Inkesta

Merezi al dute herritarrek bere hiriko aurrekontuan parte hartzea
 
Kultura eta Aisialdia
Ekainaren 10eko Giza Kateari begira izen emate masiboa egingo dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 12:05etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

EKAINAREN 10EKO GIZA KATEARI BEGIRA, IZEN EMATE MASIBOA EGINGO DUTE

Giza katerako, 1.000 irundar behar dituzte. Argazkia: Gure Esku Dago.
Datorren ekainaren 10ean (igandea), Gure Esku Dago mugimenduak orain arteko mobilizaziorik handiena egingo du. Donostia, Bilbo eta Gasteiz eskuz esku lotu nahi dituzte. 201,9 kilometro osatu beharko dituzte herritarrek, eta horietatik, bi kilometro egokitu zaizkio Irungo herri plataformari, Deba inguruan zehazki (Hondarribiko herritarrekin batera).
Momentuz, 300 lagun inguruk hartu dute giza katean parte hartzeko konpromisoa. Orotara, 1.000 lagun behar dituzte, eta horretarako, ohiko tokiez gain, izen emate masiboa egingo dute datorren asteburuan. Gainera, EAJ, EH Bildu eta Si Se Puede Iruneko zinegotziek bat egin dute mobilizazioarekin.
Ondorengoa da izena emateko ordutegi eta lekuen informazioa:
  • Astelehenetik ostiralera, Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz kalea, 3), 11:30etik 13:30tara eta 18:30etik 20:30tara.
  • Gaur (hilak 31), Kale Nagusian eta Santiago Kalean, 19:00etatik 21:30tara.
  • Ostiralean (ekainak 1), Urdanibia plazan, 19:00etatik 21:30tara.
  • Larunbatean (ekainak 2), Urdanibia eta San Juan plazan, 11:00etatik 13:00etara.
  • Igandean (ekainak 3), Hartu Hitzaren egoitzan, 12:00etatik 14:00etara.
 
Ikasturteari amaiera emateko,azken bertso gaua antolatu du Kabigorrik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:57etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

IKASTURTEARI AMAIERA EMATEKO, AZKEN BERTSO GAUA ANTOLATU DU KABIGORRIK

Kabigorrin egingo dute bertso gaua, hurrengo ostegunean.
2017-2018ko ikasturteari behar bezalako amaiera emateko, Irunabar Irungo bertsoaren bilgunearekin elkarlanean, kurtsoko azken bertso gaua antolatu du Irungo Kabigorrik. Datorren ekainaren 7an (osteguna) egingo dute, 19:30ean.
Bertso emanaldian, Haritz Casabal antxotxarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra, Odei Lopez legorretarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra igoko dira oholtza gainera. Urko Casado astigartarra gai jartzaile gisa arituko da. Bertso gauari ekin aurretik, Beñat Elosegi irundarraren bertso jarriak entzuteko aukera ere izango da.
Bertso saioa eta gero, mokadutxo bat jateko aukera izango dela jakinarazi dute Kabigorritik, eta Irun eta gertuko bertsozale guztiei luzatu diete bertaratzeko deialdia.
 
Ademgi Elkarteko kideek informazio kanpania bat hasiko dute irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 30 de Mayo de 2018.

ADEMGI ELKARTEKO KIDEEK INFORMAZIO KANPAINA BAT HASIKO DUTE IRUNEN

Luis Mariano plazan izango dira ADEMGIko boluntarioak.
Bihar (hilak 21), Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna da. Egun horren harira, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzeko Elkarteak (ADEMGI), informazio kanpaina berri bat abiaraziko du Irunen.
Datorren larunbatean (ekainak 2), Irungo Luis Mariano plazan elkarteko kideak izango dira, gaixotasunaren inguruko informazio eskaintzen. Esklerosi anizkoitzaren inguruan informazio gehiago izateko eta herritarrak gaiarekiko sentsibilizatzeko kanpaina izango da. Gainera, errehabilitazio prozesurako beharrezkoak diren zerbitzuak finantzatzeko ere dirua jasoko dute bertan.
ADEMGItik adierazi dutenez, 2.500.000 pertsonek pairatzen dute gaixotasuna (Europan 700.000 lagunek eta Espainiako Estatuan 47.000ek).
 
Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katera joateko izen emateko masiboa asteburu hontan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:43etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 31 de Mayo de 2018.

Gure Esku Dagok antolatu duen Giza Katera joateko izen emateko masiboa asteburu hontan

31 / Mai / 2018
Ekainaren 10an Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean antolatu duen Giza Katera joateko deialdia zabaldu nahi dugu Gure Esku Dago Irunek. Irundarrak izen emateko asteburu masiboa antolatu dugu eta deialdi berezia egin nahi genuke joan nahi duen oro lehenbailen izen eman dezala. Epea amaitzen ari da.

HEMENTXE IZEN EMATEKO ORDUTEGIA ETA LEKUAK:
-Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz Kalea 3, Irungo Atseginaren atzean) ASTELEHENTIK OSTIRALERA: 11:30etatik 13:30tara eta 18:30tatik 20:30tara.

-LANDETXAN ere izena emateko aukera dago.

DEIALDI BEREZIAK: Kalean egun eta toki hauetan egongo gara:
◼Maiatzak 31 (19:00-21:30) Kale Nagusian eta Santiago Kalean

◼Ekainak 1 (19:00-21:30) Urdanibia Plazan

◼Ekainak 2 (11:00-13:00) Urdanibia Plaza eta San Juan Plazan

◼Ekainak 3 (12:00-14:00) Hartu Hitzaren egoitzan (Arbelaitz Kalea 3, Irungo Atseginaren atzean)

Parte hartu nahi duen edonork 5 euro ordaindu beharko ditu izen emateko eta zapi bat emango zaio. Autobusez joateko aukera izango da 7 euroren truke. Autobusez joateko deialdia egiten dugu antolakuntzatik, kotxez joatea nahiko zaila izango da eta. Bestalde, kamisetak eta bestelako materialak ere badaude salgai.
 
Fin de semana de inscripciones masivas para acudir a la cadena humana que ha organizado Gure Esku Dago PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:41etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 31 de Mayo de 2018.

Fin de semana de inscripciones masivas para acudir a la cadena humana que ha organizado Gure Esku Dago

31 / Mayo / 2018
Gure Esku Dago Irun llama a participar en la cadena humana que ha organizado Gure Esku Dago entre San Sebastian, Bilbao y Vitoria para el 10 de junio, y queremos comunicaros que hemos organizado para este fin de semana una campaña de inscripciones masivas. Por ello hacemos un llamamiento especial a l@s interesad@s para que se inscriban cuanto antes pues los plazos se están acabando.

AQUÍ TENÉIS LA LISTA DE LOS SITIOS Y LOS HORARIOS PARA PODER APUNTAROS:
-En el local de Hartu Hitza (Calle Arbelaiz Nº3, detrás del Atsegiña) se podrá apuntar DE LUNES A VIERNES: 11:30 a 13:30 y de 18:30 a 20:30.

-También existe la opcion de hacerlo en LANDETXA.

-LLAMAMIENTOS ESPECIALES: En la calle nos colocaremos en estos sitios y horas:

◼31 de mayo (19:00-21:30) en Calle Mayor y en la calle Santiago

◼1 de junio (19:00-21:30) en la Plaza Urdanibia

◼2 de junio (11:00-13:00) en la Plaza Urdanibia y en San Juan

◼3 de junio (12:00-14:00) en el local de Hartu Hitza (Calle Arbelaiz Nº3, detrás del Atsegiña)

Para apuntarse hay que dar una aportación de 5 euros a cambio de un pañuelo. Habrá ocasión de ir en autobús por 7 euros. Desde la organización hacemos un llamamiento a utilizar los autobuses y no el coche, pues sera bastante complicado ir en auto particular. Por otro lado, informamos que también hay camisetas y otros materiales a la venta.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1161 1162 1163 1164 1165 1166 1167 1168 1169 1170 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting