ocio no está reñido con el derecho al descanso de vecinos y vecinas y que el respeto por los elementos públicos y privados no es incompatible con la diversión.

Al gremio de la hostelería y al Ayuntamiento de Irun les emplazamos a realizar un pequeño esfuerzo por cumplir y hacer cumplir las normas de civismo y convivencia que deben prevalecer también en fiestas. Solo deseamos que en estas fechas nuestro barrio no se convierta en urinario indiscriminado; en una fiesta incontrolada al aire libre permanente; en un lugar peligroso o de conflictos… que sea un lugar sano, lleno de alegría y seguro en el que poder disfrutan irundarras y visitantes de todas las edades.

Como vecinos y vecinas de Alde Zaharra-San Juan estamos encantados/as de ver nuestras calles y plazas llenas de gente, alegría y buen humor, situación que no se repite en días normales del año, pero como irundarras también tenemos los mismos derechos que el resto de la ciudadanía: descansar; limpieza de calles y plazas; respeto al mobiliario urbano, portales, fachadas, escaparates etc;

A todo el vecindario y a la ciudadanía irundarra os deseamos unas felices fiestas de San Pedro y San Marcial.

GORA SAN MARTZIAL!

GORA ALDE ZAHARRA-SAN JUAN!

GORA IRUN!

ALDE ZAHARRA-SAN JUAN AUZO ELKARTEA
 
Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunek aisialdiak ez duela bizilagunen atsedenerako eskubidearekin talka egin beharrik gogoratzen digute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 10:04etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el lunes día 25 de Junio de 2018.

Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunek aisialdiak ez duela bizilagunen atsedenerako eskubidearekin talka egin beharrik gogoratzen digute

25 / Eka / 2018
Bizilagun, irundar eta bisitariak;

Beste urte batez gure auzoko kale eta plazetan San Pedro eta San Martzial jaietan murgildu garela nabari da.

Egun hauetan bereziki taupadaka dagoen hiriko bihotzeko bizilagunek, berriz ere gogoratu behar dizuegu irundar eta bisitariei, aisialdiak ez duela bizilagunen atsedenerako eskubidearekin talka egin beharrik, eta elementu publiko eta pribatuen errespetua ez dela dibertsioarekin bateraezina

Ostalariei eta Irungo udalari esfortzu txiki bat eskatzen diegu festetan ere mantendu behar diren gizalege eta elkarbizitza arauak bete eta betearazteko. Ez dugu nahi gure auzoa pixaleku publiko, kontrolik eta etenik gabeko festa, leku arriskutsu edo gatazkaleku, etab… bilakatzea. Adin guztietako irundar eta bisitariek goza ahal dezatela alaitasunez beterikoa toki seguru eta sano batetaz.

Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunok pozez gaude gure kale eta plazak jendez, alaitasunez eta umore onez beteak ikustean, urtean zehar errepikatzen ez den egoera, baina irundar bezala, beste hiritarrek dituzten eskubide berak ditugu: atseden hartzea, kale eta plazen garbiketa, hiri-altzari,portal, fatxada, eskaparate etab-ekiko errespetua.

Auzokide eta irundar guztiei San Pedro eta San Marcial jai zoriontsuak opa dizkizuegu.

GORA SAN MARTZIAL!

GORA ALDE ZAHARRA-SAN JUAN!

GORA IRUN!

ALDE ZAHARRA-SAN JUAN AUZO ELKARTEA
 
EMAN HEGALAK EUSKARARI ! Gurasoentzako erronka Elatzeta ikastetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 10:00etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el lunes día 25 de Junio de 2018.

EMAN HEGALAK EUSKARARI ! Gurasoentzako erronka Elatzeta ikastetxean

27 / Eka / 2018
Elatzeta ikastetxeko 200 bat gurasok euskara erabilera ohituren inguruko dinamika burutu dute azken bi asteetan.

Ekimenaren helburuak gurasoek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia hartzea eta euren seme/alabentzako eredu izatearen beharra ikustea izan dira.

Bi txandetan zehar, aipatu gurasoek beste gurasoekiko eta eskola inguruan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute, bakoitzak bere gaitasunen arabera. Ondorioz, hiru konpromiso maila egon dira :
- Txantxangorriak : euskaraz ondo dakiten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta euskaraz ulertzen zutenekin hala jarraitu dute

- Oiloak : euskaraz egiteko mugak dauzkaten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta hala jarraitu euskaraz erantzuten zietenekin.

- Pinguinoak : euskaraz ez dakiten gurasoek, gutxienez agurrak eta eguneroko hainbat esamolde euskaraz erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute.

Ekimena arrakastatsua izan da, batez ere, euren seme/alabentzat eredu egokiak izan direlako eta hainbat hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ere balio izan duelako.
 
Elatzeta Ikastetxean Euskaraldia berotzen hasi dira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 28-(e)an 09:49etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 27 de Junio de 2018.

ELATZETA IKASTETXEAN EUSKARALDIA BEROTZEN HASI DIRA




Elatzeta ikastetxeko guraso eta haurrak.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte Euskaraldia jorratuko dute Irunen, Aitzondo euskara taldearen eskutik. Motorrak berotzen hasteko, Irungo Elatzeta ikastetxeko 200 guraso inguruk euskararen erabilera ohituren inguruko azterketa egin dute azken bi asteotan. Helburua, euskararen erabileraren inguruko kontzientzia hartzea eta gurasoen seme-alabentzako eredu izatearen beharra ikustea da.
Bi txanda ezberdinetan, euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute gurasoek, eta partaideen mailaren arabera, hiru konpromiso mota definitu dituzte:
  • Txantxangorriak: euskaraz ondo dakiten gurasoak. Elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta euskaraz ulertzen dutenekin hala jarraituko dute.
  • Oiloak: euskaraz egiteko mugak dauzkaten gurasoak dira. Elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta berdin jarraituko dute euskaraz erantzuten dietenekin.
  • Pinguinoak: euskaraz hitz egiten ez dakiten gurasoak. Gutxienez agurrak eta eguneroko hainbat esamolde euskaraz erabiltzeko konpromisoa hartu dute.
Elatzeta ikastetxeko gurasoek adierazi duten bezala, egitasmoa “arrakastatsua” izan da, azken bi asteotako jardunean, euren seme-alabentzako “eredu egokiak” izan direlako.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1131 1132 1133 1134 1135 1136 1137 1138 1139 1140 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting